Indarkeria matxistak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Indarkeria matxistak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2023/03/13

AUTODEFENTSAREN BEHARRIK GABE

 

Hona hemen nire indarkeria matxistari buruzko gurutzegrama. Erantzunak idazkiaren amaieran jarriko ditut, baina ez egin tranparik, eh? 😏

Jarri dudan izenburua, seguraski, oso eztabaidarria izan daiteke autodefentsa feminista eskatzen ari garenean, baina hasi nahi nuen lana mezu positibo eta itxaropentsu batekin. Horrela bada, Angela Davis-ekin batera ozen eta argi esan nahi dut: "andreek autodefentsaren beharra sentitzen ez duten mundu bat amestu behar dugu".

Horrek esan nahi izango zuen patriarkatuarekin, sexismoarekin eta, batez ere, indarkeria matxistarekin amaitu dugula. 

Baina  alderdi batek amorru handia ematen dit: indarkeria matxistari buruz hitz egiten dugunean, emakumeak (biktimak) dira beti neurriak jarri behar dituztenak eta Maialen Lujanbiok esaten duen bezala "Jo duten emakumeari; berari jartzen dio bizkartzaina gobernuak. Kalera festara doan alabari; berari jartzen diote araua gurasoek: zentzuz jokatzeko eta erne ibiltzeko. Denbora laurdenik ematen da zentzuz jokatzeko eta erne ibiltzeko esanez semeari? (...) Beldurra aldez aldatu behar den? Ardura aldez aldatu behar dela ez daukat zalantzarik”.

Eta Oihanak Etxebarrietak arrazoia dauka esaten duenean "erasotzailerik ez badago, biktimak ez du zertan neurririk hartu behar".

Konponbidea ez dago emakumeen eskuetan bakarrik, GUZTION ARDURA da. Horrekin lotuta, beste urteetako ikastarokideen post-en artean Ana-rena gustatu zait, orain jarri dudan ideia defendatzen duelako. Aldi berean, maitasun erromantikoaren mitoa deseraikitzen du, eta, horrekin batera, Hezkuntzan jarraitu beharreko pausuak aipatzen ditu.

Eta guztion ardura bada, GIZONENA ere izango da, ezta? Baina feminismoaren eskutik joan behar dira zeren Federico Abreu Silveira-k esaten duen bezala, “Historian ez dago talde zapaltzaile bakar bat ere pribilegioei bere kabuz uko egin dienik. Horregatik da hain garrantzitsua mugimendu feminista”.

Prozesu honetan, berdinatasunarekin, gizonek ere irabazten dute: emozioak eta sentimenduak adierazi ahal dituzte, umeen zainketan inplikatu ahal dira, sexualitate desberdinak esploratzeko bideak aurki ditzakete... baina, kasu askotan, ez daude estatusa, ospea eta boterea uzteko prest. Eta berdintasuna lortzeko behar-beharrezkoa da boterea bazter batean uztea. 

Horregatik, maskulinitate berriak sortu behar dira eta, horretarako, gizonek feminismoaren iturritik edan behar dute eta betaurreko moreak jantzi behar dituzte. 

Baina hori guztia lortzeko, Hezkuntza inplikatu behar da eta HEZKIDETZA-ren eskutik pausu batzuk eman behar dira:

  • Indarkeria matxistaren errealitate agerian utzi, identifikatu eta salatu.
  • Autodefentsa feminista sustatu ( emozioak eta autoestimua landu, erasoak identifikatu, kolektiboa bilatu, indarkeria matxistari aurre egiteko tresnak eskeini...)
  • Maitasun arromantikoaren mitoa desikasi.
  • Maskulinitate berriak sortzeko baliabideak jarri.

Eskoletan, maskulinitate berriak lantzeko proposamen batzuk Miguel Angel Arconada-ren bideo honetan jasotzen dira: 

PROMOVER EN LAS AULAS MASCULINIDADES COMPROMETIDAS CON LA IGUALDAD

Presentación en Power point (bideoarena)

Beste baliabide batzuk hemen aurki ditzakegu:  Amnesty International: "Genero-indarkeriaren aurkako hezkuntza-baliabideak". 


Eta amai dezagun hasi dugun bezala, Angela Davis-ekin:

"Andreek autodefentsaren beharra sentitzen ez duten mundu bat amestu behar dugu"

Gurutzegramaren erantzunak: 

  1. Feminismoa
  2. Sexismoa
  3. Homofobia
  4. Mikromatxismoa
  5. Autodefentsa



2023/03/12

Feminismoa lagun

Posez bizi dut azken urteetan indarkeria matxistaren kontzientzian eta horren aurreko erantzunean izan den garapena. Handia da lehen etxe barruko kontu gisa izkutatzen zen eta oraindik aho batzuetan kirrink egiten duen indarkeria matxistak  medioetan, politikarien diskurtsoetan eta abarretan duen presentzia. Esango nuke pertsonala politikoaren gainetik darabilgula oraindik, kanpora proiekzio handia izan duenak ez duela neurri berean aurrera egin gure inguru hurbilean. Kaleak bete ditugun gutako zenbatek esaten dio ozen lagunari, aitari, anaiari  edo lankideari indarkeriaz ari dela halako txistea kontatzean, lekuz kanpo dagoen laudorioa botatzean edo nagusikeriaz jardutean?  

Hain presente den indarkeria matxista deseraikitzeko irakurketan proposatzen diren lan-ildoei jarraituta hona baliabide batzuk ikasle nerabeekin lantzeko:

-        - Maitasun erromantikoen mitoen inguruko analisia Iñigo Etxezarreta Tocaren bideoetan:  Maitasun erromantikoaren mitoa eta Maitasun erromantikoa eta lehentasunak

-        -  Mikromatxismoen identifikazioarako bideoak. El Tornillo 2x3 O: "Los micromachismos"


Orain arteko galdetegiek
gazteek eta nerabeek jasan edo gertutik bizi izan dituzten indarkeria matxista kasuak aztertzen zituzten. Ikusitakoaz gain, Berta Gómez Santosek proposamenari jarraituta, arreta norberak egiten dituenetan jartzeko garaia da mutilei zer egiten dut nik? Zer egin dezaket? galdetegiak prestatzeko garaia.

--   - LGTBIQ+ fobiak bistaratzeko lagungarri izan daiteke Lesbofobia, homofobia eta transfobia hezkuntza-sisteman 

Neska nahiz disidentzia praktikatu nahi duten guztientzat autodefentza feministarako baliabide ugari ditugu @BeldurBarik atalean.

Hau guztia jendartean eta eremu hezitzailean landu beharra ikusten dut:

1.    Indarkeria matxista pairatzen ari zela irratian entzuten ari zenari esker jakin zuen emakumearen testigantza historia izan dadin. 

2.    Hainbeste emakume ditudalako inguruan “feminista naiz” esateko beharra, gogoa edo ausardia ez dutenak.

3.    Aspaldi Mari Jose Urruzolak ateratako Neskentzako gidaren pareko  Mutilentzako gida faltan dugulako, ahal balitz gizon batek idatzia.  

4.    Gutxi direlako oraindik hurbileko gizon baten indarkeria adierazpena salatzen duten emakumeak eta gutxiago oraindik mutil eta gizonak.

5.    Hainbeste indarkeria estali duen “maitasuna” desakralizatu eta, Mari Luz Estebanek dion gisan, emakumearen identitatearen erdigunetik kentzea komeni delako.

6.    Jendarteak berarengandik besterik espero ez zuen arren ama zaintzea bere hautua zela defendatu zuen emakumea entzun nuelako aurreko astean.

7.  Bere lana utzi eta zaintzari lotutako lan berria hartzeko erabakia hartu behar zuen gizon bakarra ezagutu dudalako, ekintza feminista inondik ere!

Aurreko edizioetako SUNT HOMINES, HABEMUS MATXISMUN! posta gustatu zait gizonen inplikaziorako arrazoi eta baliabide ugari eskaintzen dituelako.

Indarkeria matxistak gainditzen



Across

4.

Gizonek emakumeak kontrolatzeko eta menderatzeko duten jokabide sotila.

8.

Gizonek emakumeekiko eta, oro har, emakumearekin zerikusia duen guztiarekiko gorrotoa, arbuioa eta mespretxua

9.

Indarkeria matxista gainditzeko egindako ahalegin bakoitza.

10.

Emakumeen aurkako indarkeriaren manifestazio guztiak.

   

Down

1.

Emakumeen ahalduntze indibidual eta kolektiboa lortzeko estrategia feminista, arlo fisikora mugatzen ez dena.

2.

Gizartearen antolamendu patriarkala sortu eta bertan emakumeek duten mendekotasuna zuritu duen gizontasun eredua.

3.

Sexu bereko pertsonenganako maitasuna sentitzeko beldurra eta ondorioz beste pertsona batzuengan agertzen diren halako sentimenduen aurkako gorrotoa.

5.

Soilik ongizatea sorrarazi behar lukeen maitasuna.

6.

Laguntza behar duen edonorekiko zein inguruarekiko guztiok dugun erantzukizuna.

7.

Emakumeen elkartasunari esker eskubide urraketak saihesteko konpetentzia.

 

 


BELDURRARI NOLA BELDURRA GALDU?

Historian zehar, jendartean emakumeen aurkako indarkeria  deseraikitzeko, berdintasuna eta aniztasunaren balioak bai eremu hezitzailean zein sozietatean lantzea  beharrezkoak eta justiziazkoak dira. 

Eraldaketa prozesu honetan, alde batetik, emakume eta gizonezkoen artean errespetuan oinarritutako harremanak eraikitzea eta boterearen erabilera parekidea sustatzea beharrezkoak dira. Emakumeen ahalduntze indibidual eta kolektiboa lortzeko orain, autodefentsa feministaren  tresnak beldur gabe bizitzeko eskubidea dugula  jabetzen gaitu. Izan ere, emakumeok, jatorriz beldurrean hezita gaude eta autodefentsa feministarekin, beldurrari nola beldurra galdu irakasten digu. 

Bestetik, patriarkatuak ezarrita dituen  genero-rol maskulinoenganako jokabide eta espektatiben mugak gainditzeko, mutil/gizon izateko hezitako pertsonek, ezkutatu gabe zer nahi duten izan haien eraikuntza prozesuan, erakusteko aukerak badaudela ezagutu  eta biltzeko foroak izatea  ezinbestekotzat da ere.

Honek, orain arte izandako “pribilegio” egoerei uko egiteko prestatzea suposatzen  du ere, berdintasunean oinarritutako jarrerak bultzatuz.

Honen helburua, elkarbizitzeko libreago izango den gizartea lortzea izango da pertsona bakoitzak, sexu generoari atxikitutako rol-mugak gaindituz, bere buruaren jabetza hartzeko aske izateko.

Ikasleekin lantzeko baliabideak:

Dagokigun gaietan zentratuz, zehazki hauek aipatuko nituzke:

·        Indarkeria matxista lantzeko:

 (alerta seinaleak identifikatzeko dekalogoa) 

Hemen, bideo laburren zerrenda dago. Denek eztabaidarako baliagarriak alerta seinaleak identifikatzeko eta nerabeen buruaren ezagutza garatzeko, eta hobetu daitezkeen alderdiez, kontzientzia hartzeko. Taldeko dinamika anitzak moldatu daitezke.  

·        Maskulinitate berriak lantzeko materiala: