Jaiotzen garenean
ditugun genitalen arabera sexu bat ezartzen zaigu eta horren arabera generoa
osatuko duten ezaugarri, rol eta funtzio batzuk ere. Ar edo eme garen esango
digute, eta horren arabera, gizon edo emakume izan behar dugu. Bata edo
besteari lotutako ezaugarri sozialak izan behar ditugu, bestela, ez gara
“normalak” edo “naturalak” izango. Norbere identitatea eraikitzea prozesu
kulturala da, eta genero ideologia hegemonikoak hori baliatzen du beste genero
identitate aukera oro baztertzeko, mundua genero maskulino eta femeninoaren
arabera antolatzeko. Ondorioz, orientazioan
genero ikuspegitik ikertu, pentsatu eta planifikatzea funtsezkoa da. Eskola
hezkidetzaileak sexu bakoitzari erreserbatzen dizkion balio eta praktikak neska
eta mutilei transmititu behar dizkie, bereziki nesken jarrera eta praktikak
birbaliotu eta oreka lortzeko mutilengan garatu, alderantzizkoa neurri handi
batean jadanik gertatu baita.
Haur eta gazteek
sozializazio prozesu osoan, kanpoko presioa jasan behar dute (familia, lagunak,
telebista…) eta honek, hartu beharreko erabakietan eragiten die, Emakundek
egindako “Portaera maskulinoen eta femeninoen ereduak eta erreferenteak euskal
gazterian” txostenean ikusi daiteke
hori. Txostenaren arabera, gaur egungo gazteak berdintasunaren diskurtsoarekin
hezita daude. Jendarteratzean, ordea, berdintasunik eza eta askotan bazterketa
sortzen duten genero eredu eta erreferenteekin jendarteratu dira.
Egindako ikerketa lanak
erakusten du bizitzan egiten ditugun aukeraketak ez direla kasualitatea,
kausalitatea baizik, eta sexu-genero sistemak eragina duela horretan. Besteak
beste, sexu-genero sistemak ikasketak, enplegua eta ordainduriko lanaren
banaketa ere baldintzatzen ditu. Horregatik, orientazioan genero ikuspegitik
ikertu, pentsatu eta planifikatzea funtsezkoa da.
Orientazio eta tutoretza
hezkidetzailerako erronkak beraz,
ondorengoak lirateke:
-
Emakume
izateko eta emakumeen egoteko erak baloratzea.
-
Generoarekin
erlazionaturiko aurreiritzien kritika.
-
Berdintasunezko
hezkuntza afektiboa garatzea.
-
Elkar
ardura eta zaintza tutoretzan sartzea.
-
Parte
hartze parekidea sustatzea
-
Lanbidea
izatearen garrantzia indartzea.
-
Bizitza
mota eta lanbide anitzen eredu ez-estereotipatuak aurkeztea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina