2016/01/24

CURRICULUM eta BALIABIDEEI buruz HAUSNARTZEN







“Hezkidetza eskola mistoa gainditzen duen esku-hartze hezitzailea da.  Pertsona guztiak parekidetasunean eta diskriminazio ezan heztea du helburu, sexu/genero sistemaren araberako menperatze harremanik ez da eraikiko modu honetan eta diferentziatik berdintasunean heziko da. Hori lortzeko, ikasleen trebetasun guztiak garatu eta estereotipo eta aurreiritziak deuseztatuko dira bakoitzaren diferentziak eta ezaugarri pertsonalak baloratuz".



     





Historian zehar garatu diren hezkuntza-ereduak sistema patriarkalaren arabera finkatutako genero maskulino eta femeninoaren hierarkizazioan oinarritu izan dira, eta hierarkizazio horrek eragin handia izan du hezkuntzan.





       

Honela, mutikoek eta gizonek makronortasuna, neurriz kanpoko autoestimua eta autokontzeptu positiboa garatzen dituzte. Beren sexua onena dela eta gizartean baloratuta eta onartuta dagoela ikasten dute eta, gainera, ordena sinboliko unibertsala dela ere pentsatzen dute. Neskatoek eta emakumeek, ordea, genero-nortasuna garatzerakoan, "emakumezkoak" izateagatik beren buruak gutxietsi egiten dituzte, gizartean ere hala baitaude estigmatizatuta.






Historia gizonezkoek idatzi eta interpretatu baitute, gizonezkoa protagonistatzat hartuta idatzi eta interpretatu ere. Sistema patriarkalean inoiz ez dira emakumezkoen jakintzak onartu eta, gainera, legitimatutako "jakintza akademikotik" at utzi izan dira beti. Horrek guztiak, bada, ondorengo ondorioak eragin ditu:
● Gizonezkoen monopolioa definizioetan.
● Androzentrismoa zientzian, filosofian, historian, hizkuntzan...
Horrela, gizonezkoek beren buruak hartu dituzte ardatz gisa eta, horretaz gain, "kulturak" eraiki dituzte, gertakari historikoak beren kontzeptuen arabera interpretatu dituzte, emakumezkoen jakintza baztertu egin dute eta gizateriarengan eta gizartean ondorio larriak eragin dituzten kontzeptuzko hutsegiteak manipulatu eta sortu dituzte…





Zientzia eta teknologia maskulinitatearekin parekatzen direla eta natura eta sentiberatasuna, aldiz, feminitatearekin. Interpretazio horren ondorioz, eta aipatutako dikotomia kognizio- eta afektibitate-kontzeptuei lotzearen ondorioz, oinarri-oinarrizko hutsegiteak eman dira giza ezagutza nola eraikitzen den aztertzerakoan. Izan ere, zeregin horretan, ikaskuntzen alderdi afektiboa alde batera uzten da eta, gainera, Haur-Hezkuntza soilik izaten da aztergai, horren baitan ere eskola-curriculumerako garrantzia handiegirik ez duten irakasgaiak besterik ez direla kontuan hartzen.





Hezkidetza-ereduan garatzen den ikuskeraren arabera, gizartea pertsona guztien autoritatean oinarrituko da, guztiek elkar onartu, errespetatu eta baloratu egingo dutela. Horretaz gain, desberdintasuna eta aniztasuna bereizgarri indibidualtzat hartuko dira eta aberasgarri eta pluralitatearen erakusgarri ere izango dira; eta inoiz ez, ordea, diskriminazioak edo hierarkizazioak egiteko bidea. Hori lortzeko, beraz, beharbeharrezkoa da genero-estereotipoak bertan behera uztea eta gizonezkoek emakumezkoekiko duten nagusitasuna deuseztatzea.

Pertsona bakoitzak beste gizarte-mota bat eraikitzeko konpromisoa hartu eta horren alde lan eginez gero lortuko da helburu hori. Gizarte-mota berriaren helburua, bestalde, ez da izango elementuak menperatzea, lurreko gizaki guztien hazkundea eta garapena lortzea baizik, eta bertan finkatuko diren harremanen ondorioz, guztiok elkar aberastuko dugu eta harmonia eta zoriontasuna izango dira nagusi.




Aurreko guztia kontuan izanik, nondik hasi? Hauek izan daitezke curriculum hezkidetzailea eraikitzeko eman ahal ditugun pausoak: nolako jarduerak, edukiak, metodologia eta materialak sustatzen ditugu?








Marian Morenok hezkidetzaren ikuspegitik ikastetxearen diagnostikorako oinarrizko, ertain eta goi-mailako analisi maila ezberdinak proposatzen ditu:

● Oinarrizko mailan: idatzizko hizkuntza, ospakizunak.
● Ertainean: dokumentazio ofiziala, ekintza zehatzak, baliabideak eta testu-liburuak, tutoretza eta orientazio akademiko-profesionala, zuzendaritza-taldea.
● Goi-mailan: idatzizko zein ahozko hizkuntza eremu guztietan, liburutegia, elkarbizitza-plana, espazioak, heziketa afektibo-sexuala.


EDUKIAK, METODOLOGIA ETA MATERIALAK sexistak izan daitezke. Honen adibideak emateaz gain, galdera interesgarriak luzatzen ditu hausnarketa prozesua bideratzeko: Emakumeen ekarpenak agertzen dira? Ekarpen hauei buruzko balorazio positiboa egiten da? Etxeko esparruaren jakintza (zaintza-lanak, etxeko ardurak, teknologia eta jarduera zientifikoak …) erabiltzen da era esplizitu eta positiboan? Emakumeen interesak, beharrak, ikuspegiak islatzen dira? Neska eta mutilen arteko parte hartze orekatua bilatzen da? Parekidetasuna bultzatzen du? Nesken zein mutilen garapen osoa? Hizkuntzaren erabilera ez-sexista da? ...


Eta diagnostikoa egin ondoren zer? Hezkidetzailea denarekin zalantzarik ez, baina zer egin sarritan hezkidetzaile EZ direnekin?




-DAGOENA IKUSPEGI KRITIKOZ AURKEZTUZ MANTENDU
-DAGOENA MOLDATU //OSATU
-HEZKIDETZAILEA DEN BATEKIN ORDEZKATU
-FALTA DENA SORTU







2016.eko urtarrilak 13an Luisa Reizabalen hitzaldiak gaiarekin duen lotura zuzena eta interesgarritasunagatik zuokin  partekatu nahi dut:



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina