2017/11/12

FEMINISTA BAI ALA BAI!




Feminismoaren eskutik                            
Eginen dugu bidea aurrera                        
Memoria ahaztu gabe                              
Iraultzak, borrokak, poza eta penak              
Ni eta zu ezberdinduko gaitu                      
Izanak, batzuetan izenak,                         
Sekula ez, eskubideak edo aukerak             
Makurtuta bizitzeaz nazkatu garelako           
Ozen oihukatuko dugu                           
Ametsa egi bihurtu arte, 
ZUTIK EMAKUMEA!          





Besteetan bezala zaila egin zait post bakarra aukeratzea. Hona hemen bi proposamen:

Maite A.S.-ek bere feminista ibilbideari buruz egiten duen hausnarketa interesgarria iruditu zait.


Honekin erlazionatuta Leire Imaz Zubiaurrek bere post-an proposatzen duen izenburua “Feminista izatea beti izan al da eroso? Ere erakargarria iruditu zaita. Gutako zenbatei kostatu zaigun Feminista etiketa hori lotsarik gabe eramatea edo gure burua feministatzat aitortzea.


  
Baita, Leire Imaz Zubiaurrek aipatzen dituen feminismoaren ekarpenak gustatu zaizkit:

Feminismoak eragin dizkidan lau EKARPEN positibo:
1.       Askeago sentiarazten nau, genero kontzientzia izateak. Adi nago, hurbileko betaurrekoak jarrita. Koloretakoak dira, ez dira beti moreak. Behatzea atsegin dut. Nire barruan batez ere. Nire kontraesanak harrapatzea (nire semea ez dut gona batekin jantziko berak eskatzen ez badit!). Nire curriculum ezkutua. Nire seme-alabekin adi nago. Nire lanean, etxean, kalean. Begiak zabalik.
  1. Orekatuagoa sentitzen naiz, harremanetan batez ere. Banoa nire emakume onaren pertsonaia alboratzen. Oso gutxika, hala ere. Astiro. Beste guztien espektatibak betetzen eta asetzen dituen pertsonaia hori urtetan sukaldatu dut, eta orain itsatsia dut.
  2. Formatuagoa, eta beraz, ekintzaileagoa. Argudio gehiagorekin, ideiekin, hausnarketa eta diskurtso osoagoarekin, oraindik asko ikasi behar badut ere.
  3. Su gehiago daukat, amorrua emakumeok pairatzen dugun sufrimendu basatiarekin. Haserre nago. Eta hori motorra izaten da niretzat
Bestalde, nire inguru hurbilean jorratu beharreko 2 gai feministen artea, batetik oso garrantzitsua iruditzen zait azaltzea benetan zer den eskola hezkidetzailea. Gaur egun egun oraindik konfusioa dago eskola mistoa eta eskola hezkidetzailearen artean. Eskola mistoak ez du bermatzen irakaskuntza hezkidetzailea eta hori agerian jarri beharreko zerbait inportantea iruditzen zait.

Bestetik, inportantea ere feminismoaren istorioa jakitera ematea eta aldi berean hainbat eta hainbat emakume feministen ekarpenak bisibilizatzea.


Emakume feministen artean hauek aipatuko nituzke:

Silvia Federici (Parma, Italia, 1942) idazle, irakasle eta ekintzaile feminista italiar-estatubatuarra da. Pentsamendu feminista eta marxista garaikideko teorialaririk esanguratsuenetakoa da. Besteak beste, emakumeen etxeko lanari, komunalismoari eta sorgin-ehizari buruzko lanak argitaratu ditu azken bi hamarkada luzeetan; Beste ekintzaile batzuekin batera 1970eko hamarkadan sortutako Wages for Housework (Soldatak etxeko lanen truke) mugimenduko militantea da.

Silvia Federici, orain dela gutxi ezagutu dudan feminista da. Iruñan egon zen, Katakrak-en hitzaldi bat ematen. Honek feminismoaren borrokan gizarte mailako ikuspegia barneratzen du. Feminismoa bai, baina kapitalismotik kanpo.




Elinor Ostrom (Elinor Claire Awan) (1933-2012): 2009ko Ekonomiako Nobel Saria irabazi zuen, Oliver E. Williamsonekin batera. Arlo honetan Nobel Saria irabazi zuen lehen emakumea izan zen.
Liburu testu gehienetan (guztietan ez bada) ekonomialari gizonak agertzen omen dira eta niri beti gustatzen zait aipatzea emakume ekonomialariren bat. Eta Elinor nire zerrendan dago. Zergatik Elinor? Bere lanen artean ondare publikoaren kudeaketaren inguruan egindako ikerketa bat dagoelako. Honetan demostratu zuen, gizakiak bere inguruan dauden baliabide publikoak zaindu eta ustiatu ahal dituela, modu ekologikoan eta eraginkortasunez, eta gainera enpresa pribatuek baino hobeto. 3. munduan, ondare publikoaren zaintza, erabilera eta ustiapenaren ardura, emakumeen esku dago gehienetan.





Hurrengorarte lagunak




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina