2017/11/12

Feminismoa guztion ardura eta onura!





Leirerekin bat nator  bere bizipenen berri ematen duen momentuan; ni ere egoera berean egon nintzen: 16 urte ingururekin berdintasunaren alde nengoela ez dut zalantzarik, nahiz eta feministatzat ez izan neure burua; beranduago feminismoa eta berdintasuna errealitate bera zirela ohartuta, argi dut feminista naizela!


Iaz Mikel Markezen “Konplize ditut eta maite ditut denak” abestia partekatu zuen Olatzek  blogean eta niri ere zuekin konpartitzatzea gustatuko litzaidake, benetan abesti ederra da eta.



Hezitzaile bezala ezinbesteko da betaurreko moreak jartzea, eta, ahal den neurrian, hizkuntza ez sexista erabiltzea. Horrez gain ikasgelak ere inportantzia bera eman behar zaie ikasle guztiei, euren sexua kontuan izan gabe eta horretarako oso baliagarria izan daiteke golden 5 dinamika


Hori gutxi ez eta ezinbesteko da klaustroari jakinaraztea ikasgelak mistoak izanagatik ere, ez dela eskola hezkidetzailea bermatzen. Bestalde, ni zientzietako irakaslea izanik, garrantzitsutzat ikusten dut emakumeek zientziari eginiko ekarpenen berri ikasleei ematea. Emakume asko izan dira lorpen handiak egin dituztenak eta horiek ikustaraztea ezinbesteko da. Hona hemen gure ikasgelako paretan dugun posterraren irudia:



dian fossey pelikula bilaketarekin bat datozen irudiakBereziki Dian Fossey zoologoaren jarraitzailea naiz, emakume hori izugarri miresten dut. Gorilekin bizi izan zen, eta animalia horien inguruko ikerketa andana egin zituen eta animalien kontserbazioan aritu zen Ruandan, ehiztari batzuk hil zuten arte. Bere inguruko filma ere egin zuten: 






dian fossey pelikula bilaketarekin bat datozen irudiak


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina