Hamaika dira gure inguruan esku-hartze hezkidetzailea beharko
luketen ospakizunak. Orainarte birritan aipatu izan dugu gure gizartea
patriarkatua izan dela eta dela, eta elizak bertan izan duen garrantziaz ere
hitz egin dugu. Kristautasunaren egutegia dugu oinarrian, hark zehazten ditu
santuen egunak, eta guk festarako aitzakia gutxi behar dugunez edozein
santurekin konformatu eta kalera irteten gara.
Kalera irten eta edozelan
moldatzen gara festa egiteko. Edonorekin, edonon eta edozer modutara moldatzen gara,
baina sarritan gure festekiko kontzientzia gabezia dugula uste dut. Maite dugu
gure herria, maite ditugu gure bazterrak, eta maite ditugu gure ospakizunak.
Iritsi zaizkigun bezala mantentzen saiatzen gara, usain berezia dute, kolore
berezia dute…sentimendu kutsu berezia dute. Baina matxistak dira!
Neu euskalzalea naiz, euskal tradizioak mantendu zalea, ospakizun
eta jaiak mantendu zalea, baina egia da, euskal ospakizunak matxiruloak dira!
Hemen atxikitzen dut aste honetan atera dudan argazkia. Zer
pentsatua sortu baitit. Emakume kirolariak eta makilajeari buruzko egoera
agertzen zaigu gai honetan. Hemen bi neskatila harria jasotzen ageri dira.
Batek ilea txirikordan jasoa du, besteak berriz zinta arrosa darama buruan.
Beren mezua "emakume harrijasotzaileak gara, baina ez gara
marimatxoak!" ote?
Hemen aste honetakooa laburtuz nire “OSPAKIZUN PAREKIDEEI” buruzko kontzeptu mapa:
Ikusiak ikusita, eta egin beharrak kontuan hartuz honako baliabide edo ariketa hau psoposatuko
nuke:Hezkundan adibidez, ikasgelan beraien euskal jai egunetako argazkiak
zintzilikatu eta zeintzuk diren euskal herrikoak identifikatu beharko dute (gu
jakinaren gainean gaude guztiak hemengoak direla). Argazki batzuk argiak izango
dira (aizkolari gizonezkoak, harri jasotzaileak, euskal dantzariak, artisauak,
etab.)Beste batzuk ez dira hain argiak izango (gizonezkoak gona jantzita dantzan,
hastapenetako onentzaro, atzerritarrak txingetan, etab.) Hori horrela haurrek
egiten duten aukeraketaren arabera, ikasgelan hausnarketa hasiko dugu.
Hautuaren zergatiak ulertuz, zer nolako errealitatea bizi dugun, eta zer nolako
errealitatea eraiki behar dugun eztabaidatuko genuke.
Aste honetako ondorio nagusiena hauxe izan da: euskal herriko
jaiak eta ospakizunak hezkidetzan lantzeko prest al dago herria? Eremu
hezitzailera eramateko erronka
zailenetakoa horixe dugula deritzot. Maite dugu gure herria, maite ditugu gure
bazterrak, eta maite ditugu gure ospakizunak. Iritsi zaizkigun bezala
mantentzen saiatzen gara, usain berezia dute, kolore berezia dute…sentimendu
kutsu berezia dute. Eta guzti hori horrela izanik kosta egiten zaigu maite
duguna neurri batean alboratu eta tradizio “modernoagoa” sortzea. Nire aburuz
beraz, sentimenduak albo batera utzi eta herritarrak tradizio eredu berriak
sortzeko prestatzean dago erronka.
Ihazko post bat aukeratzen hasiz, Aneren post hau aukeratu dut. http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2016/11/jai-parekideak-jai-paregabeak.html
Osoa, argia eta oso interesgarria iruditu zait. Bertan atxikita dagoen bideoa
ere oso gomendagarria.
Geure jaiak izan arren, badugu zer pentsatua. Maite ditugu jaiak,
ba; baina maite dugu geure burua ere. Jaiak VS Emakumeak. Sentimenduak bor -borka.
Sentimentuak eta pentsaerak askatu ditzagun jaietan aske sentitzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina