2018/11/24

legeak eraldatu dezakete gizartea...




Lan astuna da, legeak irakurtzea, are gehiago dena ulertzea, baina gehien harritu nauena, ia alor denak jada legeetan jasota daudela ikustea izan da: parekidetasuna; tratu onak; estereotipo sexista eta bereizkeriak ezabatzea; gatazkak modu baketsuan bideratzea; curriculum eta material didaktiko hezkidetzaileak izatea;  etxeko lanak, autozaintza eta pertsonen zaintza ezagutzea; pertsonalaren trebakuntza…
Argi dago legeak bere osotasunean beteko balira, honez gero bereizkeria eta tratu txarrak desagertuak egongo zirela gure inguruetan, baina zoritxarrez ez da hala gertatzen. Argi dago legearen babesa beharrezkoa dela eta zilegitasun handiagoa ematen dio parekidetasunaren aldeko borrokari, baina atentzioa ematen dit oraindik ze merke ateratzen den legea ez betetzea gai batzuetan. Eta zigorren aldekoa ez naizenez, zalantza daukat nola bete arazi dezakegun eta bururatzen zaidan bide bakarra ondorengoa da:



  Iazpo post-en artean, Patricia Oregin “Hezkidetza sustatzeko legedia” hautatu dut. “Piktochart” deritzon programa batekin oso erakargarria den murala osatu du, bertan barnebiltzen ditu hezkidetzan jorratu beharreko gairik garrantzitsuenak eta amaieran denbora behar bada ere, gaur egun egiten ari garen lanak, fruituak emango dituenaren esperantza azaltzen du. Bat egiten dut esperantza horrekin, inurri lanetan bagabiltza ere, gero eta inurri gehiago garelako bazter guztietan.

Egiari zor, ez naiz lege irakurle zalea, beraz ez nuen inongo artikulurik ezagutzen, baina oso esanguratsua egin zaizkit, 2005eko Euskadiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legeak bere 28. artikuluan, Hezkuntza-politika publikoen helburuetan jasotzen dituenak:

sexuaren araberako estereotipoak eta rolak baztertuko dituen garapen integrala eskaintzea, bereizkeria-mota oro baztertzea, eta generoak behartu gabeko orientazio akademiko eta profesionala bermatzea. Horretarako, emakumeen eta gizonen benetako berdintasuna bultzatuko da alor guztietan: curriculumean, antolaketan eta abarrean.”

Argi dago arazoa non dagoen identifikatua daukagula, irtenbidea nondik datorren ere bai, beraz nola heldu irtenbideari?  

Nire iritziz parekidetasun errealera iristeko dauzkagun erronka nagusiak ondorengoak dira:
1.- Eskoletan, irakasle eta gainontzeko langileek (jangelakoak, atezainak, hezitzaileak…) sentsibilizazio eta prestakuntza trinkoa jaso behar lukete. Nolabait denak sentsibilizatzea lortu beharko genuke. Nahiz eta gero eta pertsona gehiago izan jarrera baikorra dutenak, oraindik erresistentziak topatzen dira profesional batzuen aldetik. Gai hau ezin da izan, bakoitzaren borondatearen araberakoa edo momentuan suertatzen den zuzendaritza edo irakasle taldearen araberakoa. Administrazioaren aldetik bultzada indartsua behar da, eta esan bezala pertsona formatuekin. Formazioak  ere trinkoa izan behar du, gutxitarako balio du, urtean 4-8 ordu hezkidetzara bideratzea.
Etorkizunerako irtenbidea izan daiteke,  irakasle-eskola graduetan Hezkidetzan gehiago sakontzea, baina nola trebatuko dira, DBHra edo unibertsitatera doazen beste graduetako irakasleak?
2.- Material didaktikoetan, Hezkuntza-administrazioek dute estereotipo sexista eta bereizkeriazkoak ezabatzeren ardura. Errepresentazio orekatua eta ez estereotipatua ematea lan erraza ikusten dut, oraindik amaitu gabe egoteko. Behar izanez gero isunekin ere lagun daitekeela iruditzen zait, argitaletxeak mugitu eta materiala moldatu dezaten.

Era guztitara, ikasleen espiritu kritikoa eta bereizkeriak ikusteko betaurreko moreak, Yolanda Arton "legedia arakatzen" post-ean erakusten digun fitxategi errazarekin lortu dezakegu.

3.- Mundu honetan medioek zein indar handia duten ikusirik, administrazio desberdinek sexismoa, bereizkeria eta matxismoa zer den azalduz iragarki gehiago egin beharko lituzkeela iruditzen zait. Gazte eta ez hain gazteek, gehiegitan erreproduzitzen ditugu rolak eta tratu ez onak, zertan gabiltzan jakin gabe. 

Ondo izan


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina