2019/02/18

NOR GARA GU? ZER GARA GU?




Iazko blogetik, Patricia Oregiren post-a aukeratu dut.


Identitatearen garapenean eragina duten faktoreetaz hitz egiten du. Gainera aurkezten dituen bideoak eta irudiak interesgarriak dira. Bukatzeko azaltzen digun esperientzia pertsonala oso aberasgarria dela esango nuke.



Heziberri 2020 inguruan, esaldi hau azpimarratuko nuke:
"Emakumeei eta gizonei esleitutako portaera-eredu soziokulturaletan oinarrituta eraiki diren sexuaren araberako aurreiritziak, estereotipoak eta rolak ezabatzea, sexu bateko zein besteko ikasleei beren buruak erabat garatzeko aukerak eskaintze aldera”.
Baieztapen hauek idatzita egon behar dira, noski, baina ezin gara baieztapen hutsean geratu; badakigu, paperak dena eusten duela.
Argi dago proiektu eta ekimen asko daudela gai honen inguruan, baina, betiko lez, pausuak oso txikiak dira. 


Nire inguru hurbilean, denetatik ikus daiteke. Alde batetik , eta modu teorikoan, pertsona askoei entzuten diet mezu progresistak erabiltzen, baina, bestaldetik, egunerokoan, eta bapatekotasunak agintzen duenean, konturatzen zara gauzak ez direla asko aldatu. Azkenean, egoera agertzen denean, inguru hurbilean, telebistan, wasapean…, oraindik ere betiko komentarioak entzuten dira.
Badaukat, nire ikastetxeko esperientzia bat: pasaden ikasturtean, ikasle batek, sentitzen zuena, normaltasunez zabaltzea  erabaki zuen. Jaiotzez mutila izan bazen ere, bera neska sentitzen zela. Horretarako, bere tutorearekin hitz egin zuen. Gero zuzendaritzarekin batera erabaki bat hartu zen. Gela guztietatik pasatu zen, zuzendaritzaren laguntzaz,  nahi zuena azaltzeko. Izen aldaketa kontatu zuen  ere bai.
Salbuespenak-salbu (gutxi), egoera naturaltasunez hartu da.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina