2019/11/24

LEGEDIA EZ DA NAHIKOA

Aste honetan zehar marko legalari buruz hitzegiten egon gara, eta hau da gai hori buruz
sortu dudan hitz-hodeia:


Ez dut lortu NUBE DE PALABRAS webgunean egiten, kargatzen  ez zelako eta beste
Hitz-hodeiak egiteko beste webgune edo app azaltzen dira esteka honetan, behar izanez gero:https://josefacchin.com/nubes-de-palabras/ eta baita ikasleekin egiteko hitz-hodei xinpleak https://www.abcya.com/games/word_clouds .


Aurreko edizioetatik post hau aukeratu dut:  #argineren “MEXICO: EMAKUMEEK INDARKERIARIK GABEKO BIZITZA IZATEKO ESKUBIDEA”.


Oso interesgarria iruditu zait. Sarreran, Marcela Lagarderen hitzaldi bati buruz hitzegiten
du eta nola Mexikon 2007an “Emakumeek indarkeriarik gabeko bizitza izateko
Lege Orokorra” (“la Ley General de Acceso de las Mujeres a una Vida Libre de Violencia”)
indarrean jarri zen. Baina Marcelak dioen bezala, Legeak ezartzea ez da nahikoa
emakumeen kontrako indarkeria desagerrarazteko. 
Bere ustez, hainbat pausu eman behar dira hau gertatzeko: indarkeriaren zergatiak
identifikatu, aztertu nola errepikatzen den,  aurre egiteko tresnak eman eta
formazioaren bitartez aurre hartzea eta berreztea.
Hona hemen aipatutako legea:

Bere irudi bat berreskuratzen dut:

Ikusi ditugun legedien artean gehienak ezagutzen nituen, baino egia da gainetik
ezagutzen nituela. Etxeko tratu txarrak eta sexu indarkeria jasaten dituzten
emakumeei harrera hobea egiteko erakundeen arteko II. Akordioak
(2009 otsailaren 3a), adibidez ez nuen ezagutzen. Honetan, eremu bakoitzean
nola jokatu behar den azaltzen du eta 7. puntuan, hezkuntza eremuari dagokio.
Honetan dio, eskola bakoitzean dagoen protokoloari jarraitu beharko litzatekeela 
edo bestela, hor markatutako pausuak jarraitzea:  http://www.bizkaia.eus/Gizartekintza/Genero_Indarkeria/pdf/dokumentuak/II_


Ezagutzen nuena, baino poliki gehiago sakontzen ari naizena
onaren bidean da. Nik uste dut hau ezagutzea ezinbestekoa dela eta eskola
guztietan martxan jarri beharko litzatekeela.
Beraz, hezitzaileentzako erronka izango litzateke hezkidetza-plana ezagutu eta
aurrera eraman, geroz eta eskola hezkidetzaile gehiago izan ahal izateko.
Honekin batera, indarkeria matxista prebenitzen  eta dauden kasuak
lehenbailehen detektatzen lagunduko liguke. 
Genero-ikuspegia duten eskolak bultzatu  behar ditugu hezitzaileok.
Curriculuma zein curriculum ezkutua eta materialak aztertu eta eraldatu behar
ditugu, eta berdintasunerantz bideratu gure praktikak.


Hezkidetza-plana 8 zutabetan oinarritzen da:

. Pentsamendu kritikoa sexismoaren aurrean.
2. Hizkuntzaren eta irudien erabilera ez-sexista.
3. Emakumeen jakituriaren integrazio eta haien ekarpen sozial eta historikoa.
4. Gatazken eraldaketa baketsua, hezkidetzako elkarbizitzarako proiektuen bidez.
5. Autonomia pertsonala eta independentzia ekonomikoa.
6. Espazioak ikastetxean eta eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak.
7. Berdintasunezko hezkuntza afektibo eta sexuala.
8. Emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioa eta indarkeria kasuetan esku-hartzea


Bukatzeko esan, Marcela Lagardek esan bezala, legeak existitzearekin ez dela nahikoa.
Hezkuntzari Buruzko Lege Organikoan (2006ko maiatzaren 3a) adibidez, testuliburuei eta
gainerako curriculum-materialen egokitzapenari buruz hitzegiten du, eta 13 urte pasa
diren arren, ez dut uste hauek asko aldatu direnik, gehienek ez baitute genero-ikuspegirik.

Beraz lan handia dugu aurretik egiteko. Horregatik, oso garrantzitsua ikusten dut geroz eta
pertsona gehiago formatzea hezkidetzaren inguruan, guzti honi bultzada bat eman ahal izateko.

Amaitzeko, Medellineko bideo bat atxikitzen dizuet, hezkidetzaren ingurukoa:


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina