#Pilare etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
#Pilare etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2020/04/21
2020/03/09
Erreferente baliotsuak
Indarkeria matxistak gainditzen gaiaren inguruan ikusitakoari buruz egiten dudan gogoeta pertsonala,
erreferente baliotsuekin erlazionatuta dago. Ezaugarriak bi hitzetan konprimitu ezin daitezkeenez kontzeptua
bera erabili dut irudia sortzeko. Tipografia eta koloreak gehitu dizkiot ezaugarriak eransteko:

- etengabe gertatzen ari diren prozesuak direla,
- maskulinitatea feminitatearen oposizioan eraikitzen ez dena dela (denentzat balio duena),
- gizartearen antolamendu patriarkala hausten duena,
- emakumeen mendekotasuna gainditzen duena,
- rolak aztertu eta zalantzan jartzeko prest dagoena,
- pertsona bakoitzak egin beharreko garapena ( kolektiboki lagunduta) adierazten duena,
- aldagarria eta malgua eta beste modu batzuekin batera ere bizi ahal dena, eredu tradizionaletik ihesi...
Eta aurreko edizioetatik INDARKERIA MATXISTAK DESAGERRARAZIZ post-a hautatu dut kointziditzen
baitugu “Nuevas masculinidades: la igualdad de género construida desde los hombres” artikuluan
Hilario Saezek dionarekin: “gizon asko daude kontzientziatuta berdintasunaren alde lan egiteko eta
hori lortzeko bidea bilatzearen beharra daukatenak. Hala ere, bide hori beraiek egin behar dute”.

Honez gain, merezi du honako adierazpen hauei buruz ere gogoeta egitea: "Berdintasunaren aldeko
borrokan txertatzeko, gizonen hausnarketa espezifikoa behar dugu" eta "Berdintasuna jauzi
ebolutibo ukaezina eta geldiezina da". Aproposa iruditu zait leloa sortzeko:
borrokan txertatzeko, gizonen hausnarketa espezifikoa behar dugu" eta "Berdintasuna jauzi
ebolutibo ukaezina eta geldiezina da". Aproposa iruditu zait leloa sortzeko:
Baina oraindik eremu hezitzaileetan eta jendartean lanketa iraunkorrak bezain indartsuak pausoak
emanaraziko dizkigu. Gogoeta egin eta ekin, esku-hartu, zertarako?
-Mikromatxismoak identifikatzeko eta salatu edota gainditzeko esku hartzen jakiteko.
-LGTBQ+fobiak bistaratzeko eta aniztasunaren ereduak baloratu, plazaratu eta duintasunez normalizatzeko.
-Neskak eta mutilak, batez ere, emozioekin kontaktuan jartzeko, onartu, bizi eta era positiboan kudeatzen ikas dezaten.
-Neskek eta mutilek, batez ere, duten erantzukizuna -bere buruekiko, ume-, gaixo-, nagusi-, laguntza behar duen
ororekiko zein inguruarekiko- onartzeko eta konpetenteak izateko erremintak haien eskuetan jartzeko, baita espazio
pribatu-domestikorako autonomia garatzeko behar dituztenak ere.
-Mutilek ere indarkeria matxistaren aurkako jarrera aktiboa sustatzeko.
-Hezitzaileek indarkeriaren arazoaren dimentsioaz kontzientzia hartzeko, esku-hartzearen eraginkortasunaz jabetu
eta modu transbertsalean lantzeko.
-Autodefentsa feminista tailerren eskaintza orokortuz elkarrekin ahalduntzen joateko.
-Neskei begira beldurrik gabe zein beldurretik aske hezteko, nahi duten bizitza eraiki eta askatasunez bizi eta gozatzeko.
-Mutil eta neskekin, batez ere, autoestimua lantzea beren buruaren ezagutza gara dezaten eta dituzten gaitasunez
eta hobetu daitekeenaz kontziente izan eta balora dezaten. Beren paregabetasunaz harro sentitzeko, baita nahi
dutena espresatzeko eta egiteko gai izatea ere. Autokonfiantza eta segurtasuna eraikitzeko.
-Neskekin burujabetasuna lantzea zenbait trebetasun eta eskubide garatzeko: “Ez” irmotasunez esateko ahalmena,
hitza hartzekoa, espazioa betetzekoa, gustuko duen eran janztekoa, nahi duen moduan ibiltzekoa, pribatutasuna
izatekoa, sexu harremanak izateko edo ez izatekoa, nahi duten eran eta nahi dutenekin.
-Emakumeen arteko elkartasunaren garapena lantzeko: ahizpatasuna bultzatu, neska/emakumeen arteko
desberdintasunak baloratuz, elkarri entzunez eta komuneko esparruak plazaratuz ahalduntze kolektiboa sustatu
eta iruditeri berria indartzeko.
-Erasoen identifikazioa lantzeko, emozio eta sentipenei garrantzia emanez.
-Erasoei aurre egiteko tresnak bereganatzeko martxan jartzea.
-Fisikoki defendatzeko erremintak eskuratzeko: bestelako estrategiak nahikoak ez direnean, defentsa fisikoa martxan
jartzea beharrezkoa bada.
2020/03/02
Gatazken aurrean
Gatazka eta trataera hezkidetzaileaz beti uste izan dut maskulinitate nagusiaren logika oldarkorra,
lehiakorra eta indibidualista dela, eta horren aurrean feminismotik lankidetza, entzute aktiboa eta
elkarrekiko ikaskuntza azpimarratzen ditugula.
lehiakorra eta indibidualista dela, eta horren aurrean feminismotik lankidetza, entzute aktiboa eta
elkarrekiko ikaskuntza azpimarratzen ditugula.
Bada aste honetan ere bizi izan dudan egoera batek (asteko behaketan xehetasunez deskribatzen
ari naizena) profezia betetzen dela garbi ikustera eraman nau. Honen ebidentziak, itunpeko
hezkuntza erakunde bateko gizonezko zuzendariarekin izan ditudan idatzizko mezuak dira.
ari naizena) profezia betetzen dela garbi ikustera eraman nau. Honen ebidentziak, itunpeko
hezkuntza erakunde bateko gizonezko zuzendariarekin izan ditudan idatzizko mezuak dira.
batetik gauza on askorako balio badigu ere, bestetik konfrontazio-inguruneetan esku hartzeko edo
eztabaida polemikoei ekiteko babesik gabe uzten gaituela askotan konturatu naiz, errenuntziatuz
behar baino lehen, ziurrenik.
Hala ere, beti zalantza izango dugu erasotzen gaituztenean geure eskubideen defentsari uko egin
diegun oldarkor ez garelako agertzen edo beste eredu batetik kutsa dezakegun aurrean duguna
enpatiara eta lankidetzara erakarriz.
diegun oldarkor ez garelako agertzen edo beste eredu batetik kutsa dezakegun aurrean duguna
enpatiara eta lankidetzara erakarriz.
Kasu askotan funtzionatzen duela esango nuke, baina beste batzuetan berebiziko garrantzia duten
egoeretan ezin dezakegulaatzera egin eta gogortasuna eskatzen duten borrokak emateko gai izan
behar dugula. Eta horixe dela indartsu izatea, konpatibilizatzea zaintza eta gogortasuna behar den
egoeretan, elkarzaintzan lagunduta.

Eta norberaren historia pertsonalari errepaso eginez, hor daude indartsu kemen horiek, eskubideen
defentsan erabili ditugunak eta ahaldunduta jarraitzeko behar ditugunak.
defentsan erabili ditugunak eta ahaldunduta jarraitzeko behar ditugunak.
Aurreko edizioetako ikastarokideetatik Isa Casaresen 2016an eginiko
GATAZKEI BURUZ HAUSNARTZEN post-a aukeratu dut. Jasotzen du, besteak beste,
feminismoak gatazken kudeaketarako egin dituen ekarpenak eta oso baliagarriak zaizkigunak,
goian aipatu bezalatsu: pertsonak aintzakotzat hartzea, subjektu gisa ikustea, naturarekin eta
gorputzarekin errespetu-harremana garatzea, indarkeria erabiltzearen kontra agertzea, feminitate
eta maskulinitate anitzak aberasgarri baloratzea, emozioei garrantzia ematea, guztiok ondo
tratatzearen inportantzia goraipatzea…

Eta elkarbizitza ibilbidean erreferentea urte luzez izan genuen Lucía Gorbeñaren aipamena jasotzen
du. Gatazken kudeaketa positiboa lantzen geuk ere hainbeste inbertitu genuen! ederra izan da
prozesu guztia gogoratzea, zenbat lan bitartekaritzan, esate baterako, irakasle askorekin urteetan…
garrantzitsua deritzot. Nahi nioke omenaldia egin gure lankide izan zen Blanca Kerejetari ere,
eskertuta!

Nire ustez egungo egoeran eremu hezitzaileetan erronka nagusietako bat da: generoak eta sexuak
gatazketan duten eraginaz kontzientzia hartzea. Hau azaltzeko adibideetako bat da BIZIKASI
mintegietan Hezkidetza txertatu dugunean, ikastetxeetako ordezkari batzuk eta aholkulari batzuk
ere, ez argi ikustea zergatia. Beste hainbeste, Hezkidetza arduradunak BATtaldeko kide izan behar dela diogunean.
Gorago aipatu dugun asertibitatearen lanketa aurreikusia dugu BIZIKASI egitasmoaren
barnean, PROBENTZIOA xede dela diogunean. Baina berariaz ahulduntze tailerrak funtsezko
ditugu eta baita partaidetza-guneak ere, non eskubideak+betebeharrak, pentsamenduak+emozioak,
indibidualtasuna+harremanak eta justizia+zaintza esperientzialki ikasi eta desikasi ekinez gara
daitezkeen.

2020/02/24
Bakoitzaren errepikaezintasuna askatasunean
Heziketa afektibo-sexuala gaiaren inguruan astean zehar jorraturiko ideia garrantzitsuenekin
hizki-salda hauxe sortu dut. Eta ideia nagusia da bakoitzaren errepikaezintasuna askatasunean
garatzeko eskubidean sinestea eta gure ikastetxeek eskain dezatela marko aske eta seguru hori.
hizki-salda hauxe sortu dut. Eta ideia nagusia da bakoitzaren errepikaezintasuna askatasunean
garatzeko eskubidean sinestea eta gure ikastetxeek eskain dezatela marko aske eta seguru hori.
Aurreko edizioetatik HEZIKETA AFEKTIBO-SEXUAL HEZKIDETZAILEA
BAI ALA BAI aukeratu dut, esperientzia positiboa izan zuelako hainbat urtetan lan egin zuen
DBH eta Batxilergoko institutuan UHIN BARE programan ikastetxe pilotua izan baitzen, beste bi
institutuekin batera eta horri esker irakasleen formazioa eta material egokia lortu zituzten. Iruditzen
zait izan litekeela proposamen gomendagarria. Izan ere, #maisazoe ikastarokideak dion bezala “Nik
uste dut salbuespena dela heziketa afektibo-sexuala curriculum barruan egotea eta zoriontzekoa da.
Hala ere, badaude hobetzeko hainbat puntu hala nola: ikasle guztiekin lantzea; irakasleek prestakuntza
berriz jasotzea; zeharkako arlo moduan ere lantzea; gaiak eta materiala eguneratzea: aniztasun sexual
eta gorputz anitz guztiak hierarkizatu gabe lantzeko, afektibitatea gehiago eta sexualitateko modu
guztiak lantzeko, eta gurasoei gaiarekiko formazioa eman beharko litzaieke”

Neure ezagutzatik esan dezaket, Bigarren Hezkuntzan batez ere, aurrerago jasotzen duen
iritziarekin kointziditzen dudala: “Bestalde, oraingo lankideek beraiek egondako institutuetan
heziketa afektibo-sexuala ez dela lantzen diote; heziketa sexuala tailer batean lantzen dutela baina
afektibitaterik ez”.

Honengatik guztiagatik eremu hezitzaileetan/jendartean lantzeko erronka nagusiak alderdi
hauetan ikusten ditut:
hauetan ikusten ditut:
- Sexu-eskubideak ezagutzera eman, eztabaidatu eta sexu-genero sistema salatu eta gainditzeko ardura hartu, heteronormatibitatetik aldenduz.
- Ikasle bakoitzaren errepikaezintasuna askatasunean garatzeko eskubidean sinestea etxetik hasita. Izan ditugun egoera gogorrenen artean, ikasle trans baten gurasoetako batek ez onartu izana izan da, benetan bortitza. Ikaskideen artean gaur egun eramangarriagoa da itxura batean, baina orain 10-15 urte EITBko Ur Handitan programan gure zonaldeko ama batek kontatzen duen gisan, indarkeria krudelaz jokatzen zuten bere alabaren kontra. Harrez gero, familia honek aurpegia emateak eta egoera salatzeak eragin handia izan du, aniztasuna duintasunez eta errespetuz bistarazi eta tratatzeko. Hau guztia izan da Beasaingo TRANS zikloaren hazietako bat, aurten jada 4. edizioa.
- Uste dut ikastetxeetan sexu-genero rolak eta genero aginduak betetzen ez dituztenikasleei inguru segurua eskaintzen hasita daudela, nahiz eta oraindik lana egin beharden, eta edozein aurreiritziren ondoriozko indarkeria-egoeraren aurrean esku-hartu.
- Oro har aniztasun ororen alde eta elkarbizitza positiboaren alde lan egiten da, baina ez eragile guztien aldetik, edota teorian bai baina praktikan ez beti.
- Eta heziketa afektibo-sexual ez heteronormatiboa sustatzeko urrats ugari falta zaizkigula esango nuke, zehar-konpetentzia gehienekin bezalatsu, hezkuntzaren xedea zein den oraindik gaur egun irakasle asko kuestionatzen ari denean. Eta batzuetan prestakuntza falta dela esan ohi da, baina dakigun bezala, ez da argudio bakarra ezta sendoena ere.
2020/02/17
Nortasun juridikoa edonon eskubide
Giza eskubideen nazioarteko legerian sexu orientazioari
eta genero identitateari buruzko gaietan aplikatzeko printzipioak
Indonesiako Yogyakartan, 2006ko azaroaren 6tik 9ra adituek
egindako batzarrean erabaki ziren.
eta genero identitateari buruzko gaietan aplikatzeko printzipioak
Indonesiako Yogyakartan, 2006ko azaroaren 6tik 9ra adituek
egindako batzarrean erabaki ziren.
zeren nabarmen adierazten baitute estatuak beharturik daudela giza
eskubideak betearaztera. Eta, ondorioz, hezkuntzatik ere badagokigu
sexu eskubideak sustatzea eta ezagutaraztea eta, horrekin batera,
eskubideak indartzen jarraitzea.
Horietako batean oinarritu naiz irudi honetako ideia biltzeko: nortasun
juridikoa edonon onartua izateko eskubidea, duintasunez eta askatasunez
garatuz, inongo diskriminaziorik eta makurtu beharrik gabe.
juridikoa edonon onartua izateko eskubidea, duintasunez eta askatasunez
garatuz, inongo diskriminaziorik eta makurtu beharrik gabe.
Iruditzen zait sentsibilizaziorako printzipio hauek aztergai izatea,
eskola komunitate osoko partaideekin, gainera, oso eraginkorrak
izan daitezkeela. Gaur egun oraindik nahasmendu orokortua dago
juridikoki nortasuna onartzeko zein baldintzen exijentzia ote dagoen.
Erronketako bat dela esango nuke.

Bestalde, iazko ikastarokideek eginiko blog-sarreretatik Txetxu Urkijoren
Aniztasun sexualei buruz hausnartzen hautatu dut. Alde batetik berak
egindako gurutzegramak erakarri nau, nola egin ote zuen aztertzearekin
batera, baliabide gisa interesgarria irudituta. Hementxe ariketaren zatietako bat:

Eta Txetxuk dioen bezala, aniztasun sexualak normalizatu behar ditugu,
jendea sentikortu behar dugu: munduko pertsona guztiok garen bezala
garatzeko eskubidea dugula eta aniztasun sexualak ikusgarri bihurtuz,
jendartean gailendua den ikuspegi dikotomikoa desmuntatu eta
elkarrenganako begirunea balioztatu uneoro.

2020/02/10
Identitatea etengabe eraikitzen
Gaian zehar nire ustez agertu den gako edo ideia nagusia lelo honetara ekarri dut, batipat besteenaz gain, jabe gaitezen norbera, geu/neu ere eraikitze prozesu batean murgilduta gaudela/nagoela. Lehen pertsonan. Izugarri interesgarria da norberarengan ikuspuntua jarri eta barnera egitea, besteena ulertzeko.
IDENTITATEEN GARAPENEAN ASKATASUNAREN ALDE!
Izenburu honek bi ideia nagusi biltzen ditu: garapen askeari eta diskriminaziorik gabekoari bermea eskaini behar diogula gure gizartean eta berariaz hezkuntza sisteman.
Eta Heziberri 2020 marko pedagogikoari dagokionez, ideia hauek jasotzen dituen ondorengo bi atal hauetan jarri du arreta eta partekatu nahi ditut:
“Pertsonei egokitutako testuinguru bat sortu behar da, desberdintasunei erantzuten diena eta talderik edo pertsonarik ahulenei babes eta laguntza zehatzak emango dizkiena. Hezkuntza inklusiboak aniztasunaren adierazpen guztiak hartzen ditu aintzat: hizkuntza, kultura, gaitasunak, sexu-orientazioa, generoa eta baliabide sozioekonomikoak.”
“Oinarrizko Hezkuntzak pertsona guztien hezkuntza-eskubidea bermatu behar du. Horrenbestez, zuzentasunaren eta justizia sozialaren ildoan, hezkuntzak aukera berdinak eskaini behar ditu, bazterketarik egin gabe –ezaugarri pertsonalengatik edo sexu-orientazio, kultur nortasun edo generoagatik–, eta gainditu egin behar ditu desberdintasun ekonomikoak, sozialak, kulturalak eta pertsonalak.”
Guzti hori kontuan hartu ahal izateko, ezinbestekoa izango da curriculum ezkutuan ikasle guztiei aukera berdinak ahalbidetzearen alde lan egitea; hauengana zuzentzeko erabiltzen diren jarrerak, hizkuntza, baliabideak… aintzat hartuz eta betiere estereotipoak alde batera utziz. Horretarako prestakuntza beharra handia da eta hortxe kokatzea dagokigu geure aholkularitza-zerbitzuetatik.
Izan ere, geure inguru hurbilean, aurrerapausoak ematen ari garela esango nuke. Irakasleen prestakuntzan, neure esperientziatik, olatu moduko bat bizi izan genuen orain urtebete, larunbata izanda, Beasaingo Igartza Jauregian burutu genuen TRANS-FORMATZEN ekimenarekin. 80 irakasle kanpoan utzi behar izan genituen, 140 baino gehiago sartzerik ez baitzegoen. Harrituta geratu ginen hainbesteko jakinmina eta prestakuntza beharra Euskal Herri osoan nola sentitzen zen: Nafarroa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako eskualde guztietatik izena-eman zuten irakasle-hezitzaileek.
Ekitaldi oso interesgarria, hunkigarria ere bilakatu zen. Ahaztezina askorentzat eta eragin handikoa. Gerora ikastetxeetan eta mintegietan jarraipena izan zuena. Mugitu arazi zuen.
2020/01/27
Guztiok mugak gainditzen
Aste honetan orientazioa eta aukera akademiko hezkidetzaileak ahalbidetzeko gakoak, estrategiak eta proposamenak landu ditugu. Nire lan esparrutik orientazioaren eremuan ia urtero parte hartzen dut Orientatzaileen mintegian otsailean berariaz antolatzen dugun mahai inguruan, non Lanbide Heziketakoak (IKASLAN eta HETEL), Unibertsitateetakoak, sortu berri diren Gradu edo ziklo arduradunak eta zonaldean ditugun eskaintza guztiaren azalpenak ematen diren.

Gaia jorratu eta gero, duen dimentsioaz eta garrantziaz kontzienteago, laster izango dugun saioan adierazgarriak iruditu zaizkidan alderdiak azpimarratu nahiko nituzke:
- Orientazioan genero ikuspegitik ikertu, pentsatu eta planifikatzea funtsezkoa da. Beraz, eskuhartze kontzientea eta etengabekoa izan behar du, hezkuntzaren esparru eta etapa guztietan, curriculumean integratua eta hezkuntza komunitate guztiaren inplikazioarekin.
- Honek neska-mutil ikasleekin harreman jarraituak izatea suposatzen du, entzun, informazioa eman, lagundu eta izateko, espresatzeko eta aske aukeratzeko espazioak zabaldu.
-Ikasleen banakako desberdintasunetatik abiatuta genero ezarpenak izan duen eragina kontutan harturik, tutoretzak eta orientazioak ikasle bakoitzari bere hezkuntza prozesuaren protagonista izateko eta bizitza esparru guztietan bere burua orientatzeko gaitasuna garatzen lagunduko dion eskuhartzea garatzea.
-Eta familia/senideekin partekatzea ikuspegi hezkidetzailearen gakoak, haur direnetik. Hezkuntza komunitate osoa prestatzea gainerako alorretan bezala.
Gainerakoan mantenduko ditugu urtez urte, entzutera ohituak gaudenak:
- genero arraila agertzen da, ikasketei begira dituzten jarrera, emaitzak eta aukera akademikoetan. Eta argi adierazten dute genero-arrailak ez duela zer ikusirik emakume eta gizonen jaiotzetik ahalmen desberdinekin. Baina bai adierazten dute irakasleek dituzten aurreiritziak kalifikazioetan eragina dutela eta baita familien espektatibek ere.
- azken hamarkadetan aurrerapenak izan badira ere, genero estereotipoek eragin handia dutela oraindik ikasleen aukera pertsonaleetan, profesionaletan eta bizitzakoetan. (...) gero eta handiagoak direla jokabide-ereduen desberdintasunak neskek eta mutilek egiten duten aukera akademikoetan.
-horrek guztiak aktibotasun tasan, lanaldi partzialean, zuzendaritza postuetan eta soldatan arrakala handia sortzen duela.
Ondorioz, Leire Garrok, 2017an zion bezala, neska-mutilen ikasketetan hezitzaileok ardura handia dugula baieztatzen da eta erronken zerrenda eragileon artean hausnartzeko erabiliko dugu:
-Berdintasunezko hezkuntza afektiboa garatzea.
- Elkar ardura eta zaintza tutoretzan ez ezik curriculumean lantzea.
- Bizitza mota eta lanbide anitzen eredu ez-estereotipatuak aurkeztea.
- Parte-hartze parekidea sustatzea.
- Lanbidea izatearen garrantzia azpimarratzea.
- Hizkuntza inklusiboa erabiltzea.
- Identitate eta bizitza eredu anitzak lantzea, genero estereotipoak gainditzen diztuztenak.
Aipatzen joan garena lantzeko ORIENTASARE Berritzegune Nagusiko sitean baliabide ugari topa dezakegu:
2020/01/19
Ikasleekin batera eragiteko estrategia
Eragin
itzela izango luke sistematikoki curriculuma eta baliabide didaktiko
hezkidetzaileak erabiltzeak gure ikasgeletan. Mundua ulertzeko eta irudikatzeko beste ikuspegi
bat eskainiko litzateke eta, ondorioz, guztion posizioa birkokatu mundua eraldatzeko, balio berdinzaleagoetan oinarrituta.
Uste dut,
gainera, ikasleekin eragin izugarria ere izango lukeela, daukaguna
hezkidetzaile bihurtzeko prozesuan eurak
parte-hartzera gonbidatzen baditugu. Irizpideak landu (agian hutsetik
sortu, dakitenetik…), dauden gidekin kontrastatu, hutsuneak antzeman eta
eraldaketarako alternatibak ikasleek proposatu. Estrategia benetako egoera-arazo bati aurre egitea da,
kontestualizatua, eraginkorra eta transferigarria beste hainbeste
testuinguruetara estrapolatzeko modukoa. Eta gainera, zabaltzeko/komunikatzeko xedearekin: sareetan edo presentzialean. Oinarrizko konpetentzia
guztiak, zeharkakoak eta disziplinarrak, garatzeko bideetako bat.
Ikasle
guztiek izan eta egin nahi dutena askatasunez egin dezatela, ez presio
sozial edo ezezagutzagtik. Hori dagokigu lortzen joatea.
Hitz-hodei
honetan doaz behatu beharreko irizpideak eta pertsonai femenino eta maskulinoen
arteko presentzia-protagonismo-espazio-aisi-ogibide-senidetasun-ezaugarri
adierazleak.
Eta aurreko
edizioetako ikastarokideengandik Agurtzane Goitia Lopez-en CURRICULUMA ETA BALIABIDE
DIDAKTIKOEN INGURUAN HAUSNARTZEN aukeratu
dut, baliabide xinplea bezain
erabilgarria iruditu zaidan BECHDEL TESTA jasotzen baitu:
Eta baita
proposamenak ere diagnosia egin ondoren, erabakiak hartzeko:
1.- Dagoena ikuspegi kritikoz aurkeztuz mantendu.
2.- Dagoena modatu/Osatu
3.- Hezkidetzailea den batekin ordezkatu
4.- Falta dena sortu.
“Egia
da sormen eta euskaratze lanak nahiko denbora eta dedikazioa eskatzen duela,
baina poliki poliki bakoitzak zerbait eginez sekulako bilduma osatzea lortuko
genuke.” 2016an
idatzi zuen post hau eta hiru urte hauetan zein bilakaera izan duen bilduma honek
aitortzekoa dela esango nuke.
Amaitzeko, National Geographic-ek Washington-en
jarri duen argazki erakusketa bat aprobetxatu nahi dut baliabidetzat erabil
baitezakezu edozein testuinguru hezkidetzailean: WOMEN: A CENTURY OF CHANGE.
Mundu osoko emakumeen rol berdefinitua azken 100
urteotan: egin dugun bidea gauzatzeko borroka eta erresilientzia ereduak eta geratzen zaizkigun erronken aurrean, egin
dugunaz gogoratu eta ahal dugulaz jabetzeko.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)