Feminismoaren istorioa
ezagutzeko zirrara dut. Konturatu nahiz feminismoaren aintzindariak direnen
artean ezer gutxi dakidala. Nire kabuz ezagutzeko momentuan nago, informazioa
hortxe dago eta dudan jakinmina asetzeko erabil dezaket.
Feminista bat
aukeratzea beraz zaila egiten zait. Baina gaur egungo errealitatean zentratzen
banaiz batzuk azaldu egiten zaizkit.
Maialen Lujanbio
bera aukeratuko nuke. Interneten begiratu gabe, bere bibliografia irakurri gabe
nik ikusi eta sentiarazi nauena baino ez dut. Bertsolari munduan gauzak kolokan
jarri ditu. Bere emakumea deneko ahotsa ozen plazaratu du. Barruan duena era
borobil eta milimetratu batean bota du. Akatsak akats, aurrera jarraitu du izan
duen presioarekin (behintzat komunikabideena, bera babestua sentitu omen
delako).
Ikasi du nola
arriskatu, ikasi du bere momentua itxoiten, jakin izan du gauzak zeini eta non
esan.
Berean ehuneko
ehuna ematen duena da. Adoretsua, originala, ironiaz jantzia, bihugia eta
jakintsua.
Eskolan, hezkuntzan
landu beharreko bi gai bakarrik erabakitzea zaila da. Alde batetik, beldur
barik EZETZ ESATEA landuko nuke. Adinaren
arabera forma ezberdinetan.
Beste alde batetik,
feminismoaren istorioa era zirraragarri baten aurkeztuko nuke. Jolasen bidez,
erronken bidez.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina