Hezkidetza ez da lehen
lerroan dagoen gaia eskoletan, nahiz eta egunero entzun eta bizi
ditugun emakumeon kontrako erasoak, emakume eta gizonei eskubide
berdinak onartzen dizkiegula ulertzen dugu, gure kontzientziak hori
esaten digu. Horregatik da gero eta zailagoa gure egunerokotasunean
androzentrismoa ikustea, gure barnean daramaguna baita. Gure izatea
eta gure jarduna da zalantzan jarri behar duguna eta ez da ariketa
makala.
Curriculum hezkidetzailea
bermatzeko ezinbestekoa da aldaketa integrala ematea, curriculuma
petsonen garapenerako bitarteko askatzailea izan behar da, pertsona
aske eta integralak heziko dituena, eta horretarako ezinbestekoa da
sexuen arteko parekidetasuna. Beraz, oinarrizko ardura eskubide zein
aukeren berdintasuna bermatzea da. Horrek gizon eta emakumeen arteko
berdintasun eta ezberdintasunetatik eta bi ereduen, maskulino eta
femeninoa, integraziotik abiatzen den prozesu bat suposatzen du.
Emakundek 1997.urtean
urtean argitaraturiko Ikastetxearen hezkidetza-eredua egiteko Gidan,
curriculumak hezkidetzaren ikuspegitik kontuan hartu beharreko
iturburuei erreparatuz, honako hauek aurkitzen ditugu. Iturburu
soziologikoa, gizartearen antolamenduari erreparatzen diona,
psikologikoa pertsonaren identitate eta garapenari egiten diona
erreferentzia, pedagogikoan, oinarri teoriko, hezkuntza-eredu,
irakasteredu eta hezkuntzaren hartzaile eta helburuak biltzen ditu,
eta epistemologikoak, diziplina akademikoari erreparatzen dio.
Curriculum hezkidetzailea eraikitzeko
pausuetan diagnostikoa eta erabakiak hartzea aurkitzen ditugu.
- Diagnostikoa egiteak gure testuingura ezagutzea ahalbidetzen digu eta aurrera begirako erronketako abiapuntua zehazteko bermea da, izan ere ahulgune eta indarguneak identifikatzeko aukera ematen digu.
- Erabakiak hartzerako orduan garrantzitsua da diagnostikoan oinarritzea eta dagoen errealitatetik abiatzea, horregatik aukera ezberdinak izatea garrantzitsua da.
- Erabilera ezinbestekoa den baliabide ez hezkidetzaileak ikuspegi kritikoz lantzea.
- Erabilera ezibestekoa ez den baliabide ez hezkidetzaileak moldatu eta egokitzea.
- Baliabide ez hezkidetzaileak baliabide hezkidetzaileengantik ordezkatzea
- Baliabide hezkidetzaileak sortzea.
Guzti hau eskoletan eraman behar da aurrera,
- Pertsonen garapen integralerako curriculum hezkidetzailea izatea ezibestekoa delakoaren kontzientzi sortuz
- Hezkidetzaren ikuspuntutik diagnostiko on bat osatuz.
- Egunerekotasuneko baliabideak zalantzan jarri eta erosotasunean geratu gabe bide horretan pausuak emanaez.
- Erabakiak hartu eta eraginkortasuna bilatze aldera hauen jarraipena egitea.
Irudiak
aztertzeko proposamea:
- agertzen diren pertrsonai femenino eta maskulinoak proportzionalak dira?
- Pertsonaien jokabideak genero estereotipoak erreproduzitzen dituzte?
- Emakume eta gizonen lanbideak sexismoan oinarritzen dira?
- Neskentzat zein mutilentzat erakargarriak izan dira irudiak?
- Generoaren araberako balore hierarkizaziorik ematen da ?
- Agertzen diren gorputzak diskriminazio negatiborik dute?
- Edertasuna estereotipoetatik at kokatzen da?
- Bizimodu ezberdinak agertzen dira?
- ...
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina