2017/11/13

FEMINISMOAK


El feminismo no es ponerse y después quitarse unas gafas, el feminismo es intentar sobrevivir en un mundo donde ser mujer es una batalla constante (Irantzu Varela, 2017)


Feminismoak jendarte antolaketa berri bat suposatzen du, alternatiba intregal eta erradikal bat osatuz, arazoaren muinetara iristen dena. Zaintza lanak erdigunean jartzean, erreprodukzioa jendarte-antolaketaren erdigunean jartzea esan nahi du, merkatua eta produkzioa betidanik izan duten tokitik baztertuz. Horretarako, beste balio batzuk praktikan jartzea ezinbestekoa dugu, bizi eredu berriak sustatuz.

Hala, estatu feminista batera bidean, parekidetasunerako urratsa eman behar dugu lehenik. Parekidetasuna genero bereizkeriarik gabe eskubide berdinak materialki (ez legalki soilik) izango ditugun egoera da. Parekoak garen egoera, maila berdinean gauden egoera, egiturazko zapalkuntzaren zantzurik eta botere harremanik gabe. Hau da, eskubide zibil eta politiko berdinak, lan baldintza berdinak, herri/hiri eredu eta azpiegitura publikoak biztanleria osoaren beharren arabera eraikitzea. Horregatik Davis-ek esan zuen bezelace, funtsezkoa da aldatu ezin ditugun gauzak ez onartzea eta onartzen ez ditugunak aldatzea.
Hamaika identitate daude, eta feminismoak denak aintzat hartu eta denontzat jardutea du helburu. Horregatik parekidetasuna da lortu behar dena, eta ez berdintasuna: pertsona guztiak ez gara berdinak, egoera desberdinetan bizi gara, eta horregatik beharrizan desberdinak ditugu. Egoera desberdinetan daudenak berdin tratatzean ez du pareko egiten, bereizkeriak eta desberdintasun sozialak sortzen ditu, batzuen onuran eta besteen kaltean. Denok pareko izateko, egoera desberdinak desberdin tratatu behar ditugu; eta hori dena lortzeko feminismoak ditugu tresnatzat, baita gaur arte feministek egindako lanak ere. 
Emakume feminista ugari dago eta nik gaurkoan Irantzu Varela aipatuko nuke. Lehengo hilabetean elkarrizketatua izan zen Mujeres de Frente saioan eta bertan zenbait feminismoaren inguruko zenbait gako interesgarri aipatzen ditu. Hasteko eta behin, feminismo erradikala bultzatzen du, bere arabera gaur egungo egoera ikusirik ezin dugu azaleko feminismoan gelditu, baizik eta, feminismo zuzena eta trinkoa bultzatu beharra dago.
Hay que ser feminista radical. En este empeño no valen las superficialidades. Se necesita ir a la raíz del problema para que, de una vez por todas, quede claro que las mujeres somos personas y como tales tenemos derecho a vivir en paz, sin ser violadas, asesinadas o humilladas"


Bestetik, hasierako aipuan ikus dezakegun bezalaxe, feminismoa ez da momentu konkretu bateko kontua, baizik eta borroka iraunkor eta jarraikor bat. Interesgarria iruditzen zait desobedientziaren ideia hori "Hay que desobedecer el sistema porque el sistema no cuenta con nosotras", sistemak baztertu egiten gaitu, ez gaituzte kontuan hartzen eta erabat menpeko gaitu.  Emakume bezela hainbat egoera deseroso pairatu izan ditugu, bai lanean, bai etxean baita aisian ere. Hala zioen Frida Kalho pintoreak jaien testuinguruaz:



Hemen duzue Irantzu Varelaren elkarrizketa: 
Amaitzeko aurreko ikasturteko sarreraren bat aipatzekotan Maitaneren honako sarrera aipatuko nuke, historiaren bilakaera modu laburrean aipatzen duelako.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina