Femenino
Eta
Maskulino
Intersekzionala
Nahiago.
Irakurri
Sustatu
Mugi
Oroitu
Aldarrikatu
Kontzientziatu
Eta
Maskulino
Intersekzionala
Nahiago.
Irakurri
Sustatu
Mugi
Oroitu
Aldarrikatu
Kontzientziatu
Feminismoa
zer den jakin gabe ere, emakume gehienok nabaritzen dugu gizonak
gure gainetik jartzen dituen sistema batean bizi garela. Feminismoa hori aldatu
nahi duen olatua da, eta gu, emakumeak, olatu horretan bizi garen surflariak.
Aurreko
edizio batean http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2016/11/feminista-izatea-beti-al-da-eroso.html
ikastarokide honek aipatzen duen bezala, askeago sentiarazten nau genero
kontzientzia izateak, eta horren alde borrokatu nahi dut.
Horretarako, nire inguru hurbilean hezitzaile bezala bi gai "feminista" hauek landu nahi nituzke: Alde batetik, FEMINISMOA ZER DEN, eta beste alde batetik, FEMINISMOA NOLA AURRERA ERAMAN.
FEMINISMOA ZER DEN landuko nuke, uste dudalako oraindik ere
jende askok feminismoa emakumearen gailentasunarekin lotzen duela, matxismoaren
konparaketa eginez, eta oso erraza dela horretan erortzea. "Hembrismoa"-rekin nahasten dute feminismoa. Hitz horrek gizonekiko mespretxua eta sexu diskriminazioarekin lotura dauka bere hasierako definizioan, matxismoaren analogia moduan sortua. Wikipedian https://es.wikipedia.org/wiki/Hembrismo hitzaren adiera ezberdinak azaltzen dira, definizio alternatiboak, nire ustez koherentzia handiagoa daukatenak hitzarekin. Txertatu nahiko nuke baita ere Irantzu Varelak termino honi buruzko egindako bideo bat, asko gustatu zitzaidana.
FEMINISMOA AURRERA ERAMATEKO gugan hasten den borroka bat dela azalduko nuke. Ikasitako guztia eta errotuta ditugun jarrerak ez onartu eta aldatzeko kontzientzia hartu behar dugula.
Bukatzeko, Kattalin Miner aukeratu dut emakume
feminista esanguratsu moduan. Ez nuen ezagutzen, baina “Nola heldu naiz ni
honaino” liburua idatzi eta bere izena ezaguna egiten hasi zen, eta berari
buruz gehiago jakin nahian, euskal herrian feminismoarekin konpromiso handia
duen kazetari eta idazlea dela deskubritu dut. Ez da pertsonaia mitiko edo
famatu bat, baina gaur egungo errealitatean bizi den euskal gazte bezala bere
ibilbidea eta esateko dituenak jarraitzeko modukoak direla iruditu zait.
Hona
hemen berak beste emakume batzuekin batera egindako bideo dibertigarri eta
original bat, etorkizuneko euskal estatu feminista irudikatzen duena. Barre
batzuk egiteko!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina