2016/01/30

Hezkidetza eta Orientazioa

Hezkidetza lana ikastetxean jorratu nahi badugu atal garrantzitsu bat orientazioarena da.

Orientatzeak neska-ikasle eta mutil-ikasleekin harreman jarraituak izatea suposatzen du, entzun, informazioa eman, lagundu, izateko, espresatzeko eta aske aukeratzeko espazioak zabaltzea da. Orientazioan genero ikuspegia era egokian  txertatzen  bada ikastetxe guztian eragina izango du.
Irakasleriaren parte handi baten iritziz, eskola mixtoa, mixtoa denez,  eskola hezitzailea da.Iritzi edo ikuspegia aldatzeko irakasleek  hainbat ikerketen berri izatea ezinbestekoa da. Gure gizartean  emakume eta gizonen artean  sortzen  den  “Genero arraila” eta beren zergatiak denon interesekoak direla uste dut. Nolako eragina  dituzten  gure espektatibek eta familiriarenak, gure bizipenek…. gure ikasleek egiten dituzten aukeraketetan edo emaitza akademikoetan neretzat, pertsonalki, adierazgarriak  izan dira.Badago, azkenengo urteetan eta hezkidetza plana abian jarri zenetik, irakasle askoren aldetik  gaiarekiko jakinnahia.  Mintegira hurbiltzen  direnean eta ikasturterako lehenengo gaiak proposatzeko eskatzen zaienean   irakasleek,  orokorrean,  irakaslearen autohausnarketarako tresna bat lantzea eskatzen  dute.Irakasleek  euren eguneroko lanean eta ikasleekin interakzioan zer mezu komunikatzen duten eta diskriminaziorik egiten duten   jakin nahi dute.Baina, ikastetxe guztiek ez dute formazio bera jasotzen edo interes berdina jartzen  berdintasunaren alde lana egiterakoan.Horregatik eta azken urte hauetako lana ezerezean gelditu ez dadin, irakasle guztientzat formazio trinko bat bermatu beharko litzateke.Momentuan lanean daudenentzat, zein irakasle izateko bidean daudenentzat.

Behin formazio hauek jaso ondoren zer lan egin beharko dugu “genero arraila” ixteko? Ikastetxean tutoretza plan  hezkidetzaile  bat egoteak lanari urteetako jarraipena ematea ziurtatzen digu. Tutoreek aukera dute era koordinatu batean gai bat gelan lantzeko (DBH-ko egiturak, askotan, ahalbidetzen ez dutena). Horretarako, denon artean gai honi buruz bizi ditugun kontradizioak  eta tirabirak landu eta hausnartu beharko genituzke. Gure diskurtsoak eta praktikak bateratu, ikastetxeko espazioak genero ikuspegitik aztertu, neskek bizi dituzten dilemei  (Lee Anne Bell)   garrantzia eman, eta eurekin landu. Ziur nago  6 dilema horietako batean baino gehiagotan euren burua ikusiko dutela.
Baina zein ezaugarri izan beharko lituzke tutoretza plan on batek?


R. J. García, J. M. Moreno, eta J. C. Torrego, (1993) autoreek  lan horretarako hurrengo irizpideak ematen dituzte:
• Ekintza-plana izan behar du, hau da, ikasgelan garatu behar da (ezin da maila teoriko batera mugatu).
• Ez dute adituek landu behar, gauzatuko duten irakasleek baizik.
• Ikastetxearen iragana (lorpenak, esperientziak...) eta oraina (beharrak) hartu behar ditu kontuan etorkizuna proiektatzeko.
• Planean agertzen diren proposamenak errealitatearekin kontrastatu behar dira.
• Aldatzea eta hobetzea izan behar du funtsezko helburu.
• Plan bat ezin da amaitutzat hartu, aplikatzen den heinean berrikusi, aldatu eta uneko beharretara egokitu behar baita.


Eta baliabideak zer? tutoretza plan on batek baliabide egokiak eta  beharko ditu. Gaur egun ikastetxeetan iraganean baino baliabide teknologiko gehiago daude edozein gai era atsegin baten landu ahal izateko. Horietako batzuk bideoak dira. Iraupen gutxikoak eta gaiari buruz  eztabaida bat hasteko edo bukatzeko balio dutenak.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina