Astean zehar datu eta ikerketa esanguratsua izan da Estibaliz Linaresek ikerketa.
Ondoko bideoan oso ondo laburtzen du Genero Arrakala Digitalaren zergatiak, ondorioak eta salbuespenak.
Bestalde bere ikerketan oso baliagarria diren datuak azalarazteaz gain, fase bakoitzaren bukaeran, galdetegietan lortutako emaitzetan laburpena eskaintzen du.
Nire ustez hezitzaileentzako irisgarriago eginez bere ikerketa. Bukaeran esku-hartze proposamenak eta etorkizunerako lan ildoak zehazten ditu.
Atal honekin bukatzeko Emakunde EAE-KO EMAKUMEEN ETA GIZONEN BERDINTASUNERAKO VII. PLANA aipatzea nahi dut. Aurten amaituko denez, datuen eguneraketarako oso baliagarria izango delakoan nago.
Aukeratu dudan aurreko edizioko blog sarrera:
NOLA EGIN, NOLA ESAN TA ZER IZAN...EZ DIGUTE ESANGO
Zer dela eta?
- Orientazio duen ikuspegirekin bat natorrelako.
- PISA txostenaren hainbat datu esanguratsuak ematen dituelako. Nik aipatutako ikerketarekin bat datoztenak.
- Aurreko edizioko aukeratu duen sarreragatik
- Huntza bideoa txetatu duelako.
Orientazio akademiko hezkidetzailea lantzeko erronkarik nagusiena ikusgai egin aurretik orientazio hezkidetzailea egitean datza.
Estibaliz Linaresek bere ikerketaren azken atalean esku-hartze proposamenen eta etorkizunerako lan ildoen artean bat aukeratu dut:
Berdintasunean formatzea, eta errealitate matxisten benetako eskualdaketak hezkuntza-ahalegin handiagoak eskatzen dituzte, eta zehar-lerroak, haurtzarotik hasten direnak (espazio malguagoak sortzea, ondoren maskulinitate eta feminitate disidenteagoak sortzea).
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina