2018/11/22

Neska raperoak ahaldunduz

Ikasturte honetan eskolan Hezkidetza Proiektua jarri dugu martxan.Proeiktuan, nola ez,
hainbat helburu ditugu zehaztuta hiru ikasturtetan lantzeko. Horietako bat ondorengo
hau dago:

2. helburua: Ikasleak orientatzea bizitzan, ikasketetan zein lanbidean,
askatasuna eta aukera-aniztasuna errespetatuz eta genero-baldintzapenik gabe”.

Orientazio-lan hori eraginkortasun eta genero-baldintzapenik gabe egiteko,
gure ustetan behinik behin, emakumeen ahalduntzea lantzea ezinbestekoa da.
Horretarako, oraindik ere bete gabeko eremuetan emakumeen presentzia bultzatzea
funtsezkoa iruditzen zaigu.

Esan gabe doa RAP musika-motak historia laburra duela oraingoz, baina nerabeen
artean eragin handikoa da, duda barik. Historikoki gizonezkoen eremua izan da,
bada garaia egoera honi buelta emateko. Lan honi ekiteko, hasierako urratsen
artean egun dauden emakumezko kantariak bistaratzea dugu garrantzitsuenetakoa.

Hau guztia gauzatzeko asmoarekin, ikastetxean proiektu bat jarriko dugu martxan.
Bertan, 6. mailako neska-mutilek, aste oso batean zehar, materiala bilduko dute
ikastetxeko gainerako umeentzako RAP-aren historiari buruzko erakusketa bat antolatzeko,
non argazkiak, kantuak, letrak, partiturak, musika-estilo honen historia etab. agertuko den.

Hau honela, erakusketari hasiera emateko, aurkezpentxo bat prestatuko dute edukia,
kokapena, jarraitu beharreko arauak… bezalako kontuak azaltzeko. Gainera,
erakusketa zabalik dagoen bitartean, ikasle desberdinak zonalde desberdinetan eman
beharreko azalpenak prestatu eta emateaz arduratuko dira. Argibideak emateaz gain,
balizko galderak erantzun ere egin beharko dute.

Esan bezala, bukaerako helburua emakumeak ahalduntzea litzateke. Horexegatik,
material-bilketa egiten denean, ikasleek arreta berezia jarri beharko dute arlo honetan.
Izan ere, gizonezkoen material ugari topatuko duten bitartean, emakumezkoena aurkitzen
zailtasun handiagoak izango baitituzte.

Ezin ahaztu bestalde, Euskal Herrian gaudela. Hau dela bide, kantari eukaldunen lanak
ere erabiliko genituzke. Zorionez, bertoko nesken artean baditugu adibide batzuk:


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina