2016/01/31

ORIENTAZIOAZ HAUSNARTZEN

Smichdtek horrela definitzen du hezkuntza orientabidea:
lanbide gisa pertsona batzuen beharrak identifikatzeko harreman bat ezartzeko prozesua da orientabidea, eta bai halaber behar horiek asetzeko estrategiak eta zerbitzuak diseinatzea, eta jendeak erabakiak hartzeko, arazoak konpontzeko, kontzientzia hartzeko eta bizitza osasungarriagoa izan ahal izateko ekintza-planak garatzen laguntzea ere. Garapena eta hazkuntza galarazten dituzten egoera negatiboak aurrez ikusten laguntzeko ezartzen dira, batzuetan, harreman horiek.. Beste batzuetan, egiten ari diren aurrerapena balioesteko eta garapena mantentzea ziurtatuko duten estrategiak planifikatzeko ezartzen dira harreman horiek. Bada hirugarren harreman mota bat ere, zeina jendeak zailtasunak dituenean eta besteen laguntzarik gabe arazo horiek konpon ezin daitezkeenean ezartzen baita. Laburbilduz, orientatzeko harremanak aurrez ikusteko, garatzeko eta konpontzeko ezartzen dira"
Orientazioan, genero ikuspegitik ikertu, pentsatu eta planifikatzea funtsezkoa dugu.
Irakurgaian ikusi dugun gisan, datuek ongi adierazten dute hezkuntza orientazioari dagokionean nesken eta mutilen arteko ezberdintasunak eta joerak zeintzuk diren.
EUSTATek ateratako datuen arabera, 2006-2007an unibertsitateko ikasleen banaketa adarka hau izan zen. Ordutik urteak pasa badira ere datuek ez dute aldaketa nabarmenik jasan. 

Artikulua: 
Ikasketetan ezberdintasunak izateaz gain, horrek ondoren lanbide arloari dagokionean ere eragin zuzena du. Honen arabera, nori dagozkion lanak dira errekonozituak? Nork du diru iturri handiagoa? Nork du lan merkatuan balio edo posizio handiagoa?
Gure gaztetxoak jendarteko errealitatearen ispilu besterik ez dira. Nolako ereduak dituzte? Zein dira irakasle lanak lehen hezkuntzan egiten dituztenak? Eta unibertsitatean?
Ezin dugu ahaztu, nahiz eta emakumeok lan merkatuan ere gero eta parte hartze handiagoa izan, oraindik partaidetza ez dela parekidea.
Ikastetxean landu beharreko erronkak:
-Ditugun curriculum esplizitu androzentrikoak goitik behera behatu, hausnartu eta eraldatu
-Orientazio edukiak eskolako curriculum guztian duenez eragina, zeharka alor guztietan garatzea
-Hezkuntza orientazioarekiko gazteen beharrak eta nahiak sexu generotik at askatasunez hautatzerako orduan bitartekoak sortzea
-Etxeko lanei eta zaintza lanei behar adinako errekonozimendua ematea
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina