2019/02/17

IDENTITATEEN GARAPENA







HEZIBERRItik xede hau aipatuko nuke:

"Pertsonaren garapen integrala, maila guztietan: garapen fisikoa, kognitiboa, komunikatiboa, soziala, kulturala, morala, afektiboa nahiz emozionala, estetikoa eta espirituala" .

Eta xedeak lortzeko ildo estrategikoen artean, garrantzitsu bat zehazten da: HEZKUNTZA INKLUSIBOA ETA ANIZTASUNAREN TRATAERA. Hau da, denentzako eskola, ahalik eta garapen pertsonal handiena lortzeko:

  • Sexu‐joeren aniztasuna. Nork bere sexualitatea sentitzeari dagokionez, norberak nahi bezalako sexu‐harremanak izateari dagokionez, pertsonok orientabide desberdinak ditugu, jakina. Historikoki, baina, mota horretako aniztasunari bizkarra emanda bizi izan gara, eta, horren ondorioz, zenbait ikaslek aparte sentitu dute beren burua.  
  • Genero‐aniztasuna. Gizarte‐konstruktu bat da generoa, ikasle guztien oraina eta geroa baldintzatzen dituzten desberdintasun bidegabe askoren berri ematen diguna. 

Irakurgaian esan den bezala, identitateen garapena zeharkakoa da eta oinarrizko zehar-konpetentziez baliatuko gara. Hori betetzeko HEZIBERRIn aipatutako hauek azpimarratuko nituzke:  

IRAKASLEEN PRESTAKUNTZA

"Arreta hezkuntzarekin lotutako jardueretan jarri behar du, eta irakaskuntza hartu behar du aztergai eta gogoetagai"

"Gizarte‐ardura handiak dituzten profesionalak prestatu behar ditu, kritikoak bai, baina aldaketei preaktibotasunez eta sormenez aurre egingo dietenak"

MATERIAL DIDAKTIKOA

"Zehar‐prozedurak eta prozedura diziplinarrak sistematikoki nahiz esplizituki irakasteko irizpideak ematea"

Inportantea iruditzen zait protokolo hau aipatzea:

IKASTETXEEI ZUZENDUTAKO PROTOKOLOA; IKASLE TRANSEI EDO GENERO PORTAERA EZ NORMATIBOA DUTENEI ETA HAIEN FAMILIEI



Inguruan emandako AURRERAPENAK nabariak badira ere, oraindik asko dago egiteko:

- Familia eredu desberdinak onartzen dira eta gure inguruan normalizatzen ari gara.
- Homosexualitatearen, lesbianismoaren, transexualitatearen eta gorputz ez normatiboen bisibilizasioan, onarpenean eta lege-berdintasunean aurrepauso handia eman da azken urtetan.
- Ikastetxetan eta familietan, aniztasun afektibo sexuala gero eta gehiago zaintzen eta lantzen da.

Eta SINESMEN FALTSUAK, asko dira, bukaezinak, baina hauek bururatu zaizkit, nire inguruan entzunda edo /eta irakurrita:

- Sexu heziketa adin jakin batetik aurrera landu behar da.
- Emakumeek berdintasun aukera berdinak izateko, eredu maskulinoa bereganatu behar dute.
- Transexualitatea gaixotasun bat da, alterazio bat.
- Identitatea genitaletan dago.
- Gayak promiskuak dira.
- Lesbianek gizonezkoak gorrotatzen dituzte.


Aurreko edizioetako sarrera hau gustatu zait, Agurtzanerena. Interesgarria iruditu zait bere hausnarketa.

Orain otsailean urte bat bete da Ekaik, 16 urteko mutil batek, bere buruaz beste egin zuenetik. Gazte honi omenaldi xume bat egingo dion dokumentala grabatu nahi dute.


Eta serie honek gai hori lantzen du:  BUTTERFLY



Eta abesti hauek:





Ondo izan!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina