DANTZATU EZIN BADUT EZ DA NIRE IRAULTZA !!!
Jaietako
esanahiari buelta eman behar diogu parekideak izan daitezela nahi badugu.
Eta batzuetan
tradizioari muzin egin eta gauregungo errealitateari aurpegira begiratu behar
zaio, denok lekua izan dezagun jaietan.
Aurreko
edizioetan kuxkuxeatu ostean Loinaz Lekuonarena “Ospakizunak
eta jaiak” aukeratu dut.
Aukeratu dut asko
gustatu zaidalako bilgune feministaren dokumentala “festa dezagun gaurdanik
gerora”.
Halaber, Jaiak
eta ospakizunen buruko-mapa oso argigarria iruditu zait ere, eta lantzeko ditugun adarrak argi irudikatzen ditu.
Gure eremu hezkideitzailean
hainbat erronka ditugu lantzeko:
Tradizioa eta
ohiturak ezagutubai, baina eman diren aldaketak urteetan zehar azaldu behar diegu gure gazteei,
ohitura berriak proposatu ahal izateko ( adibidez Orantzaroa).
Proposatu behar
ditugun aldaketak: arropetan, roletan eta jaien esanahietan ere:
- Arropak: arropa generoa definitzen du gehinetan, bilatu dezagun mozorro, janzkera alternatiboak. Badaude euskal janzkera baliogarriak horretarako
- Rolak: bilboko jaietako txupineroa noizko mutilezkoa?,
- Esanahia: olantzeroaren etorrera jesusen jaiotza aldarrikatu beharrean, negua aldarrikatzeko erabil dezagun. Ageda eguna martiriaren eguna izan beharrean zergatik ez auzoen eguna (auzoz auzo bagoaz koplak egiten eta!)
Ezinezkoa zaigu
multinazionalen indarra deuzestea, baina ikastetxetik zabaldu dezagun jai
horien kontradizioak ( maitasun erromantikoa, amatasun birginala,…) eta gure
izaera adieraz dezagun bestetan ( GauBeltza, gabon jaian…)
Ikastetxeetan lantzen
ditugun ospakizunen azterketa egin behar dugu ikuspegi hezkidetzailea jarrita
beharrezko aldaketak proposatu ahal izateko.
Ikasturteko
amaierako jaialdietan irizpideak ongi zehaztu; eta aukeratzen dituzten kanta
eta dantzetan esku hartze hezkidetzaileak egin.
Beste aldetik, Oso baliabide
interesgarria iruditzen zait hainbat herritan sortzen dituzten eraso-protokoloak.
Pertsona bat erasotua denean zer egin behar duen eta ondoan daudenakek nola
antzeman dezakete eraso bat gertatzen ari dela haien inguruan. Baliabide ona da,
hobetu behar dena baina aukera ugariak dituena. Ikastetxeetan protokolo horiek
zabaldu beharko genituzte, gure gazteek jakin behar dute zer egin.
Amaitzeko abesti
bat jaietako giroarekin eta jaietako askatasunarekin lotura duena:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina