
![]() |
https://coggle.it/diagram/WgxH8uojMQABLyVt/c2d07b817f717a7488e0e1516ce845fd809f08badb14e7fdee4a88703f08dc6d |
Baliabideei
dagokionez, UEUren bidez, Miren Guillok koordinatutako liburua gomendatzen
dizuet Festak
genero harremanak eta feminismoa. Bertan,
37 egilek festa eta generoaren arteko harremanaren inguruan hausnartu,
murtxikatu eta plazaratutako idatziak ageri dira, batzuk teorikoak eta beste
batzuk esperientzia propioetatik abiatuak.Oso gomendagarria benetan.
Era berean, Bilgune
Feministak 2014an plazaratutako Festa dezagun gaurdanik geroa! dokumnetala
ikustea animatzen zaituztet, bertan ageritako kontakizunak gure kaleetako
kontuez ari baitira.
Lan mardula
izan arren, eskolek hezkidetzaren bidetik zenbait erronka jartzea ezinbestekoa
da.
· Eskolak
proposatzen dituen ospakizunen diagnostikoa egin eta ikuspegi hezkidetzailetik
beharrezkoak liratezkeen aldaketak burutu.
· Tradizioa
eta ohiturak. Geletan horien inguruan burutzen diren jarduerak aztertu eta
horien aurrean kritikotasunez eta begirada hezkidetzailetik trebatzeko
konpetentzia garatu.
·
Emakumea
eta gizonaren parte hartzea bultzatzeko motibazio estrategiak diseinatu.
·
Ospakizun
eta tradizio berriak sortzeko aukerak eskaini.
· Ikasturteko
amaierako jaialdietan irizpideak ongi zehaztu; eta aukeratzen dituzten kanta
eta dantzetan esku hartze hezkidetzaileak egin.
· Egun
moreetan sentsibilizazio kanpainak egin; eskola komunitate osoa osatzen dugunoizuzendua eta guztion parte hartzea sustatuko duena.
· Eredu anitzak eskaintzea
ezinbestekoa. Errealitate berriak dituen beharrak asetuak izan daitezen.
Pasa den edizioko ekarpenetatik bat
hautatu behar ezkero, hainbat ekarpen kuxkuxeatzen ibili ondoren eta haiek
proposatutakoak erabili ondoren, oso interesgarria iruditu zait hurrengo hau: http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2016/11/kaleak-eta-jaiak-gureak-ere-badirelako.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina