Duda gabe,
aurretiko emakumeen lana ezagutu behar dugula, oinarri bezala aurrera egiteko.
Celia Amorosek esaten duen moduan “belaunaldiz belaunaldi, beti hutsetik hasten
garela ematen du”. Prestakuntza teoriko feminista baten beharrean gaude, bai
emakumeok zein gizonek hainbat harresiz
(estereotipoak,
maitasun erromantikoa, harreman afektibo sexualak…) askatu ahal izateko. Geroz
eta argiago ikusten dut, gaia jorratzen duen irakasgai bat beharrezkoa da Hezkuntza Sisteman…
Nire
ikerketa lanen ondorioz…, erkidego batzuetan badagoela, jakin badakit. Irakurri
izan dudanagatik Andaluzian, Galizian… DBHko 2. edota 3. mailan ematen da…
Euskal Autonomia Erkidegoan, interesgarria litzateke, horrelako irakasgai bat
bideratzea. Horretan prestakuntza jaso izan duten irakasleekin, bestela
alferrik. Ez dira eduki teorikoak soilik, patriarkatuaren estruktura desikasteko,
deseraikitzeko…, prestakuntza teorikoaz gain, Berdintasunean sinistu behar da, konzienteki bidaltzen diren mezuaz
zein eztuko kurrikuloaz jabe izanik; Hausnarketa eta etengabeko formakuntzan;
Sinkretismoa eta ahizpatasuna suspertuz; Balore berriak ezarriz; Egoera ezberdinak
kudeatzeko bide berriak bilatuz… Nik uste, hauxe litzatekela Euskal Eskola
Publikoak hartu beharko lukeen hurrengo erronka.
Eskolan badaude
aurrera eramaten diren hainbat ekimen, adibidez haur hezkuntzan eta lehen
hezkuntzan, koloreen gaia, patioetako erabileraren hausnarketa eta neurriak,
testu liburuen analisia eta gainbegiratzea,… Egun, DBHek ataza dauka…
Horrela
hurrengo belaunaldiek, emakume erreferenteak ezagutuko lituzkete, haien lanak
ezagutuz, hainbat emakume agerian jarriz, balore ezberdinak landuz, emakumeen
aurkako indarkeria prebenituz, berdintasuna bultzatuz… hitz batez, gizabidezko
jendartea eraikiz.
Nire
inguruan landu beharko nuke, FEMINISMOA zer den (lagunen artean) eta
ikastetxean (lanean), emakumeen aurkako indarkeria. Ezjakintasunagatik eta
prebentzioagatik, hurrenez hurren.
Lagunen
artean belaunaldiaren kontua dela uste dut, eta nahaste borraste ikaragarria
dute definizioa eta hitzarekin.
Eta
prebentzioa, nire ikasleen artean, ikasleen gehiengoa emakumezkoak direlako, haien
oraina eta etorkizunerako funtsezkoa den emakumeen aurkako indarkeriari aurre
egiteko, eta berdintasunaren baloreak bultzatzeko.
Aurreko ikasturteetako post bat aukeratu behar izanez gero, Amaiarena aukeratuko nuke. Feminismoak onurak soilik ekarri dizkidalako, eta berari bezala, estereotipoez askatu nau, nire gorputza maitatzen irakatsi dit (daukadana izango da bizitza bizitzen lagunduko nauen bakarra…), matxismoa desikasten eta balore berriak ikasten lagundu dit, interdependienteak, ekodependienteak eta autonomoak izan gaitezkeela jakinarazi dit; erlatibizatzen eta bizipoza eman dit; pertsona berri interesgarriak bidean jarri dizkit, zeinekin lotura berezia dudan… Eta hezitzaile bezala nik ere ekonomia feministan sakondu beharko nuen, eta irakurri, irakurri, irakurri… emakume erreferente hoien lanak, entseguak, liburuak…
Wikipediako emakume erreferenteren bat aukeratu beharko
banu, Marian Moreno
aukeratuko nuke, ikastaro honetan ezagutu baitut eta oso emakume bailotsua,
interesgarria…dela iruditzen zaidalako, eta hezkidetzan gaur egungo
erreferentea delako. Eta bestetik, Marcela Lagarde, gehien
bat bere lanak ezagutzen ditudalako.
Azkenik, “Zarena Zarelako”.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina