OSPAkIZUnA, betor ospakizuna
Honekin batera hauxe aste honetako laburpena.
Aurreko edizioetako ikastarokidea den Haizea Careagaren JAIAK ETA OSPAKIZUNA posta gomendatu nahi dizuet gaia ederki aurkeztu eta jorratu duelakoz:
Beraz, jai eta ospakizunetan genero-ikuspegia txertatzea ezinbestekoa da neskek eta mutilek berdin goza eta parte-hartu dezaten bermatzeko. Gainera, ezinbestekoa da genero-ikuspegia kontuan izatea, ospakizun horien bidez baloreak eta sinismen ugari transmititzen eta irakasten direlako.
Ederki sekuentziatu ditu gaiak: genero-ikuspegia jaietan, eraso sexistak, jaiak eskola eremuan eta hezkuntza ez-formalean lantzeko erronkak. Hau guztiaz gainera, egungo jendartearen erdiari Ez, EZ DA! onartzea zaila egiten zaiela argi dago eta mezuak ez du zalantza tarterik uzten:
Mezu hau datorkit burura, bihotzera eta erraietara:
Sistema patriarkalari interesatzen zaio emakumeak beldurrez egotea, eta horretara bultzatzen du; batzuk beldurra sortaraztera , bertzeek pairatzeko.
Hortaz diot, OSPAkIZUnA betor ospakizuna!
Horrekin batera, herri mailan Elorrioko udalaren Jaietan parekidetasuna bizitzeko dekalogoa aurkitu dut sarean nabigatzen:
- Eskola komunitatea eta hezkuntza ez formaleko arduradunak ospakizunetan genero ikuspegia txertatzearen beharraren inguruan hausnartzea eta kontziente izatea
- Eskoletako ospakizun guztietan genero-ikuspegia txertatzeko jarraibide batzuk diseinatzea eta ezartzea.
- Ospakizun eta besta egunetarako iragarpenak aztertu eta hausnartu ikasleekin
Eskolan hausnartzen eta aldaketa bermatzen hasiz gero, akaso, jendartera hedatzea lortuko dugu!
Esperantza horrekin, ospakizunetara hezkidetzaile lagunak!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina