Iazko post-en artean Irati Gaztelurrutiak idatzitako “Gorptz ikusezinak” izenekoa aukeratu dut. Izan ere, egiten duen gorputz desberdinen defentsa oso garrantzitsua iruditzen zait. Gorputzen onarpena lortzea, hainbat pertsonak pasatzen duen sufrikarioari amaiera jartzeko hasierako urratsa dela uste dut. Jendarte hau oso krudela da normatik aldentzen den edozerekin.
Bestalde, gomendatu duen “Taras” deituriko laburmetraia oso gustatu zait.
Aste honetan ibili dugun gaiarekiko sentsibilizazioa pizteko hainbat balkiabide egon daitezkeen arren, nik pelikula bat nahi dut proposatu: 2005eko “Brokeback Mountain” izenekoa alegia. Aniztasun sexuala modu ausartean jorratzen duen filma dela uste dut. Bitxikeria gisa aipa daitekeen datu bat zera da: Ang Lee izan zela kaukasoarra ez den lehenengo zuzendaria Oscar saria irabazten. Bitxikeria hau albo batean utzita, aniztasun sexala lantzeko baliabide ederra iruditzen zait pelikula hau.
Nire uste apalean, jendartean era positiboan eragiteko eremu hezitzailean badugu zer landu.
Hasteko, aniztasun sexualak normalizatu behar ditugu. Honetarako jendea sentikortu behar dugu. Hau guztia lortzeko bide bakarra ikusten du: gure saioetan gaiaren inguruan naturaltasun osoz hitz egitea eta gure ikasleak mintzaraztea. Ulertarazi behar diegu munduko pertsona guztiok garen bezala garatzeko eskubidea dugula. Emozioen lanketak zeresan handia izan dezake kontu honetan: gaitasun sozialak (enpatia, asertibitatea…) lantzea funtsezkoa iruditzen zait.
Bestalde, aniztasun sexualak ikusgarri bihurtzea oso inportantea dela uste dut. Hau lortzeko, jendartean gailendu den ikuspegi dikotomikoa desmuntatu behar dugu: gauzak ez dira zuriak edo beltzak, gris asko daude tartean.
Amaitzeko, hezkuntzan elkarrenganako begirunea balioztatzea ezinbestekoa iruditzen zait.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina