“Ez inoiz gelditu formatzen, ikasten, hazten… emakume independente eta boteretsua izan zaitezen eta inoren menpe egon ez egoteko. Badakit zure potentziala zein den eta emakume legez indarra handia duzu, ikasi, ikasi asko zure etorkizuna zuk hautatzeko”.
Amaren hitzak izan
dira hauek azken hogei urteetan. Inoren menpe ez egoteko eta aske izan eta
bizitzeko gomendioak. Amaren diskurtsoan formakuntzak pisu handia izan du
betidanik.
“Zure soldata, zure arauak, zure bizitza, zure zoriontasuna”
Inguruan eta lagunen artean garatu beharreko
bi gai nagusiak:
-
Emakumeei bideratutako edertasun
kanonen presioak haustu behar direla. Edertasuna subjektiboa dela, nork norbere
burua maitatzea dela garrantzitsuena eta epaiketa guztiak soberan daudela. Hare
gehiago emakumeok emakumeenganako egiten ditugun epaiketak.
-
Feminismoaren prozesu historikoari
garrantzia eman eta hedatzea arlo desberdinetan, batik bat hezkuntza munduan; Nik
behintzat inoiz ez dut jaso feminismoaren historia eskola garaian.
Hautatutako emakume feminista Onintza Enbeitia
da. Onintza ikusi edo entzuten dudan bakoitzean, boterea eta jabekuntza
irradiatzen du. Bere diskurtsoa oso potentea da, emakume legez jasaten dugun
egoeren inguruan.
Bukatzeko, aurreko urteetako post hau hautatu dut, lanketa interesgarria egin duelako: oso amodu argian azaltzen du bere bizitzan feminisnoak duen presentzai eta bat nator feminismoaaren egin beharrarekin gure bizitzetan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina