2019/11/25

Feminismoak...

Hona hemen ekarpen atzeratu bat, dirudienez traspapelatu egin omen da...

Hezkidetza sexuen arteko berdintasun printzipioan oinarritutako hezkuntza planteamendua da. Aukera-berdintasuna du helburu, eta ikastetxeetako Hezkuntza Proiektuak markatzen duen ildoetako bat izan behar du. Hezkidetzak zeharkako elementua izan beharko du jarduera guztietan (hezkuntzan, administrazioan, orientazioan, kulturan …). Batzuetan, gure ikastolan bertan egoera kezkagarriak ikusten ditugu: sexuaren araberako rol desberdinak hartzea, estereotipoak betikotzeko arriskuarekin; desoreka joko-espazioen erabileran; hizkuntzaren erabilera sexista hautematen dugu batzuetan; genero-gatazkak kudeatzeko protokolorik eza …


Horregatik guztiagatik, oso garrantzitsuak izango dira gure ikastetxeen errealitatea aztertuko dugun lehen une horiek.
Tresna desberdin asko ditugu ikastetxe bakoitzeko esparru ezberdinak aztertzeko.
Behaketa-tresna horiek honako alderdi hauetan bana daitezke:
  • Kanpo-harremanak
  • Dokumentu ofizialak
  • Kontziliazioa
  • Espazioak
  • Denborak
  • Patioak
  • Irudiak-Kartelak
  • Berdinen arteko harremanak
  • Bilerak
  • Ahozko hizkuntza
Hezkidetza-proiektua duten ikastetxeen jarraipenari buruzko mintegian, tresna horien analisiaren lehen une hau lantzen ari gara, eta aurten espazio komunetan eta jolastokian jarriko dugu arreta batez ere.
Bestalde, II. Hezkidetza Planaren zutabe ezberdinen azterketa ere egiten ari gara eta lehenengo saio honetan lehenengo zutabea lantzen dugu: pentsamendu kritikoa.
Horretarako, beharrezkoa zen ikastetxean dugun errealitatea aztertzea.
Plantilla hau erabiltzen dugu jada egiten genuena eta planteatzen genituen erronka berriak ikusteko.
Oso baliagarria izan zitzaigun Yolanda Domínguez-en bideoa “Umeak eta publizitatea”


   

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina