2019/02/20

ZER DA NORMALA IZATEA?



GURUTZEGRAMA



HAUSNARTZEN

Azken hamarkada honetan teoria feministak bai generoa baita sexua ere eraikuntza sozio-kulturala direla baieztatu du. Egungo jendartea, ordea, EMAKUME/GIZON eredu dikotomikoaren gainean eraikita dago, bai zientzia, komunikabideak edo hezkuntzari esker.



Haur bat jaiotzen denetik sexua ezarri egiten diogu: gizonezkoa edo emakumezkoa da. Eta ahaztu egiten dugu Trans kontzeptupean biltzen den eta genero-rol estereotipatuak betetzen ez dituen jendea. Alegia, gorputz, desira eta identitatearen transizioan dagoen jendea, eta genero aniztasun ikuspegiarekin bat datorren jendea.

Horrek sorrarazten duen diskriminazioaren aurren beste normaltasun eredu bat eraiki beharrean gaude. Identitate guztiek bere lekua izan dezaten.

Zentzu honetan erabilgarriak diren honako baliabideak luzatzen ditut:


TRANSEXUALITATEA HAURRETAN (UR HANDITAN)

Haur transgenero baten lehen eskuko bizi-esperientzia:

 


GENERO ETA ANIZTASUN SEXUALERAKO GIDA (STEILAS, 2015)


LGBTIQ pertsonak jendartearen osagai diren heinean curriculum guztietan modu inklusiboan txertatzeko gomendio erabilgarri sorta luzatzen ditu gida honek. Planteatzen dituen estrategien artean hauek iruditu zaizkit aipagarrienak:

1. Egun esanguratsuak ospatzea:


Maiatzak 15. Familien eguna. Tradizionalki familia mota jakin baten gaineko lanketa egin izan da soilik.
Maiatzak 17. LGTBIQfobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna.
Ekainak 28. LGTBIQ askatasunaren Nazioarteko Eguna. Tradizionalki Gay harrotasunaren eguna deitu izan zaio.
Urriak 18. Transen despatologizazioaren eguna.

Maiatzean Aniztasun Afektiko Sexualaren Astea garatzeko aukera dugu: familia, langile eta ikasleak anitzak gara gure ikastetxean, eta LGTBIQ fobia gaitzesten dugu, beraz, aprobetxatu nazioarteko bi egunak gaiari osotasunean heltzeko.

2. Arloen trataera LGTBIQfilikoa:

Atzerriko hizkuntzak. Erabili LGTBIQ pertsonaiak «role play» ariketetan eta landu LGTBIQ aniztasuna jorratzen duen testuak.

Euskara eta Gaztelania. Analizatu hizkuntza ez baztertzailea eta irain sexisten atzean dagoen ideologia.

Heziketa fisikoa. Generoaren araberako segregazioa oso ohikoa da tamalez kiroletan, ikastetxe gehienetan lan handia egiten da hori borrokatzeko, baina jarraitu behar da. Kontu handiz ibili behar da transikasleekin, batez ere aldageletan. Halaber, kiroletan hain ohikoak diren irain LGBTIQfobikoak saihestu behar dira.

Historia. Ikertu nola aldatu den LGTBIQ fenomenoaren ikuspegia historian barrena eta kultura ezberdinetan. Pertsonaia LGTBIQren biografiak aztertu.


Literatura. Idazle LGTBIQren biografiak aztertu eta ikusi honen eragina beraien lanetan. Esaterako, Lorca, Cernuda,Virginia Woolf, Wilde, Safo, Shakespeare, Hans Christian Andersen, Rimbaud… Literatura homoerotikoa landu

Matematika. LGTBIQ pertsonaiak eta familia homoparentalak erabili buruketetan sortzen diren egoeretan. Bide batez, landu ikerke tetan agertzen diren LGTBIQ datuak kalkulu estadistikoak egiteko.

Plastika eta teknologia. Ikasleak animatu LGTBIQ askapen mugimenduarekin lotutako ikurrak egiteko (historikoak eta berriak). Mugimenduaren banderaren historia eta koloreen esanahia.


EREMU HEZITZAILEETAN ETA JENDARTEAN LANTZEKO ERRONKAK

- "Normala" - "ez normala" bereizketa gainditzea sexu eta gorputz aniztasunari dagokionean.

- Sexu-genero sistema eta heteronormatibitatearen ordez aniztasuna ardatz duen espazio sinboliko-kulturala eraikitzea.

- Aniztasuna erakusten duten erreferenteak curriculum-ean txertatzea eta gelako egunerokotasunean beste eredu hegemonikoetaz gain LGTBIQ+ kolektibokoak ere bistaratzea.

- Hezkuntza komunitatearen formakuntza eta inplikazioa lortzea.

- Ikastetxea gune seguru eta askea dela bermatzea bihurtzen hastea, LGTBIQ+ kolektibo kideei laguntza eta babesa eskainiz eta haiekiko tolerantzia jarrerak sustatuz. 

-Aniztasuna aberastasun iturri gisa ulertzea.


IAZKO POST-A

Iazko post-en artean Irati Gaztelurrutiaren Gorputz Ikusezinak izenekoa hautatu dut, gorputz-anitzei buruzkoa. Oso interesgarria iruditu zait bertan aipatzen duen bere gradu amaierako lana: “XL TAILADUN EMAKUMEAK: EDERTASUN ESTEREOTIPOAK HAUTSI DITUZTEN EMAKUME GAZTEEN BIZI ISTORIOAK”. Aipatzen duenaren arabera, 42 taila janzten zuten 18 eta 30 urte bitarteko emakume euskaldunen bizi istorioak biltzen ditu bertan eta denen ezaugarri komuntzat jotzen du, beraien bizitzako uneren batean, autoestimu oso baxua izan izana ispilu aurrean ikusten zutenak eraginda.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina