2022/10/29

Genero-indarkeria gure egunerokotasunean. Konturatzen ote gara?

Genero-indarkerian pentsatzen dudanean, burura etortzen zaidan lehen gauza golpeak edota irainak dira, baina hori baino ekintza gehiago barneratzen ditu eta askotan konturatzen ez garenak izaten dira, kasu mikromatxismo deritzona.

Baina zer da mikromatxismoa?

Honekin lotuta, honako bideoa gomendatu nahiko nuke:


Bideoa behin ikustean, edozein lagun-taldetan bizi ditugun egoerak ageri dira, ohikotzat ditugunak, baina bigarren begirada batean, betaurreko moreak jarri ondoren, mikromatxismo egoera piloa ageri dira. 

Ildo honekin jarraituz, Estatu mailako bi udalerritako udaletxeek prestatutako ekintzak plazaratu nahiko nituzke. Alde batetik, Kordobako udalak prestatutako irudia hau partekatu nahiko nuke, mikromatxismoak detektatu eta hauei nola aurre egiteko dekalogoa: 

Eta bestetik, Soriako udalak prestatutako machistometro  deituriko "jokoa". 

Esan beharra daukat, eskola eta unibertsitate garaian, ez nire ingurukoek, ez nik, ez genuela gai hau jorratzen. Ez ginen konturatzen genero-indarkeria mota bat zenik. Baina, azken lauzpabost urtetan, kuadrillan oso kontziente gara eta gure inguruko mutilek antzeko joera bat erakusten dutenean, (iruzkin, txiste, esaldi... matxistaren bat)beraiekin hitz egiten dugu pixkanaka konturatu daitezen jarrera eta jokabide matxista horiek aldatzea ezinbestekoa dela. 

Azkenik, aurreko ediziotako GENERO-INDARKERIARI BURUZ HAUSNARTZEN post hau gomendatu nahiko nuke, oso gai interesgarria aipatzen duelako: emakumeek beraien burua sexualki erabiliak sentitu izana eta lotsagatik inori ez kontatzearena hain zuzen ere.  Tabúa apurtzea ezinbestekoa da arazoa murriztu ahal izateko. Kontatzen ez dena, ez da gertatu…


2 iruzkin:

  1. Oso interesgarria da komentatu duzun guztia. Machistometroa lagungarria da gure burua non dagoen ikusteko.

    ErantzunEzabatu
  2. Batzuetan errazagoa da mikromatxismoak besteengan ikustea geurean baino. Horrelako zenbat koadrila daude erdibidean? Aitortu nahi ditugunak baino gehiago.
    Oso interesgarria izan da zure ideiak irakurtzea. Mila esker

    ErantzunEzabatu