#TxetxuUrkijo etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
#TxetxuUrkijo etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2019/04/02

Urte askoan!!!

Gezurra badirudi ere, ikastaroa ari zaigu amaitzen. Oso biziak izan dira azken 22 asteok. Ez hori bakarrik, emankorrak ere izan dira erabat.
Pertsonal mailan, asko ikasi dut: nire konpetentzia digitalak biziki eskertu du ikastaro hau. Nire burua hobeto ezagutzeko ere balio izan zait, batzuetan aurkitu dudana gehiegi gustatu ez bazait ere, pertsona gisa hobetzeko balio izango zaidana, horixe da behinik behin dudan itxaropena.
Profesional gisa ere, gauza asko ikasi ditudanez, nire garuna zabaltzeko baliagarria izan da guztiz, guztioi komeni zaigu, duda barik.
Nire kasuan egindako lan gogorra merezi izan duela esan behar dut.

Ez da batere erraza 22 astetan zehar bizi izandakoa biltzen duen kantu bat topatzea. Izan ere, asko izan baitira bizi izandakoak eta, gainera, hainbatetan erabat kontrajarriak izan diren sentimenduak. Hala eta guztiz ere, orokorrean nire aldetik behintzat, sentitutakoa barruko poza izan denez, sentimendu honekin lotzen nauen aspaldiko kantu bat ekarri nahi dut post honetara. Ea zuon gustukoa den The Jeevas taldearen  “You got my number

Hona hemen ikastaroa definitzeko sortu dudan hitz-multzoa:
Ikastaro hau horren izan da baliagarria, ezen neure burua hobekien ezagutzeko ere balio izan didan. Izan ere, aurreiritziz beteta nagoela jakin izan baitut. Askotan gertatu izan zait, zerbaiten inguruan hausnartzen aritu izan naizenean, jakintzat jotzen nuen zerbait beste inork kolokan jartzean, gauzak ez direla zertan nik uste nuen moduan izan behar.
Bestalde, oso interesgarria iruditu zait iazko ikastaroko tald-blog-eko post-ak gomendatu behar izana. Haiengandik gauza asko ikasteko parada eman digu eta. Bai eta bi ikastarokideren lanak baloratzeak ere, besteengandik ikastea bermatu egin digu.

Hezkidetzan interesa dutenei zera esango nieke:


Bukatzeko, ikastaroa amaituta, ikasi dugun guztia ikastetxean aplikatu, zabaldu, partekatu eta martxan jartzea biziki gustatuko litzaidake.

2019/03/23

Erantzunkidetasuna helburu

       Hasteko, hona hemen sortu ditudan lelo biak:



Iazko post-en artean, “Tratu onak sustatzen” izenekoa aukeratu dut. Irati Gaztelurrutiak idatzi zuen eta, nire uste apalean, gaiaren inguruan ikuspuntu interesgarria plazaratzen du.
Asko guztatu zait berak idatzitako esaldi hau: “Hortaz, gure erantzukizuna  ere bada, tratu onen epidemia goxo hau hedatzea.”. Ederra zinez! Epidemia kontzeptua tratu onekin lotzea itzela iruditu zait.

Gainera, planteatzen dituen erronkak guztiz burutsuak direla pentsatzen dut.

Tratu onak lantzeko orduan, berauk ezartzeko estrategiak ikasleei eskaintzea oso beharrezko dela uste dut. Bideo labur honetan hainbat aipatzen dira. Estrategia hauek zerrendatzea eta guztion bizitzan aplikatzen hastea ez da batere ideia txarra.

Bestalde, beste bideo honetan tratu onen ezaugarriak bistaratzen dituzte Zuazola
institutuko ikasleek.


Tratu onei dagokienean, nik uste behinik behin, hezkuntza munduan ezinbestekoa dela erantzunkidetasuna lantzea. Nire ustez berdintasunean hezteko funtsezko urratsa da.
Zaintza lanen partekatzearen beharraz ikastetxeetan hausnartu eta lantzea guztiz beharrezkotzat jotzen dut.


Bukatzeko, betidanik pentsatu izan dut hezkuntzaren helburu lagaezina dela elkarbizitza positiboa sustatzea. Ezin da elkarbizitza positiboa izan justua ez bada, eta une honetan gertatzen den bezala, zaintza lanen zama partekatzen ez bada justua izatetik oso urrun gaude.
Bai hezkuntza munduan, bai jendartean, xede bi hauen alde lanean hasten bagara, bide onean egongo gara, nire ustea da.
Horregatik Gipuzkoako Foru Aldundiak martxan jarri duen ekimen hau oso interesgarria iruditzen zait.

2019/03/13

Ezaba dezagun indarkeria matxista

Aste honetan zehar irakurri, behatu, ikertu… dudan guztiak zenbait konturekin ohartzeko bidea eman dit.
Dudarik ez dago, indarkeria matxista egungo jendartean dugun arazorik larrienetakoa dela. Gizonezkoa naizen aldetik, askotan sentitu dut lotsa heldu zaizkit berriak zirela medio. Lan erraldoia dugu aurretik egoera iraultzeko, abina lan hori egin beharrekoa da, zeren eta egin ezean ondorengoei utziko diegun jenadartea ez baita sanoa izango. Ez dut ulertzen zelan zalantzan jarri daitekeen berdintasuna beharrezkoa dela bezalako ideia bat. Azken batean, feminismoak horixe aldarrikatzen du, ez besterik. Zoritxarrez, ezin da berdintasuna egin jendartearen zati handi batek beldurra sentitzen duen bitartean.
Egin beharreko lana, nire ustetan, sotila behar du izan, gutxika egingo dena, baina aldaketa sakonak eragiten dituena. Maskulinitate berriak ikastetxeetan lantzea ezinbestekoa da, beste eredu batzuk posible eta justuagoak direla bistaratu behar da, emakumeak eta baztertuta dauden pertsona guztiak ahaldundu behar ditugu. Ikasleei tresnak eman behar dizkiegu berdintasuna berma dezagun.



Neska-mutilekin emozioen lanketa oinarrizkoa da. Kontu handiz ibili behar dugu igortzen ditugun mezuekin, ez ditzagun indartu egoera honen errudunak diren estereotipoak: neskak ahulak dira, mutilek ezin dutela negar egin… Lanaren helburua ez da zertan izan behar arriskuan dagoenaren babesa, arriskua sor dezakeenaren kontzientziazioa baizik. Izan ere, arriskurik ez badago. ez da inor ezertaz babestu behar.
Iazko post-en artean nik “Indarkeria matxistak gainditzenJanire Itsaso Bilbao Timiraos-ek idatzitakoa aukeratu egin dut. Erabat ados nago egiten duen hausnarketarekin. Nire ustetan ere, bada garaia ikuspegia aldatzeko arazoari heltzeko orduan eta fokua gizonezkoengan jartzeko.
Argi dagoena zera da, inork ez duela zertan inongo egoeraren aurrean beldurra izan behar. Lana egoera hori eragiten dutenekin egin behar da, ez jasaten dutenekin.
Hona hemen ikasleekin lantzeko indarkeria matxistaren aurkako leloa:



Ideia 3. zikloan lantzea da, leloan erabiltzen ditugun kontzeptuak nahiko sakonak direlako. Gainean Aste Santuko oporrak ditugunez gero, planteamendua 3. hiruhilabeteko lehengo astean lantzea da. Ikasleei leloaren esanahia azaldutakoan, lau taldetan kokatuta zera eskatuko zaie: kontzeptua haien hitzekin azaltzeko aurkezpen bat presta dezaten. Honetarako, haiek sortutako testuak, irudiak edota bideoak erabiliko dituzte.
Honen guztiaren gaineko lanketa justifikatzeko ez da, nire aburuz, azalpen gehiegi eman behar. Batere justua ez den egoera bat ari da bizitzen jendartearen zati handi bat eta hori onartezina da. Ez hori bakarrik, ez ginateke jendarte duin bat izango, egoerari buelta emateko gure esku dagoen guztia egingo ez bagenu. Hasierako urratsak ahalik eta azkarren ematen hasi behar da eta horretan hezkuntzak zeresan handia du.
Landu beharrekoak argi baino argiago daude: gizonezkoen inplikazioa lortu egin behar da, maskulinitate berrien aldeko lanketa ezinbestekoa da, emakume zein zapalduta dauden bestelako kolektioben ahalduntzea gakoa da. Asko dugu egiteko eta, gainera, epe luzeko lana da, hortaz, has gaitezen lanean lehenbailehen.
Amaitzeko, bi ekarpentxo hemen uztea gustatuko litzaidake:
Alde batetik, lehendik ezagutzen nuen, baina ez era sakonean, artista baten kantu eder bat nahi dizuet oparitu: Artista Zahara da eta hona hemen aste honetan jorratu dugun gaia jorratzen duen kantu borobil hau.


Beste alde batetik, martxoaren 8a dela eta Bilboko metroan erabili duten kartela nahi dizuet hona ekarri, oso egokia iruditu zaidalako.



Kartelean irakur daitekeen bezala: “Berdintasuna da aurrera egiteko BIDEA”.

2019/03/06

Gatazkak beste modu batean ikusten ikasiz

Hasteko, hona hemen sortu ditudan lelo biak:
Hauxe duzue iazko edizioan argitaratu ziren post-en artea hautatu dudana, “Gatazka gu gara” du izenburua eta Artaldetik AT-ek idatzia da.
Askotxo dira berarekin partekatzen ditudan ideiak, besteak beste, gatazka bera baino inportanteagoa dela bere kudeaketa. Bestalde, asko poztu nau ikusteak Pablo Cascón-i egindako elakrrizketaren bideoa.

Izan ere, bere liburua “Edudar en y para el conflicto” argia bezain lagungarria iruditzen baitzait.
Gai honetan ikasi egin dugu gatazka prozesu bat dela, non munta izugarria duen egoeraren kudeaketa. Honen guztiaren inguruan hitz egiten zaigu oso argi bideo honetan, non gatazkak konpontzeko estrategiak azaltzen diren.

Beste bideo honetan gatazkak kudeatzeko dinamika bat erakusten da.

Bukatzeko, bideo honetan azaltzen da zelan gatazka zerbait pertsonal bilakatzen denean, nekez konpon daitekeela. Nire ustez ineteresgarria da.
Bukatzeko, nire ustetan, gatazken kudeaketan dugun erronkarik handiena denok era berean jokatzea da. Honetarako, formazioa funtsezkoa da. Argi izan beharko genuke denok gatazka pertsona bezala hazteko aukera paregabea dela, baldin eta nola kudeatu badakigun noski.
Erlazionatutako irudia

2019/02/28

Heziketa afektibo-sexualaz ari garela...

Hasteko, hauxe duzue sortu dudan laburpen-irudia:

Hona hemen izako post-en artean hautatu dudana: zein eta “Heteroaraua apurtu dezagun” deiturikoa, Iosune de la PeƱak argitaratutakoa. Post hau aukeratzeko hainbat zio izan ditut.
Alde batetik, Iosunek oso laburpen ona eta irakurtzeko atsegina sortu zuelakoan nago. Aste honetan ikasi ditugun ideiarik garrantzitsuenak bildu dituela uste dut.
Bestalde, partekatu duen film laburra, “Papa´s Boy” izenekoa, egokia bezain inetresgarria iruditu zait.

Amaitzeko, berak planteatzen dituen erronka nagusiekin ados nago.

2018ko ekainaren 28rako Bizkaiko Foru Aldundiak
LGTBI+ fobiarekin kezkaturik, pertsona guztien askatasuna eta eskubideen defentsan irteteko goiko lelo eta kartela erabiliz kanpaina bat jarri zuen martxan. Kanpiana horrek barreiatu nahi zuen mezuak bat egiten du, gure ikasleekin landu behar dugunarekin. Hortaz, material hori probestuz, umeekin gaiaren inguruan hitz egindakoan, eskolan antzeko kanpaina bat martxan jartzeko eskatuko diegu, zeinaren diseinua euren ardura izango den.
Beste baliabide bat bideo hau dugu: “Sirenito, una historia para pensar”. Bideoa ikusi ondoren, jorratzen diren gaien inguruan umeekin mintzatzeko bidea ematen du.




Bukatzeko, gain honen inguruan dugun erronkarik nagusiena, nire uste apalean behinik
behin, profesionalen prestakuntza da. Nik uste une honetan gehiengo handi batek formazio-beharra dugula. Hainbat kasutan, esku hartzeak egiteko nahia eta gogoa egon daiteke, baina nola egin ez jakiteak jende asko geldiarazten du, pena bat dena.
Ez nuke ahaztu nahi izango hezkuntza-komunitatea sentsibilizatzeko dugun beharra. Hauexek dira, nire aburuz, uneko erronkarik handienak.


2019/02/22

Aniztasun sexualei buruz hausnartzen

Hasteko, hona hemen sortu egin dudan Gurutzegrama.

Iazko post-en artean Irati Gaztelurrutiak idatzitako “Gorptz ikusezinak” izenekoa aukeratu dut. Izan ere, egiten duen gorputz desberdinen defentsa oso garrantzitsua iruditzen zait. Gorputzen onarpena lortzea, hainbat pertsonak pasatzen duen sufrikarioari amaiera jartzeko hasierako urratsa dela uste dut. Jendarte hau oso krudela da normatik aldentzen den edozerekin.

Bestalde, gomendatu duen “Taras” deituriko laburmetraia oso gustatu zait.




Aste honetan ibili dugun gaiarekiko sentsibilizazioa pizteko hainbat balkiabide egon daitezkeen arren, nik pelikula bat nahi dut proposatu: 2005eko “Brokeback Mountain izenekoa alegia. Aniztasun sexuala modu ausartean jorratzen duen filma dela uste dut. Bitxikeria gisa aipa daitekeen datu bat zera da: Ang Lee izan zela kaukasoarra ez den lehenengo zuzendaria Oscar saria irabazten. Bitxikeria hau albo batean utzita, aniztasun sexala lantzeko baliabide ederra iruditzen zait pelikula hau.



Nire uste apalean, jendartean era positiboan eragiteko eremu hezitzailean badugu zer landu.

Hasteko, aniztasun sexualak normalizatu behar ditugu. Honetarako jendea sentikortu behar dugu. Hau guztia lortzeko bide bakarra ikusten du: gure saioetan gaiaren inguruan naturaltasun osoz hitz egitea eta gure ikasleak mintzaraztea. Ulertarazi behar diegu munduko pertsona guztiok garen bezala garatzeko eskubidea dugula. Emozioen lanketak zeresan handia izan dezake kontu honetan: gaitasun sozialak (enpatia, asertibitatea…) lantzea funtsezkoa iruditzen zait.

Bestalde, aniztasun sexualak ikusgarri bihurtzea oso inportantea dela uste dut. Hau lortzeko, jendartean gailendu den ikuspegi dikotomikoa desmuntatu behar dugu: gauzak ez dira zuriak edo beltzak, gris asko daude tartean.

Amaitzeko, hezkuntzan elkarrenganako begirunea balioztatzea ezinbestekoa iruditzen zait.


2019/02/14

Identitatearen garapena: prozesu zirraragarria

Hasteko, hona hemen sortu dudan hitz hodeia:


Bestalde, joan den edizioko post-en artean “Genero identitaearen aldakortasuna
izenekoa aukeratu dut. Leire de Miguel MartĆ­nez-ek adierazten duen identitatearen
eraikuntza prozesua dela pentsatzea erabat koherentea delako ideia horrekin erabat
ados nago. Gainera, nire ustetan behinik behin, ederto idatzita dago post-a, bere
irakurketa oso atsegina bilakatzen duena. Ideiak ondo antolatuta azaldu egin zituen eta
gaiaren inguruan oso ikuspegi argia ematen du.

Gaiaren inguruan oso azalpen argia ematen duen bideo hau zuokin nahi dut
partekatu.


Hona hemen beste bideo bat, non gaiari buruz mintzatzen zaigun.



HEZIBERRI 2020 bere bigarren zatian Lehen Hezkuntzako Curriculumari buruz ari denean,
KONPETENTZIA SOZIAL ETA ZIBIKOA” garatzen duenean, bigarren atala (4.2.)
BALIO SOZIAL ETA ZIBIKOEI eskaintzen die, bada, bertan 113. orrialdean,
honako helburu hau zehaztu egiten da:

Norberaren nortasuna, ezaugarriak eta esperientziak ezagutu eta finkatzea bere
pribatutasun-espazioan, besteen nortasuna errespetatzea eta autoestimua garatzea,
nork bere bizitza eta talde-bizitza baikortasunez bizitzeko.

Helburu honetan identitatearen garapenaz ari da testua. Helburu honen lanketa
ezinbestekoa da, duda barik, baina ezin dugu ahaztu gure ardura dela berau bermatzea.
Ez dugu lortuko neska-mutilentzat esparru seguru eta abegikorra ezarri ezean, non euren
garapen pertsonala arazo barik ezarriko den. Atal honetan, gure jarrera egokia izatea
gakoa da. Izan ere, umeekiko edozelako aurreiritzirik izatekotan, euren garapen hori
kolokan jarriko baitugu. Erraza ez bada ere, hau guztia zaintzea behar-beharrezkoa da.

Resultado de imagen de genero identitatea

Genero-identitateen inguruan aurrerapen esanguratsuak ezagutu izan ditugu azken
bolada honetan. Ezin ukatu gaur egun, identitate desberdinak daudelako kontzientzia
errotzen ari dela jendartean. Ikuspegi bitarra ez da nahikoa eta, behar dena baino
astiroago bada ere, ari gara konturatzen. Lehenengo urratsa besterik ez da, baina pausu
hori eman ezean, ez dago hurrengoak ematerik.

Zoritxarrez, oraindik ere aurreiritzi gehiegi ditugu, aurreratzen uzten ez
gaituztenak. Gaur egun ere, desberdina denak lekuz kanpoko erreakzioak pizten ditu
gehiengo handi batengan, eta ez hori bakarrik, askotan ere aldaketaren beharra ondo
barneratuta dugun askok ezin diogu gure inkontzientearen jokabide desegokiari eutsi.

Amaitzeko, askotan umeak izaten dira guri benetako lezioak ematen dizkigutenak.

Bideo honetan ikus daitekeen moduan.