2019/11/24

Legea eta errealitatea, berdintasun-indizea



Legea eta errealitatea, berdintasun-indizea 


LEGEARI BURUZ HAUSNARTZEN

Gizartearen aldaketak aurpegi anitzen irudia berriak izan behar ditu, eta bere analisiak ikuspegi sistemikoa behar du izan. 


 

Horrek esan nahi du, aldagai bakoitzaren analisia nekez egin daitekeela bera bakarrik, besteekin ere harremanetan dagoelako. 
 
Aldaketa anitzak direnez, eta lekukoak ere izan behar direnez, saila da berdintasun-indizea sortzea.  Indize hau sortzeko legedia kontuan hartzea ezinbestekoa da, bertan agertzen baitira ezinbestean bete beharreko esparruak: enpresetako soldata-arrakala murrizteko abiapuntuak, emakumeen partaidetza foro ezberdinetan, eta abar. 

Hezkuntza munduari ere ten egin behar zaio aldaketak egiteko orduan eta hortxe dugu II. Hezkidetza-Plana berdintasunaren eta tratu onaren bidean 2019-2023. Plan horrek Euskadiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legeak (2025ko otsailaren 18a) artikulu hauetan (28, 29, 30, 31) du bere lekua. Hala ere, Marian Morenok dioen bezalaxe ostera, II. Plan hau nahiz eta legedi barruan txertatua izan, ez da nahitaez bete beharrekoa. Zer gertatu ahal da orduan ikastetxean agintzen duenak hezkidetzaren inguruko sentsibilitaterik ez badu?


Nik ez nuen legedia hain sakon ezagutzen, Euskadiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea alegia. Alde horretatik, II. Planaren txertaketa hobeto ulertu dut. Gainera, azken dokumentu hau barneratzeko EAEko emakume eta gizonen berdintasunerako VII. Plana eta XI. Legegintzaldirako Hezkuntza Sailaren Emakume eta Gizonen berdintasunerako Dokumentu Programatikoa ere begiratu ditut.


Edozein planaren aurrerapenak ebaluatzeko adierazle batzuk behar dira, eta nire nagoen erakundeari hain zuzen, berdintasuna-indizea sortzea dagokio. Horren inguruan sortu dut hitz-hodeia.


 

Aurreko urteetako ekarpena moduan Rosana Madariagak egindako aipatuko nuke, Legedia, etika eta errealitate, hezkeh0506.blogspot.com/2019/11/legalitatea-etika-eta-errealitatea.html.

Uste dut berdintasun-indizeak xede horien komuztadura kontuan hartu beharko lukelako.

 


 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina