2016/01/29

ORIENTAZIO ETA AUKEREI BURUZ HAUSNARTZEN

Orientazio eta aukeraketa jorratzen duen gai honetan azken urte hauetan neskak eta mutilek egindako aukeraketak azaltzen dira. Izan ere, neskek batxilergoan gizarte-zientzietako eta giza-zientzietako modalitatea gehiago aukeratzen dute eta mutilek, berriz, gehiago batxilergo teknologikoa. 

Emaitzen aldetik, neskek emaitzak hobeagoak lortzen dituzte derrigorrezko eskolaldian baina hau bukatutakoan, aukeraketzen dituzten unibertsitatezko graduak zaintzarekin zerikusia dituzten karrerak dira, irakaslea, erizaintza, medikuntza, e.a. Mutilek, aldiz, ingenieritza izaten dute hizpide, hain emaitza onak ez atera arren.

Neska eta mutilengan ditugun espektatibak ere oso bestelakoak dira bai irakasle zein gurasoak. Neska bada esparru pribatu eta etxe barruko lanari atxikitzen zaio gehien bat eta mutila bada, berriz, kanpoko eremu profesional esanguratsu batekin. 

Beraz, genero-arraila nabarmena da.

Hezkuntza sisteman hezkidetza eta genero indarkeriaren prebentzioa lantzeko Gida Planaren erronketako bat orientazioa da. Curriculumean orientazioak dituen esparruetakoen artean lanbide orientazioa dago, besteak beste. 

Aukera akademikoa ez-sexistarako hezkuntza gako batzuk azaltzen zaizkigu: generoekin zerikusia dituzten kritika txertatzea, emakume izateko erak baloratzea, elkar ardura eta zaintza zabaltzea, parte hartze parekidea sustatzea, berdintsunezko hezkuntza afektiboa garatzea, e.a. 

Amparo Tomeren "generoaren eragina pertsonen arteko harremanetan eta jarreren eta baloreen garapenean" txostenak oso datu esanguratsuak ematen ditu nire ustez nolako emakume izateko eta egoteko erak hausnartzeko. 
Dikotomia batzuk planteatzen ditu eta horien artean emakumearen jokabidea. 
* Arrakasta eta adiskedetasuna, hemen neskek ez dute ulertzen  arrakasta posible denik lagunak galdu gabe. Horregatik, horren aurrean aukeran lagunak hautatzen dituzte eta ez arrakasta. 



* Isiltasuna eta harrokeria. neskek arrakasta suerteari edo bestelako kanpoko aldagaiei atxikitzen diete. Mutilek, berriz, ahalmena eta esfortzuari. Gainera, neskak arrakasta adierazterari uko egiten diote.

*Porrota/perfekzioa. Neskek porrota barneratzeko joera dute. Mutilek, berriz, kanporatzeko joera eta kanpoko faktoreei esleitzeko erraztasuna. Mutilak lehiakorragoak azaltzen dira.

* Pasibotasuna/Agresibitatea. Irakasleek arreta gehiago eskaintzen dizkiote mutilei portaera disruptiboagoa azaltzen dutelako. 

Honen guztiaren ondorioz, ez da harritzekoa PISA txostenak azaldutako datuak, non neskek autokonfidantza gutxi agertzen duten eta mutilek bere burua gainbaloratzen duten. 



Hau guztia ikastetxean aurrera eramateko Hezkidetza Planean eta Orientazio eta Tutoretza Planetan islatu beharko lirateke. Hasi ikasleekin diagnostikoa egiten Marian Morenok proposatzen duen tutoretza eta orientazio akademiko-profesionalaren hausnarketatik eta gero Plan hezkidetzaileak berregiten. 
Horretarako, badira gure erkidegoan material anitz , besteak beste, "GPS proiektua", "Orientasare web orria hezkidetza tutoretza atala", "Nola aukeratu zer ikasi? bideoa"...
Lan honetan dihar dugunontzat honelako materialak eta ikastaro honetan ematen ari direnekin baliabidetegi anitza eta zabala gure esku jartzen ari dela esan dezakegu.




1 iruzkin:

  1. Guztiz ados, Ana!
    Guk ere gaiari heldu nahi izan diogu gure erkidegoko orientazio mintegietan. Horretarako aipatzen duzun Orientasare wikia erabili dugu. Orain arte jasotakoa ikusteko http://orientasare.wikispaces.com/berdintasunean+aukeratzea
    Mila esker gure lana aipatzeagatik!

    ErantzunEzabatu