2017/11/12

Indarkeriaren aniztasunak, interbentzio globala eskatzen du.

Indarkeria matxistaren iruditegia emakume bat begi ubelduta eta 016 telefonoarekin eratu da gure buruan. Emakumeen erahilketak ekiditzeko, fokoa oso modu potentean jarri da indarkeria mota zehatz batean, hots, indarkeria fisikoa, eta honek gizartean arazoaren larritasunaren inguruko kontzientzia hartzea ahalbideratu du. Baina modu berean, fokoaren argiak itzalean uzten ditu emakumeok eta eredu heteropatriarkalera egokitzen ez diren gorputzek pairatzen duten beste indarkeri adierazpen asko. 
Horiek azalarazteko, mikromatxismoaren kontzeptua jarri da funtzionamenduan, egunerokotasunean emakumeok pairatu behar ditugun diskriminazioak izendatu ahal izateko. Saiakera ez zait gaizki iruditzen, kontzeptua behintzat balio izan du Patriarkatuaren izaera estrukturala adierazteko. Baina modu berean, ez zait gehiegi gustatzen; nolabaiteko jerarkizazioa egiten du, diskriminazio batzuk arinak izango balira bezala, eta modu egokian ez badugu jorratzen, onar daitezkeen diskriminazioak bezala ulertzera hel gaitezke.
Edozein kasutan, garrantzitsua iruditzen zait indarkeriaren kontzeptua zabaltzea, eta azterketa ahalik eta zehatzen egitea, izan ere, gaur egungo gazteen artean oso ohikoa da beraien inguruan ematen diren indarkeria adierazpenak identifikatzen ez jakitea. Hau indarkeria matxistaren inguruan egiten den lanketaren ondorio logikoa da; alegia, fokoa goian aipatutako iruditegian jartzen da, eta beraz, beraien munduan gertatzen diren indarkeria adierazpenak ez dira identifikatzeko kapazak, kontrola, diskriminazioa edota homofobiarekin lotuta dauden hainbat jarrera naturaltasunez hartzen dituztelarik.
Garrantzitsua da zentzu honetan, bi motatako tresnak ematea. Alde batetik, beraien jabekuntza prozesuetan aurrera egin dezaten, neskeei tresna propio eta kolektiboak ematea. Beste alde batetik, mutiliak beste maskulinitate eredu berriak landu ditzaten, beraien pribilegioak kuestioan jarri eta korporatibismoa apurtzeko tresnak eskeini. Zentzu honetan idazten zuen ere Iaz Nerea Urizar bere post batean

Ez dago maskulinitateen inguruan lan askorik eginda. Nire ustez, gaia jorratzeko zaila da eta pribiliegioak dituenaren inplikazio handia eskatzen du. Baina ez hori bakarrik, bidean aintzindaritza hartzen duten gizonak egotea eskatzen du. Eta honek, gizon hauentzako Patriarkatuaren zigorra suposatzen du. Hurrengo entrebistan, Miguel Lorente Acosta argi esaten du: “El machismo nos pone a prueba todo el tiempo. Y cuando te deconstruís no eres bien recibido, eres un traidor.”


Azkenik, bideo hau gazteekin lanketa erraza eta argia egiteko balio ahal digu.

#Sandra #Genero-indarkeria

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina