2016/02/06

Identitate anitzak, hausnartzen


LABURPENA

Identitatea eraikuntza pertsonala eta banakakoa da, baita eraikuntza-soziala ere. Norberak dituen bizipenen, testuinguruaren, hartu-emanen, inguru sozio-kulturalaren eraginez eraikitzen eta garatzen du bereidentitatea. Haurtzaroan hasi eta bizitza osoan zehar ematen den prozesu aldakorra da. Genero-identitatea eta identitate-sexuala desberdintzea ezinbestekoa dugu.


Sexu-identitatea: baldintza biologikotan oinarriturik ematen den identitatea; neska-mutil bereizketa egiten duena, organu-genitalen araberakoa.

Genero-identitatea: zer sentitzen garen, gure buruekiko pertzepzio subjektiboa; gizarte patriarkalak inposatutako genero-sistema binariotik at, norberak bere burua genero batekin ala bestearekin, edota biekin edota ezta batekin ere identifikaturik sentitzen den era dugu, genero-identitatea. Estereotipo eta genero-sistemak eraikiak dituen harmarriak gainditu eta norberak bere sentimenekin mintzoan aitortzen den era zintzoa aldarrian jarri behar dugu; gogora ekarriz jendarteak aniztasunaz aberasten gaituela, guk geuk osatzen baitugu berau.

Genero-adierazpenak:




GOGOETAK-PERTSONAK SUBJEKTU ASKEAK

“Pertsona bat autonomoa da bere buruari arau propioak jartzen dizkionean.” (Kant)
« Autonomoa izaten ikasteak dakar maila pertsonal, profesional eta sozialean gero eta konplexuagoa den mundu batean moldatzen ikastea. Konplexutasun horrek lan ordenatua, planifikatua, mailakatua eta kontsekuentea eskatzen du eskolatze-aldiaren lehenengo faseetatik. Lan hori familiaekintzarekin osatu behar da (bai eta gizartearen eskakizunak eta aukerak izan beharko liratekeenekin ere)» 
(ESCAMILLA, A.: Las competencias bĆ”sicas. Claves y propuestas para su desarrollo en los centros, GraĆ³, Bartzelona, 2008, 113. or.)





Norberaren autonomiarako eta ekimenerako konpetentzia, marko teorikoa


Autonomiaren eta ekimenaren garapenari esker, era berean, balio berriak eta jarrera-aldaketak indartuko ditugu. «Norberaren autonomiarako eta ekimenerako konpetentziaren eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren artean lotura estua dago, bai eta, ondorioz, genero-indarkeriaren prebentzioaren artean ere. Erantzukizuna eta errespetua abiapuntutzat hartuta, hezkuntza-sistemek emakumeak baztertzen dituzten estereotipoak eta aurreiritziak deuseztatzen dituzten banakako eta taldeko identitateak eraikitzea ahalbidetu behar dute» CHICANO, E: «AutonomĆ­a e iniciativa personal, base del desarrollo para la igualdad» in ParticipaciĆ³n educativa 9, 79. or., Tribuna Abierta.




BALORAZIOA

                Generoa egiten duguna da. Eskolak subjektu askeak izateko baliabideak diseinatzea du helburu. Gizarte patriarkalak inposaturik hetero-arauak ulertu, ordezkatu eta horiekiko kritikotasunez jokatzeko estrategiak barneratu behar ditu. Haurtzarotik eraikitzen hasten den identitatea bizitza osoan zehar garatzen doan prozesua dela ulerturik, hezkuntzak eskainiko dituen gune, testuinguru eta ereduak eraginkorrak izango dira ikasleen erabakietan. Haurrei autonomiaz jokatzen eta kritikoak izaten erakutsi behar badiegu, hezitzaileok formazio feminista ezkutuko curriculumean txertaturik, barneraturik izatea ariketa garrantzitsua dugu. Generoa egoteko modu bat da. Gorputz eta narrazioek eragin zuzena dute genero-identitatean. Nola jokatzen dugun, barnetik subjektiboki ditugun sentimenak, generotik at, nor eta nola sentitzen garen identifikatzeko konpetentzia eta trebezia landu behar du eskolak.




HEZIBERRI 2020 ETA EZKUTUKO CURRICULUMA

20. artikulua.– Irakasleen prestakuntza eta ebaluazioa. c) Hezkidetza, aniztasun afektibo-sexuala, eta hezkuntza-babes bereziak behar dituzten kolektiboentzako arreta egokia sustatzeko hezkuntza inklusiboa garatzea.
23. artikulua.– Aniztasunari erantzuteko neurriak. 1.– Hezkuntzako esku-hartzeak ikasleen aniztasuna aitortu eta errespetatu behar du. Halaber, ikasle guztien oinarrizko konpetentzien garapen gorena lortzera bideratutako arreta espezializatua bermatu behar du. 2.– Aniztasuna tratatzeko neurriek ikaslearen hezkuntza-premiak asetzea izan behar dute xede, ingurune normalizatu eta inklusiboan. Neurriek, halaber, ikasleen ikasteko interesak, motibazioak eta konpetentziak hartu behar dituzte kontuan, eta, edonola ere, Haur Hezkuntzako ikasleen irteera-profilerako ezarrita dagoen konpetentzia-maila lortzeko bideak aurreikusi behar dituzte.

        Haur Hezkuntzak dekretuetako bi zatitxo hauek aukeratu ditut;
    Irakasleen prestakuntzaren eremuan, hezkidetzari aipamena egiten dio. Era orokorrean, subjektu bakoitzaren identitatearen garapen integralaren funtsa dela azpimarratu gabe.

  Aipamenak eskasak dira. Urriak. Motz gelditzen dira. Inguru normalizatu eta inklusiboa ezinezkoa da sortzea, bakoitzak ekartzen duen errealitatea arau hetero-patriarkalez eraikia bada. Eskolak horiekiko kritiko izateko trebatzeko gaitasuna sustatzea izan beharko du helburu. Jendartearen aniztasunari erreparatu behar dio, eredu anitzak eskaintzeko eta ikasle bakoitzaren identitatearen garapenean aukera zabal horretatik, hautu librean askea izan dadin.



GENERO-IDENTITATEAK. URRATSAK EMATEN

Badira azken urteotan aurrera pausuak. Handiak. Identitate aniztasuna aldarrikatzeko gogoa, beharra eta nahia. Gero eta ikasle gehiago topatzen ditugu, haurtzaroan, beraien genero identitatea aho-betez adierazteko premiaz. Eta eskola ugari dira, baliabide berrien bila ate joka ari direnak. Hezkidetza proiektuekin batera sentsibilizazio olatua dator gurera. Eta sexu-identitate anitzak eta genero identitate ezberdinen aberastasuna ulertzeko lagungarri diren elkarte ugariren babesa topa dezakegu.  (Gehitu, Hegoak , Aldarte-Berdindu, Chrysallis elkartea, Gizonduz,…) Maskulinitate berriak, emakumeen ekarpenak handiak, aitortuak eta ikusgarri egiten hasiak dira, eredu erromantikoaren iraulketa,…
Jendarte libre baten premia sentitzen da, jada.




ONDORIOAK-SINISMEN FALTSUAK DESEGITEN

  • Pertsona bakoitzarekiko dugun aurreritzia ideia faltsuak ohi dira.
  • Genero-identitatea eta sexu-identitatea kontzeptu bera dela adierazi ohi da.
  • Sexua eta generoa ez bereiztea
  • Maskulinitate eta femenitate era bakarrak daudela uste izatea
  • Transexualitatea eta transgenero kontzeptuak ez bereiztea
  • Identitate sexuala eta orientazio sexuala ez desberdintzea



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina