2016/01/27

Orientazioa

Gida planean adierazten den moduan: “Ikasleak orientatzea, bizitzan, ikasketetan eta lanbidean bidea aukera dezaten, askatasuna eta aukera-aniztasuna errespetatuz eta genero-baldintzapenik gabe”.Nire ustez, hezitzaileon helburua ikasleak modu integralean heztea da euren bizi proiektua askatasunez eraiki dezaten. Horretarako genero ikuspegia eta hezkidetza modu etengabean lantzea ezinbestekoa da genero eraikuntzatik eratorritako sexismoarekin eta diskriminazioarekin amaitzeko.


Baina oraindik ere genero estereotipoek ikasleen aukera pertsonaletan, profesionaletan eta bizitzakoetan eragina dute. Ezberdintasunak sumatzen dira neska eta mutilen aukera akademikoetan.

Hezkuntza sisteman hezkidetza eta genero indarkeriaren prebentzioa lantzeko Gida Planak honelakoa azpimarratzen du: “Batxilergoan mutil gehienek modalitate zientifiko-teknikoa hautatzen dute;neska gehienek, berriz, gizarte- karrera hautatzen dute.” “Neskek lan merkatura iristeko zailtasun gehiago dituzte, eta iristen direnean, gehienetan kategoria profesional eta lanbide oso feminizatuetan aritzen dira, ordainsari txikiagoak eta gizartean prestigio txikiagoa duten kategorietan.”

Izaskun Landaida Generoa zientziaren eta teknologiaren arloan adierazten duen moduan: “Emakumeak zientzia eta teknologiaren sistematik bazter utzita daude, jakina da. Fenomeno hori aztertzean, hiru kontzeptu gogoan hartu behar ditugu, beti: ikasketak hautatzerakoan generoak eragiten duen arraila, arlo horretan nagusitzen den androzentrismoa eta lan-merkatuan emakumeek dituzten zailtasunak.”

Eustaten arabera, Arteak eta Giza zientzietan emakumeen kopurua beti da gizonena baino handiagoa, baina doktoretza mailan alderantzizko egoera topatzen dugu.

Lan merkatuari dagokionez, honako datuekin topatzen gara: emakumeen aktibotasun tasa gizonekin konparatuz 10,3 puntu gutxiagokoa da. Emakumeen %33ak lanaldi partziala dauka, gizonek berriz, %6ak. Soldatari dagokionez, emakumeek %24 gutxiago irabazten dute etab.

Baina zergatik ematen da egoera hau?
Elena Simon Rodriguezek dioen moduan “eskolak ez du genero bazterkeriarik sortzen baina elikatu, hezi eta inertziaz erreproduzitzen du beste norabiderantz ez jokatzeagatik”. Oraindik ere eskolako alderdi batzuetan sexu-genero sistemaren erreprodukzioa egiten da. Non sumatzen dugu erreprodukzio hori?
  • Curriculum esplizituak androzentrikoa izaten jarraitzen du: emakumeek garaturiko konpetentziak kanpo geratzen dira eta egindako ekarpenak isilarazita daude.
  • Ezkutuko curriculuma sexista izaten jarraitzen du. Hizkuntza sexista, neska eta mutilen jarrera eta ekintzen balorazio ezberdina, neskekiko itxaropen ezberdinak eta txikiagoak, lanaren banaketa desorekatua...
    Se da una elevada posibilidad de que en cualquier aula los niños reciben mayor atención verbal del maestro/a que las niñas” Marina Subirats (Panorámica sobre la situación educativa de las mujeres: análisis y políticas.)



Nola egin egoera aldatzeko?
Orain arte jasotako datuek lotura zuzena dute genero eraikuntzarekin eta horren barnean txertatuta doazen sineskera, balore, rol, ezaugarri..., izan ere, genero eraikuntzaren ondorio dira. Eskola egoera eraldatzeko tresna da eta beraz, horren ardura dauka.
Tutoretza oso baliagarria izan daiteke genero estereotipoek eragiten dituzten aurreiritziak deseraikitzeko. Tutoretza-lanaren helburua da ikasleak bere burua ezagut dezala eta onar dezala, sozializazio-prozesua hobe dezala, erabakitzen eta ikaskuntza-arazoak konpontzen ikas dezala, eta bere proiektu pertsonal eta profesionalaren protagonista senti dadila”. Bizitzan beharrezkoak diren gaitasunak lortzeko gaiak landu behar dira: garapen pertsonala, besteekiko harremanak, lanbide orientazioa eta ikasketa prozesuak.



Zeintzuk dira gaur egun eskolak dituen erronkak?

  • Aurretik aipatutako gaiak(garapen pertsonala, besteekiko harremanak, lanbide orientazioa, ikasketa prozesuak) tutorearen ardura izateaz gain, familiarena eta irakasle taldearena izatea.
  • Curriculumaren ikuspegi androzentrikoaren ezabaketa eta horrekin batera emakumeak bistaratzea eta baloratzea.
  • Partaidetza orekatua izatea, nesken parte hartzea sustatuko duten estrategiak aurrera eramanez.
  • Hezitzaileok ikasleekiko ditugun espektatiben gaineko analisia egitea, horrek baldintzatuko baititu.
  • Elkar ardura eta zaintza tutoretzan sartzea
  • Berdintasunezko hezkuntza afektiboa garatzea
  • Bizitza mota eta lanbide anitzen ereduak ikustaraztea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina