2022/02/01

Berdintasuneko infografia

 

Eustaten webgunean https://eu.eustat.eus/berdintasuna/2020/lana.html Berdintasuneko infografiak 2020. Lana ikus dezakegu. Hor hainbat datuak aurki ditzakegu:

 

·         Langabezia eta okupazioa: 2019an gizonen langabezia-tasa %8,7koa zen eta emakumeena %10,5ekoa.

·     ·    Soldatapeko biztanleria okupatuaren kontratu-mota: Aldi baterako kontratuetan emakume gehiago daude eta baita kontraturik gabe.

·       ·  Enplegua sektore ekonomikoaren arabera: Emakume pisua handiagoa da osasun eta hezkuntza arloetan. Emakumeen presentzia oso eskasa da erauzketa- industria eta eraikuntzan.

·      ·   Etxeko lanetan eta zainketa-lanetan parte hartzea: gizonen parte-hartze tasa igo zen baina berriro jaitsi da eta beti egon da emakumeen tasaren azpian.

2022/01/31

AUKERA ASKEA ORIENTAZIOAN

 Aste honetako gaian orientazio gaia izan dugu aztergai, esparru desberdinetatik ikusita;  benetan datu harrigarriak agertzen dira publikatuta hainbat ikerketen ondorioz.

Atentzioa deitu didaten datuen artean STEM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika) arloetan  PISA 2015 eta PISA 2018ko txostenetan agertzen direnak dira.

 




Horrelako datuen ondorioetatik antzematen den arrazoia nesken autokonfidantzaren falta omen da; eta are okerrago, beldur gehiago omen diote porrotari mutilek baino. 

Bestalde,https://www.huffpost.com webgunean argitaratutako artikuluan agertzen den bezala, Shane Benchek dio:  


"Zientziaren, teknologiaren, ingeniaritzaren eta matematikaren arloetan dauden genero-arrakalak ez dira, nahitaez, emakumeek beren trebetasunak gutxiestearen ondorio, baizik eta gizonek gehiegi estimatzen dituztelako".


Ikerketek ere horrela frogatu dute;  Marta Bueno Saz-ek, neurozientzietan adituak,  Mujeres con ciencia blogean argitaratutako “ El sexo del cerebro” artikuluan honela dio: 


“Emakumeen eta gizonen burmuinak era berean prozesatzen dute informazio matematikoa; maila biologikoan ez dago ebidentziarik esateko eduki matematikoari ematen zaizkion erantzun neuronaletan neskatoek prozesu desberdinak jarraitzen dituztela, diziplina honetarako mugaren batean pentsatzera garamatzatenak”. 

"Ez dago desberdintasun biologikoaren frogarik haurren trebetasun matematikoetan, eta aldiz, bai  baldintzatzaileetan, erreferentzia femeninoetan, itxaropenetan edo gai horrekiko ilusioa sustatzeko emandako denborari dagokionez".


Bestalde, Elhuyarrek argitaratutako materialen artean Emakumeen egoera STEM ikasketetan isladatzen duen infografia du eta argi ikusten dira ikasketa horiek aukeratzeko neskek atzera egitearen arrazoiak. (80.or).

   Iturria: “STEAM Hezkuntza, STEM profesioak gazteak inspiratzeko”. Elhuyar.  

Jatorrizko iturria. “Descifrar el codigo. La educacion de las niñas y mujeres en ciencias, tecnologia, ingenieria y matematicas. (STEM)”. UNESCO, 2019. 


Aukeratu dudan aurreko edizioetako posta hauxe da: 

ZAINTZA PAREKIDEA AUKERA-BERDINTASUNERAKO OINARRIETAKO BAT


Gaia guztiz garrantzitsua iruditzen zait txikitatik lantzeko, estereotiporik gabeko jendartea sustatzeko eta bizitza orekaturantz jotzeko. 


Gai hori, Zientzia eta Teknologia uztarzen duen ondoko webinarra gomendatzen dut ikustea.

“Matxismotik ihesi eguneroko zientzian” 


Marcela Jabbaz-ek , AMIT, Emakume Ikertzaile eta Teknologoen Elkarteko presidentekidea, eta Vane Calerok, Sorkin “Alboratorio de Saberes” Taldearen koordinatzaileak gidatzen dute webinarra.







Azkenik,orientazio akademiko hezkidetzailea lantzeko erronken artean hauek aipatuko ditut:


-Eredu ez-esterotipatuen adibideak aurkeztu, ahalik eta hurbilenak, gazteen eta umeen errealitatetik gertukoak direnak.

-Zaintza eta ardura lantzeko jarduerak txertatu tutoretzan; maskulinitate eredu desberdinak aurkeztu.

- Porrota eta arrakastaren kontzeptuak landu.

- Berdintasunezko hezkuntza afektiboa garatu. 







ORENTAZIO HEZKIDETZAILEA GIZARTEA ALDATZEKO

 

 


 

Aste honetan Orientazioa aztertzen dugu, eta uste dut oso gai inportantea dela gure gizartean daukagun genero-arrakala gainditzeko.

Orientazioa guztion ardura da, eta prozesu luze bat da hezkuntza prozesuaren hasieratik hasten dena. Genero-estereotipoak gainditzeko modurik egokiena da justu hori, orientazioaren bidez estereotipo horiek desagertaraztea.

Adibide asko daude baina niri oso interesgarria iruditu zitzaidan orain dela gutxi “El Pais” egunkarian argitaratu den artikulu bat: La brecha de género en matemáticas: ¿Por qué a las niñas les gusta (de promedio) menos esa materia?”

Artikulu horretan oso argi ikusten da zelan gizarteak konbentzitu gaituen neskak txarragoak direla zientzietan edo matematiketan. Eta neskek beraiek ere sinesten duten puntu batera iritsi da. Baina sinestezinena da azterlan guztietako datuek ezeztatu egiten dituztela baieztapen horiek, eta gizarteak jarraitzen du hori sinesten. Hori orientazioa zein garrantzitsua den erakusten duen adibide argia da.

 En la imagen una clase de Primaria del CEIP Les Arts de València.

Otsailak 11 Emakume Zientzialarien Eguna ospatzen da. Eskoletan ikusten dugu zenbat emakume zientzialari egon diren eta zein inportante izan diren eta diren. Aldi berean gogoratu behar dugu ze zaila eduki duten emakume horiek, eta gaur egungo emakumeek ere esfortzu gehiago egin behar dituzte gizonek lortzen dituzten merituak parekatzeko. Baina borrokatu behar dugu egoera horiek gainditzeko eta neska eta emakume guztiek aukera berdinak edukitzeko, Matilda Efektua iraganeko amesgaizto bat besterik ez izateko.

 Grandes mujeres en la historia de la ciencia (II) | En la red | Mujeres con  ciencia

Aurreko edizioetatik sarrera hau aukeratu dut: NOLA EGIN, NOLA ESAN TA ZER IZAN...EZ DIGUTE ESANGO. Asko gustatu zait. Oso interesgarria iruditu zait, zelan dagoen antolatuta eta lantzen dituen gaiak. Gainera, aurkezten duen materiala oso interesgarria da.

ASKE ERABAKI ASKE BIZITZEKO

 

Orientazioa eta aukera akademikoak aztergai ditugun honetan, argi gelditu zaigu pisuegia dela oraindik buruan dugun heteropatriarkatuak elikatutako sexu-banaketaren zama. Izan ere, ezbairik gabe, datuek horixe erakusten dute.

Pertsona bakoitzak nahi duena izan eta nahi duena egin ahal izateko askatasuna izatea ezinbestekoa da; eta horretarako, kanpoko mugak desagerrarazi behar dira nahitaez. Bide horretan, hezkuntza-esparruan, orientazioak (entzuteko, informazioa emateko, laguntzeko, aske aukeratzeko espazioak eskaintzea esan nahi du), Subiratsek dioen moduan, eskola mistoak harago joan behar du, eta balio eta praktikak sexu-banaketatik at transmititu behar dizkiegu ikasleei; etengabe eta irmo, gainera.

Hain zuzen ere, ildo horretatiko iazko blog-sarrera hau aukeratu dut. Ondo baino hobeto azaltzen baitu —argi, gainera—, gizarte parekidea jomuga izanik orientazioak esku-hartze kontzientea eta etengabekoa behar duela izan. Horrekin batera, Marian Marenok Queremos coeducar liburuan azaltzen dituen orientazio eta tutoretza hezkidetzailerako hainbat gako aipatzen ditu, zein baino zein garrantzitsuagoak; hona hemen gakook:

  • Emakume izateko eta emakumeen egoteko erak baloratzea.
  • Generoarekin erlazionaturiko aurreiritzien inguruko kritika egitea.
  • Berdintasunezko hezkuntza afektiboa garatzea.
  • Elkar ardura eta zaintza tutoretzan sartzea.
  • Parte-hartze parekidea sustatzea.
  • Lanbidea izatearen garrantzia azpimarratzea.
  • Askotariko bizitza eta lanbide moten eredu ez-estereotipatuak aurkeztea.

Asteon irakurri ditudan datuei so, ezin laga ditzaket aipatzeke EHUko 2019ko txostenari dagozkionak: gizonezkoak dira nagusi balioetsiak diren karguetan.

 

 



 

Bide luzea dugu aurretik, zalantzarik gabe; orientazio akademikoan, geroz eta baliabide gehiago ditugu, ordea, mugak hautsiko dituzten ikasleei zer ikasi nahi duten aske erabakitzen laguntzeko.

Hona hemen duela urte mordoxka bat Maixa eta Ixiar taldeak kaleratu zuen abesti aldarrikatzaile eder askoa: “Emakume jaio nintzen” .

Gaurkotasun handiagoa duen Izaroren Libre ere emakumeak bistaratzearen garrantzia azpimarratzera dator.

Amaitzeko, hona hemen esandakoa laburbiltzeko sortu dudan posterra: