#Aino etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
#Aino etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2020/03/13

GIZA BIZITZA ERDIGUNEAN

Marta Pascualek, bere postean azaltzen duen ideian oinarritu naiz aipua sortzeko. Berak honela azaltzen du: 
"Kapitalismoak, giza bizitza zaintzeko eginkizuna, gehienetan emakumeek betea ... ezkutatu, gutxietsi, bortxatu eta bereganatu egiten ditu. Ekofeminismoek eragileak alderantzizkatzea planteatzen dute, hau da, giza bizitza erdigunean kokatu eta produkzioa haren zerbitzura jartzea."

Eta... nola lortzen du kapitalismoak, zaintza lan hauek gutxiestea eta ezkutatzea? Ba ... Sistema hetereopatrialkalak sortutako maitasun erromantikoaren eskutik ebatuta. 

Hetereopatriarkatuak bizitzan gizon baten beharra dugulaz konbentzitzen gaitu. Gizon hori zaindu behar dugu, berak gu babes gaitzan.


Maitasun erromantikoak bermatzen du "babestuko" gaituen gizon horrekin, bizi guztirako egongo garela, paktu hetereosexualetan elkarturik, monogamian. Umeak izango ditugula eta ume hauek ere hetereopatriarkatuan heziko ditugula, sistemaren jarraipena ziurtatuz. 

Erronka beraz, MAITASUN ERROMANTIKOAREN IDEIA SUNTSITZEA litzateke. Zertarako?
  • Norbere buruarekin harreman ona izatea lehenesteko.
  • Ondorioz, besteekin harreman osasuntsuak eraikitzeko aukera izateko.
  • Guztiok, emozioak identifikatzeko eta kudeatzeko posibilitatea izan dezagun.
  • Eta, danok, zaintzari balio positiboa eman diezaiogun.
Ikasleekin lantzeko materialei dagokionez, asko gustatu zait, Marian Moreno-ren "Hamabostaldi bateko erronka ” . DBHko 4. mailako ikasle bakoitzak etxekoak berak antolaturiko afari batera gonbidatu behar dituzte prestakuntza prozesu osoa beraiek eginez. Zaintza gaia ardatz harturik, etxe-ikastetxe esparruak lotuz oinarrizko konpetentziak lantzeko diziplinarteko proposamena.

Aurreko ikaskideen postei dagokionez, Yomararen AMETS BERRIAK ERAIKITZEN aukeratu dut. Eskaintzen dituen baliabideak oso interesgarriak iruditu zaizkit eta azaltzen dituen ideiekin erabat ados nator.



2020/03/09

EREDU TRADIZIONALETIK IHES EGITEAK MEREZI DU


Ikaskideen postetatik Andoniren GORA AUTODEFENSA FEMINISTA aukeratu dut. Hasteko, "mikromatxismoei" behar adinako garrantziarik ez ziola ematen aitortzen duelako eta honekiko bere jarrera aldatu duelako. Asko gustatu zait bere posta, gizon moduan, hausnarketa eta autokritika aberatsa egiten duelako.

Leloari dagokionez, hauxe sortu dut:


Xabier Odrozolaren "Gizonak, gizon eredu tradizionaletik ihesi"  elkarrizketan oinarrituz sortu dut leloa. Berak planteatzen dituen galderak, DBH-ko ikasleekin eta baita irakasleekin ere lantzea interesgarria iruditzen zait:

- Gizon bezela: Zer egin nahi dut?
- Betiko gizona ez banaiz, zer izango naiz?
- Zein eskubide edo pribilegio irabazi, galdu ahal daiteke berdintasunean?

Maskulinitate berrien inguruan hausnarketan eta elkarrrizketan ibili garenean, lagunartean, lankideen artean... Federico Abreu Siveira-k aipatzen duen "susmopean" hori askotan aipatu dugu. Baita zubiak eraikitzeko behar hori ere :

"Historian ez dago talde zapaltzaile bakar bat ere pribilegioei bere kabuz uko egin dienik. Horregatik da hain garrantzitsua mugimendu feminista."

Lehenik eta behin, ezinbestekoa da, gizonezkoek, gizon izateagatik, dituzten  pribilegioak identifika ditzaten eta kontzientzia har dezaten. Eta ondoren, pribilegio horiek duten kostuaz hausnarketa egitea, bai kostu soziala, baita pertsonala ere. Pribilegioei uko eginez gero, DENOK IRABAZTEN DUGULAZ ohartzea funtsezkoa da, gizartearen alde eta norberaren alde.

Zertarako?

- Aske izateko.
- Emozioekin kontaktuan jartzeko, onartzeko, bizitzeko eta era positiboan kudeatzeko.
- Ahul izateko eta adierazteko eskubidea izateko.
- Maskulinitatea eta biolentziaren arteko elkarketa desegiteko.
- Zaintzaren esparruan duten erantzunkizuna onartzeko eta konpetenteak izateko.
- Indarkeria matxistaren aurkako jarrera aktiboa sustatzeko.



Marian Morenok, atxikitzen dudan bideoan, oso ondo azaltzen baituen moduan, gizonak ere, estereotipoen gartzelan bizi baitira. 








2020/02/29

BIRZIKLAPENA ETA HEZKUNTZA, BAKE POSITIBORAKO BIDEAK


Gai honetan, konturatu naiz, faktore asko kontuan izan behar ditugula gatazka sortzen denean:

Pertsonalki. oso frustrantea egiten zait, gatazkaren aurrean, alde batek bakarrik kontuan hartzen dituenean bake positiboaren kontzeptua, gatazkaren trataera egokiaren garrantzia, posturak kolokan jar daitezkela baina pertsonak inoiz ez ...

Tamalez... nire egunerokotasunean, zailatsun handiagoak ikusten ditut, gatazkak kudeatzerako orduan, gizonezkoak gatazkan murgilduta daudenean.

Gillian (1982) eta Noddings-en  (2009) hitzetan aurkitu dut arrazoi posible bat : Emakume gehienek moral-arazoak eztabaidatzerakoan norbanako egoera erlatiboen ikuspuntutik egiten dute eta ez hainbeste agindu kategorikoaren ikuspegi interpertsonal, unibertsaletik. Beren ustez, moral maskulino hegemonikoa, "aitaren ahots arau-egilea", osatu behar da ama-ahotsarekin, pertsonak lotura afektiboak behar baititugu eta horiek bilatzen ditugun gizaki sozialak gara. Zentzu horretan emakumeak saiatzen gara moral-arazoak konpontzen gure berezitasunak eta giza-harremanak kontuan izaten. Irtenbideak du garrantzia eta hori mantentzeko ahaleginak dira lehentasuna, inor kateatuegi suerta ez dadin.

Gatazken kudeaketarako, hezkuntza emozionala ezinbesteko dela pentsatzen dut. Eta bai bata bai bestea, eskolan, sistematikoki landu behar direla ezinbestekoa iruditzen zait.
EHU-ko katedradun den Maite Garaigordobil-ek hezkuntza emozionalaren garrantzia eta honen ezaren ondorioen inguruko ikerketa azaltzen du ondorengo artikuluan:

Geletan Hezkuntza emozionala eta gatazken kudeaketa lantzeko oso material onak iruditzen zaizkit honako hauek:


https://drive.google.com/drive/folders/1TjgZlPMqurTqk9XGmytDApLheb8fQRhy?usp=sharing




Aurreko edizioetako ikastarokideen postetatik Eiderren GATAZKAK BETAURREKO MOREEKIN BEGIRATU aukeratu dut . Emakumeen egoera gatazka belikoetan eta emakumeek guda ostean gizartea berreraikitzeko egiten duten lana aztaertzen ditu eta gure errealitatera hurbiltzen ditu.



2020/02/22

GORPUTZ SEXUATUAK GARA

Zelako polita gaiaren inguruko hausnarketa egiteko GURUTZEGRAMAren ideia!

Saia zaitezte ebazten, postaren bukaeran erantzunak dituzue, ez tranparik egin 🙈!


































Aurreko ikaskideen post-en artean Argineren ESKOLA GUNE SEGURUA aukeratu dut. Akrostikoa zoragarria da, baita gaiaz egiten duen hausnarketa ere. Baliabide ugari eskaintzen ditu eta oso interesgarriak.

Gai honetan zehar, eredu heterosexista ugalkor hegemonikoa kolokan jartzeko aukera zabaldu zaigu. Sexualitatea fenomeno bio-sozio-kultural multzoa bezala ulertzeko aukera izan dugu. Aurreko gaietan, genero eta sexu sistemak eraikuntza sozialak zirela ulertu genuen, honetan eta ondorioz, sexualitatea eraikuntza sozial bat dela ere ondorioztatu dugu.

Desira, ugalketarekin erlazionatzen dugu, ondorioa emakumeon plazerra, klitoria eta sexualitate eredu anitzak baztertuak daude. 

Sexua kontsumo produktu bihurtu du kapitalismoak:
  • Jendartearen hipersexualizazioaren bidez.
  • Zoriontasunarekin erlazionatuz.
  • Prostituzioa eta pornografiaren kontsumoa handituz.
Emakumeon sexualitatea ia ez da existitzen, desioa ez zaigu errekonozitzen eta gure esperientzia sexualez gutxi hitz egiten dugu. Sexualitatea maitasunari lotuta ulertzen da eta maitasuna lortzea bizitzaren proiektu zentrala.

Mutilen sexualitatea, ordea, desio geldiezin bezala ulertzen da. Hitz egin dezakete esperientzia sexualetaz. 

Gazteen artean, askatasun sexuala kontzeptua, izan ditzaketen harreman guztiak izatera mugatzen da, Ianire Estebanezek azaltzen duen moduan.

Eskolan, eskaintzen ditugun baliabideetan, familia heterosexual nuklearrak eta maitasun eredu bakarra dugu eredu. Eta ipuinen bitartez, maitasun erromantikoaren trasmisoreak gara irakasleok.

Heziketa afektibo-sexuala ez dago curriculum esplizituaren barnean. Ikastetxe eta irakasleen sentsibilitate eta boluntarismoaren eskuetan baizik. Kasu gehienetan, kanpoko erakundeen esku gelditzen da gaia eta saio gutxi batzuetara mugatzen da.

Eremu hezitzailean gaia lantzeko erronka, curriculum esplizituaren barnean lantzea litzateke. Horretarako eskola komunitate osoaren formakuntza sakona beharko litzatekela, baita, nola ez, etorkizuneko irakasleak izango direnek, unibertsitatean irakasgai bezala lantzea. 

Baliabide eta eredu bezala, Eskoriatzako Luis Ezeizako eskolan gaia lantzeko duten modua bikaina iruditzen zait. Ikasturteka banatuta dituzte gaiak eta tutoretza orduetan lantzen dituzte.


MAILA
GAIAK
MATERIALA
HAUR HEZKUNTZA
Gorputza lantzeko liburuak


Plazera lantzeko liburuak
Ugalketa lantzeko liburuak

Familia motak
“Zentzumenak” bilduma (Ibaizabal).

"Azti-Ero sekretua” (Arrasateko Udala)
“Gure etxekoen argazkiak” (Arrasateko Udala).
 “Asociacióm Madres Solteras Por Elección”eko  materiala.
  1. MAILA
Familia mota ezberdinak, etxeko lanen banaketa.
  1. MAILA
Sexua eta generoa
  1. MAILA
Heterosexualitatea eta homosexualitatea, sentimentu berriak
  1. MAILA
Gorputzaren aldaketak
 Berdinduko motxilan dagoen materiala.

  1. MAILA
Sexu organoak (barrutik eta kanpotik), haurdunaldia, sexu aniztasuna
  1. MAILA
Sexu harremanak, masturbazioa, sexu jazarpena, gaixotasunak, antisorgailuak, abortua, sexu aniztasuna.
Berdinduko motxilan dagoen materiala

GURUTZEGRAMAREN ERANTZUNAK:

3. SEXUALITATEA FENOMENO BIO-SOZIO-KULTURAL MULTZOA
2. DESIOA EZ ZAIGU ERREKONOZITZEN EMAKUMEOI
6. CURRICULUMEAN EZINBESTEKOA DEN GAIA
7. FORMAKUNTZA BEHAR DUGU
8. GORPUTZ SEXUATUAK GARA 
1. HETEROSEXISMOAK EREDU UGALKOR HEGEMONIKOA DU HELBURU
4. GENERO SISTEMA ERAIKUNTZA SOZIALA DA
5. SEXU SISTEMA ERAIKUNTZA SOZIALA DA
9. SEXUALITATEA ERAIKUNTZA SOZIALA DA

2020/02/15

GORPUTZAREN KONTROLA, KONTU POLITIKOA


Gorputza, espazio politiko bezala ulertuta, kontzeptu berria izan da niretzat. Emakumea, subjektu politiko bezala ulertuta, gure gorputza espazio politiko bilakatzen da.
Asko hitz egiten da emakumeak bere gorputzarekin egin dezake edo ez dezakeenaz, abortua, sexu harremanak, amatasun subrogatua, ...
Emakumeon gorputza, kapitalismoaren azken muga da, horregatik, kapitalismoa mantentzeko eta bere zerbitzura, patriarkatuak, indar handia jartzen du emakumeon gorputza kontrolatzen. Zertarako? Erreprodukzio sistema mantentzeko, gizonezkoen satisfakzio sexuala ziurtatzeko, esfera publikoan atzeko planoan azaltzen jarraitzeko, lan erreproduktiboetan mantetzeko ...
Baina, gure gorputzak, gure askatasunerako espazioak dira eta eurekin NAHI DUGUNA egin dezakegu.
Gure gorputza, munduarekin erlazionatzeko dugun tresna da. Gure gorputza ez bazaigu gustatzen, nola posizionatzen gara munduan? Subjektu oprimitu bezala, patriarkatua mantentzeko bidea.

Aurreko ikastarokideen post-etatik Leire De Miguel Martinez-en, LESBIANISMOA AUKERA POLITIKO BEZALA aukeratu dut oraingoan. Kattalin Miner eta Lore Etxeberriaren "Bollera da bide bakarra"  bideoaren inguruan egiten duen hausnarketa eta ondorioak sakonak iruditzen zaizkit eta guztiz bat nator berak idatzitakoarekin.

Sentsibilizaziorako bideo bezala, gaian aurkeztutako Mari Luz Esteban-ena aukeratu dut. Sakona da, baina niretzat guztiz eraldatzailea izan da, gorputza beste modu batean ulertzeko lehen pausoa izan da. Irakasleontzat proposatuko nuke.

Erronkei dagokionez ...
Inguruan ikusten dudana, bai gazte baita helduon artean ere, bidaltzen dizkiguten mezuetan, ez duela garrantziarik, ez gure gorputzaren ongizateak ezta plazerrak ere. Garrantzitsuena itxura da: zimurdurak kendu behar ditugu, kanak tapatu, kiloak galdu ... Emakumeon gorputza, epaitua da etengabe. Honek gogoraratzen digu etengabe, ez direla gureak.
GURE GORPUTZAK GUREAK DIRA! Eta gureak diren heinean, maitatzen eta zaintzen ikasi behar dugu.
Gorputzen aniztasuna baloratu behar dugu, eta horretarako, erreferenteak behar ditugu eta dituzte gure ikasleek. Testu liburuetan, jolasetan, erabiltzen ditugun testu analogiko eta digitaletan... azaltzen diren pertsonak, arraza desberdinetakoak, altuak, bajuak, argalak, potoloak, belarri eta sudur txikiekin, handiekin ... izan daitezen beharrezkoa da.
Gaia esplizituki lantzea ere ezinbestekoa ikusten dut. Telebista, bideojoko, aldizkariek ... bidaltzen dizkiguten mezuekiko kritikotasuna, ondorioak eta gure gorputza maitatzeko moduetaz gelan etengabe aritzea.


2020/02/06

EZ DA NOR DUZUN GUSTOKO BAIZIK ETA NOR ZAREN


Mendebaldeko gizarteetan, pentsaera bitarrean oinarrituta egonda, gizartea bi talde handitan sailkatu nahi izan dugu: maskulinoak eta femeninoak, printzipioz aurkakoak, izaeraren, portaeraren, itxura fisikoaren, bizitzaren aurreko jarreren, xedeen, eta sentitzeko moduen ... arabera bereiziak. Kontzeptu artifiziala da, ordea, gizonezko oso maskulinoen eta emakumezko oso femeninoen artean askotariko nortasun sorta zabala dagoelako, genero identitate patrialkalak oinarrian dituen bi arkeotipo zurrunak baina askoz aberatsagoa, gizon eta emakume izateko moduak genero identitate patrialkal horrek ezarri arren.

Ideia honekin bat datorren Janire Itsasoren, SISTEMA BITARRETIK HARATAGO post-a aukeratu dut oraingoan. 

Heziberri 2020 aztertuta  identitateen garapenaren inguruan islatzen duen esaldi hau hautatu dut (62. orrialdea):

Norbera izaten ikasteko konpetentzia.
Norberari bizitzako hainbat egoera eta esparrutan sortzen zaizkion sentimenduez eta pentsamenduez hausnartzea eta norberak egiten dituen ekintzez gogoeta egitea, eta, horien gainean egiten den balorazioari erreparatuta, haiek sendotzea edo doitzea; finean, pertsonaren autorrealizaziorako bidea egitea bere dimentsio guztietan, etengabeko hobekuntzaren bidez. 

Ezkutuko Curriculumaren bitartez, ikasleei trasmititzen diegu zer dagoen baimenduta eta zer ez, zer espero dugun eurengan, nola erlazionatu behar den gainontzeko ikasleekin eta irakasleekin...
Kontzienteak izatea funtsezkoa da, gure sinismenak ezagutzea, ikasitako desikastea... Zer transmititzen dut?, zer aldatu behar dut, nire jarreran, jokaeran, pentsatzen moduan ...?

Eskoletan hitzegiten hasi gara homosexualitateaz, orientazioa sexuala lantzen da baina ez IDENTITATE SEXUALA. Ez da nor gustatzen zaizun baizik eta nor zaren. 

Mikele Granderen bideo bat eskegiko dut, handia bera benetan!




2020/01/26

ORAIN ALDATZEN, ETORKIZUNA ERAIKITZEN


Aurreko ikaskideen post-etatik, Maider Avaristo Iziarren ORIENTATU, NORANTZ? aukeratu dut. Gaiaren inguruko hausnarketa oso interesgarria iruditu zait, baita eskegi dituen bi bideoak ere.

Orientazio eta tutoretza hezkidetzailerako gakoak izan dira gai honetan zehar ikasi ditudan alderdi esanguratsuenak, aldi berean, erronka nagusiak iruditzen zaizkidanak:






Baliabideen artean, foroan ikastarokideek partekatutako bi bideo hauek aukeratu ditut eta :


Eta, oso interesgarria iruditzen zait, Berritzegune Nagusikoen, AURRERA, ORIENTAZIO PROGRAMA:


2020/01/24

LANGILE IKUSTEZINAK



Mundua mugitzen duten langile ikusezinak. 2015-6-27 artikulua irakurri ondoren, honako bideotxoan bildu dut informazioa:








2020/01/14

Munduak ezin du galdu ezagutzaren erdia

Leleoarekin hasteko Teresa Nuño Angos-ek, ikastaroaren aurkezpen saioan aipatutako hitzak berreskuratu ditut:



Aurreko edizioetako ikaskideek egindako sarreretatik, Eiderren  Ikusiz ikasi, aldaketari ekinez irabazi aukeratu dut. Gaiaren inguruan ematen duen azalpena asko gustatu zait.

Partehartzea denok dugun eskubidea da. Parte hartzeko, halere, parte hartu ahal izan behar da, parte hartzen jakin behar da eta parte hartu nahi izan behar da.

Parte hartzen jakiteko, errespetua, enpatia eta asertibitatea ezinbestekoak iruditzen zaizkit. Haurdanik praktikan jarri beharreko entzute aktiboko teknikak oso baliagarriak iruditu zaizkit honetan trebatzeko. 

Parte hartu ahal izateko, foro eta prosezu egokiak planteatu behar dira. Geletan IKKI programak, aukera paregabea ematen digu hau berma dadin. 

Geletara sartu naizenean, ikusi ahal izan dut, taldeka esertze soilarekin, ez dela parte-hartze parekidea bermatzen.
Parte-hartze parekidea Ikaskuntza Kooperatiboa martxan duten geletan ikusten dut. Talde lanak denbora darama, horregatik, irakaslea ezin da denboraren %75a hitz egiten dagoena, ikasleak dira, interakzioan, elkarlanean, euren artean elkarrizketan dabiltzanak, parte hartzen ikasten. 
Nagusiki, bi faktorek laguntzen dute parte hartzea parekidea izan dadin. Batetik, dinamika  kooperatibo egokien erabilpenak, taldekide bakoitzaren parte-hartzea bermatzen du, ikasle bakoitzaren lan indibiduala ezinbestekoa da taldeak lortu behar duen helburua, ataza, ariketa…egin ahal izateko. Bestetik, rolen banaketak, taldekide bakoitzak bere rola du, idazkaria, bozeramailea, materialaren arduraduna eta denboraren/giroaren arduraduna. Irakasleak, maiztasun batekin, ikasle bakoitzaren eginkizunak aldatzen ditu. Horrela, nesken eta mutilen arteko eginkizunen eta partaidetza  parekidea bermatuz. 
Eta amaitzeko, nola ez, parte hartu nahi izateko, intereseko gaiak mahai gainean jartzea ezinbestekoa da.




2019/12/22

BIRKONFIGURATZEN!


Aurreko ikaskideek egindako sarreren artean, Begoña I.E.-ren ESPAZIOA, DENBORA, LEKUA, AGERPENA,... EMAKUMEENA ERE BAI! Aukeratu dut. Albisteak, bideoak eta gogoetak oso interesgarriak iruditu zaizkit.

Argi dago, hezkidetzaren erronka garrantzitsua dela, denbora eta espazioen berkonfigurazioa, ikasle guztientzako berdintasunezko espazioak eta denborak definituz.
Hau lortzeko, bi alderdi ikusten ditut ezinbesteko:

  • Hezkuntza komunitatearen sentsibilizazioa.
  • Ikasleen parte-hartze aktiboa, espazio eta denboren berreraikuntza prosezuan.

Mintegian proposatu genuen jarduera bat atxikitzen dut, sentsibilizaziorako interesgarria izan daitekeena. Jasotzen ari garen ondorioen arabera, atsegina eta eraginkorra:





2019/12/13

DOMINO FITXA IZATERA ANIMATZEN ZARA?


Aurreko edizioetako ikaskideek egindako lanetatik Irati Gaztelurrutiaren HIZKUNTZAK ERREALITATEA ERAIKITZEN post-a gustatu zait. Gaiaren laburpen bikaina egiten du, erabiltzen duen memea sinplea bezain argia eta adierazgarria da eta izugarri gustatu zait idatzi duen esaldia "Domino fitxa izatera animatzen zara?". Nire izenbururako erabili dudana.

Gida bat aukeratzekotan , Amelia Barkinen Eukararen erabilera ez sexista . Argia eta erabilgarria iruditzen zait. Bertatik, lehentasuna emango nieke Andereño hitza erabilpenaren inguruko hausnarketari eta Emakumeen aipamen asimetrikoei. 

Interesgarria iruditzen zait gida hau zabaltzea, irakasle guztiek ezagutu dezaten,  eta bereziki, aipaturiko bi puntu horiekin lanean hasiko nintzateke.

Nire ustez, bai ikastetxean bai jendartean hizkuntzaren erabileraz ikasi duguna lantzeko erronkak, ikasitakoa zabaltzean , bai eremu formal nahiz informaletan, eta hizkuntzaren erabilera sexistak zalatzean, enpatikoki komentatuz, hausnartuz, ... datza.

2019/12/09

HEMEN GAUDE!!!



Ba ez, Cleopatra ez, nik ez nekien. Eta Cleopatra bezala, emakume askoren protagonismoa historian zehar ezkutaturik gelditu da, norbaiten alaba, emazte ... hutsa modura aurkeztu dizkigutelako.
Asko eta asko dira historia zehar funtzio garrantzitsuak izan dituzten emakumeak, baina, hauen lana, pentsamendua, gustuak ... ikustezinak dira. 
Patriarkatuak, bere mekanismoak ditu ikustezintasun hau posible egiteko: androzentrismoa, sexismoa eta emakumearen jabetza lapurtzea. 
Erreferenteak izatea, emakumearen presentzia ikusgai izatea oinarrizkoa dugu, identidadea eta boterea gara dezagun.

Aurreko edizioetatik Goretti Eskalza-ren HISTORIATIK EZABATUAK post-a aukeratu dut. Gaiaren laburpena nola egiten duen gustatu zait, baita sortutako akrostikoa ere. Beste emakume asko ezagutzeko aukera emnatu du bere esteken bidez.  Hobekuntza moduan, Artemisia Gentileschi-ren inguruko biografia laburtzea proposatuko nuke.

Erreferentziazo emakume bezala, AIXA DE LA CRUZ  aipatuko dut. Bilbotar idazle eta dramaturgoa da. 

Erronketaz aritzeko, aurreko gaian ikusitako lege batera joko dut berriro ere. Legea bete dadin ezinbestekoa da, hauxe da erronka!
Genero Indarkeriaren Aurkako Babes Osorako Neurrien Legea (2004ko abenduaren 28a). Interesgarria iruditu zait, ​HEZKUNTZA esparruak argi eta garbi adierazten dituela, emakume eta gizonen arteko berdintasun erreala indartzeko hartu beharreko neurriak hezkuntzaren dimentsio guztietan:

  • Hezkuntza-sistemaren printzipio eta balioak:
    • Gatazkak modu baketsuan konpontzeko metodoen ikasketa.
    • Aniztasunean eta emakume eta gizonen arteko eskubide eta aukera berdinen errespetuan oinarritutako elkarbizitza ereduen errespetua.
  • Curriculuma eta material didaktikoak:
    • Hezkuntza Administrazioek estereotipo sexista edo bereizkeriazkoak ezabatu eta gizonek nahiz emakumeek balio bera dutela sustatzen direla zaindu beharko dute.
  • Pertsonak, prestakuntza eta egitura: 
    • Administrazioak genero-indarkeriagatik desplazaturik topatzen diren neska-mutilak berehalako eskolarizazioa prestatua izan beharko dute
    • Hezkuntza-administrazioek behar diren neurriak hartuko dituzte, irakasleriaren hasierako eta etengabeko prestakuntza-planetan berdintasun-arloko prestakuntza berezia ezar dadin​
    • Eskola kontseiluei berdintasuna sustatzeko neurriak hartzeko eskatzen die eta ikuskaritzari aurreko guztia bete eta aplikatzeko ardura hartzea.
Erreferenteak ezinbestekoak dira, baita sortzaileak ere. 




2019/11/25

LEGEAREN BABESEAN


Aurreko edizioetako ikastarokideen artean Andoniren "LEGEAK ERALDATU DEZAKE GIZARTEA" aukeratu dut. Erabat ados nago ematen dituen argudioekin eta asko gustatu zait parekidetasun errelaera iristeko azaltzen dituen erronkak.

Asko dira ezagutzen ez nituen legeak eta are gutxiago, hezkuntzari egiten dieten ekarpenak. Bereziki aipatuko nuke Genero Indarkeriaren Aurkako Babes Osorako Neurrien Legea (2004ko abenduaren 28a). Interesgarria iruditu zait, ​HEZKUNTZA esparruak argi eta garbi adierazten dituela, emakume eta gizonen arteko berdintasun erreala indartzeko hartu beharreko neurriak hezkuntzaren dimentsio guztietan:

  • Hezkuntza-sistemaren printzipio eta balioak:
    • Gatazkak modu baketsuan konpontzeko metodoen ikasketa.
    • Aniztasunean eta emakume eta gizonen arteko eskubide eta aukera berdinen errespetuan oinarritutako elkarbizitza ereduen errespetua.
  • Curriculuma eta material didaktikoak:
    • Hezkuntza Administrazioek estereotipo sexista edo bereizkeriazkoak ezabatu eta gizonek nahiz emakumeek balio bera dutela sustatzen direla zaindu beharko dute.
  • Pertsonak, prestakuntza eta egitura: 
    • Administrazioak genero-indarkeriagatik desplazaturik topatzen diren neska-mutilak berehalako eskolarizazioa prestatua izan beharko dute
    • Hezkuntza-administrazioek behar diren neurriak hartuko dituzte, irakasleriaren hasierako eta etengabeko prestakuntza-planetan berdintasun-arloko prestakuntza berezia ezar dadin​
    • Eskola kontseiluei berdintasuna sustatzeko neurriak hartzeko eskatzen die eta ikuskaritzari aurreko guztia bete eta aplikatzeko ardura hartzea.

Guzti hau lortzeko ​ezinbestekoak ikusten ditut: Hezkuntza komunitate osoaren sentsibilizazioa, prestakuntza, esperientziak partekatzeko sareak, proiektu hezkidetzaileak, hezkidetza arduradunen izendaketa, jarraibide eta material lagungarriak eta indarkeria matxista desagerrarazteko eta tratu onak bultzatzeko ekintzak, besteak beste.
Baino, ​zer dagokigu bakoitzari​? Irakasleak, Berritzeguneak, Administrazioa, Ikuskaritza ...

  • Irakaslegoari, profesionaltasuna. Bere lanaren oinarri den Dekretua eta gidak ezagutzea eta horren arabera jokatzea. Etengabeko formakuntza eta sentsibilizazioa bere lanaren oinarriak direla sentitzea.
  • Berritzeguneko ​kideei: Hezkidetzan formaturik egotea, Hezkuntza komunitate osoaren sentsibilizazioa eskaintzea eta erraztea, esperientziak partekatzeko sareak sortzea, proiektu hezkidetzaileetan bidelagun izatea, jarraibide eta material lagungarriak ezagutaraztea, indarkeria matxista desagerrarazteko eta tratu onak bultzatzeko ekintzak partekatzea ...
  • Ikuskaritzari​ legea betetzen dela ziurtatzea.
  • Administrazioari ​honek guztiak aurrera egin dezan baliabideak ematea (pertsonalak, ekonomikoak, ...).

Legeek esaten dutena bermatuko balitz, aurrera pausoak nabariak izango lirateke. Ez dut negatiboa izan nahi, aurrera pausoak eman direla ikusten dut, Euskal Hezkuntza Sistema hobekuntza prozesuan dago. Epe laburrean, aldaketa eta esfortzuen emaitzak ikustea zaila da, azken finean,sistema patriakala gizartean errotutako sistema da, eta aldaketak ikustea kosta egiten da. Baina ezin dugu etsi, sinesten dut, danok errenkada, indarrez, norabide berean emanez gero, gauzak aldatzeko gai izango garela.