#Lourdes etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
#Lourdes etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2015/12/06

EMAKUMEAK GIZARTEAN BETI EGON


Orain arte emakumeen presentzia eta indarra gizartearen hainbat esparrutan egon arren patriarkatuaren mekanismoek ezkutatu izan ohi dute. Historian zehar famili eta gizarteei lagundu dion emakumeen lanaren garrantzia ukaezina da eta ukaezina ere ekonomian izan zuen eragina: ume, gaizto eta agureen zaintza, etxeko lana, landa lanak, lantegiko lanak …. Gogoratu nahi ditut baserritar, gailetera eta zirgeren lana.   


                            
Izatekotan, emakumeen autoritatea, boterea eta protagonismoa etxe barruan zeukaten baina, legedia aurrean, botere guztia gizonak zuen.  


Mundu osoan abiadura handi edo mantsoagoarekin, aurreko azken bi mendearen garrantzi handiko lorpenari esker, hau da, hezkuntza jasotzeko aukerari esker emakumeek lortzen ari dira beste ezagutzak, nor bere buruaren jabe sentitzen dira, norberaren irudia aldatzen ari da eta emakumearen paradigma berria eraikuntzen ari da. Hori dela eta androzentrismo eta sexismoaren alderdiak kuestionatzen eta ukatzen dira: erreferenteak, mendekotasuna, hierarkizazioa, ezagutzen jabetza… .  Oraindik gizarte bezala erronka dugu: gizon berrien paradigma eraikitzea emakume eta gizonen artean.



Antzinatik, emakumeen ezagutzaren jabetza kentzea guztion kalterako izan da, nahiz eta askotan kentze hori lapurreta suertatu izan: beste garai baten belar inguruan asko zekien emakumea sorgina zen, gizona sendagilea; gure gizartean, besteei janari goxoak prestatzen dituen emakumea sukaldaria da, gizona “chef” eta ospe handikoa. Ados nago Ana Sanchez Bello,2000 ikerketarekin non zientzia androzentrikoa dela esaten duenean. Irakurgaian aipatzen diren emakume zientzialariak aparte nik neuk Madame de Châtelet , Martha Coston, Henrietta Swan, Hedwig Kohn, Katherine Burr, Yvette Cauchois, Maria Goppert, Marie Luise Spaeth, Martha Jane Berghin, Jean Macpherson eta Jocelyn Bell ere aipatuko nituzke. Amaitzear dagoen 2015. Urte hau, argiaren urtea da eta horren inguruan ikertu diren emakume asko oroitzeko eta goraipatzeko hainbat ekitaldi eta erakustaldi egin dira:  Las mujeres que iluminaron el progreso con ciencia,  Exposición en honor a las investigadoras de la luz.


Emakumen ikusezintasuna, haien ezagutzaren jabetzaren apropiazioa eta  genero estereotipoen errepikapena astean egin dudan azterketaren datuak aztertu eta gero nabaria izan da niretzat: aztertu ditudan liburuen idazle gehienak gizonak dira eta emakumeak idazle-kide baina bigarren postuan daude, ditugun kartelak -guk egindakoak edo  erakundetatik jasotakoak-  generoaren estereotipoak errepikatzen dituzte eta zientzia testu liburuetan emakumeen aportazio minimoaren agerpena. Hau guztia kontuan izanda erronka nagusiak ditugu gizarte bezala oraindik eta ikastetxeetan lan egiten hasteko aproposak izan daitezke:
Emakumeen presentzia historian zehar ezagutarazi eta goraipatu: historiaren irakurketa berria egin.
Emakumeen lanak ikustaraztea eta gizarterako duen balorea eman inportatu gabe zer motatako edo non den (gaizto baten zaintza, zubi bat eraiki, eleberri bat idatzi, teoria bat gauzatu… )
Emakumeen jakinduria guztiei zabaltzea  



2015/11/29

LEGEDIAREN APLIKAZIOA NIRE ERREALITATEAN


2. Helburu estrategikoa
Eskola mistoan eraldaketa‐prozesuak bultzatzea hezkidetzazko eskola baterantz joateko.
2.1. Helburu zehatza: Ikastetxeek beren kulturan, politiketan eta jardunbideetan genero‐ikuspegia txerta dezaten bultzatzea.
Estrategia:
2.1.a. Curriculuma genero‐ikuspegitik
garatzea, Emakumeen eta Gizonen
Berdintasunerako 4/2005 Legearen
29. artikuluan xedatutako hezkidetzahelburuak
txertatuz.

Ekintza:
2.1.a.7. Data esanguratsu batzuetan (martxoaren 8an, azaroaren 25ean, maiatzaren 17an, ekainaren
28an…), hezkidetza sistematikoki lantzeko curriculum‐proposamenak osatu eta luzatu ikastetxeei.
Onurak:
Komuneko lana gauzatu eta eskualdeko ikastetxe guztiei sites eta blogaren bitartez heldu.
Errekurtsoen bilaketa taldean egin eta konpartitu.
Proposamenak eta ideiak komunean jarri.
Eskualdean gertatzen dena guztieti komunikatu eta jakinarazi.
Lorpen adierazleak:  Eskualdeko ikastetxe guztietan  martxoaren 8tik aparte beste egun berezien gaia jakinarazi eta aldarrikatu egin da.
Ekintzen proposamena mintegian gauzatu da.
Ospakizunetarako errekurtsoak mintegi kideen artean bilatu eta erabakitzen dira.
Ikastetxeetan egin diren ekintzak ezagutu (bideo, argazki, twitter)
eta ebaluatu dira.
2.2. Helburu zehatza: Tutoretza‐ eta orientazio‐planetan genero‐ikuspegia txertatzea.
Estrategia:
2.2.a. Ikasturte hasierako
ebazpenetan, tutoretza‐ eta
orientazio‐planetan berdintasuna eta genero‐indarkeriaren prebentzioa
lantzeko jarraibideak ematea.
Ekintza:
2.2.a.2. Hezkuntzari buruzko programa, proiektu, material eta abarren aurkezpenak egin.
Onurak:
Ikastetxearen lidergoa pedagogikoa dutenek hezkidetzaren inguruko programa eta proiektu ezagutu.
Norberaren ikastetxearen ibilbidea ezagutu (bizikidetza eta hezkidetza).
Norbere ikastetxearen errealitatearen azterketa egin .
Informazioa partekatu eta transmititu.
Lorpen adierazleak:
Hezkidetzaren inguruko plana eta programak ezagutu dira.
Lan egiteko materialak ezagutu dira.
Ikastetxeetan hezkidetzaren arduraduna izendatzen eta papera eman da.
Ikastetxeetan programa eta proeiktuen zabalkuntza egin dute.
Ikastetxeetan hezkidetza plana egiten birmoldatzen edota egiten ari da.
2.3. Helburu zehatza: Eskola‐komunitateko arlo ezberdinen arteko lankidetza bultzatzea.
Estrategia:
2.3.a. Hezkidetzari buruzko ezagutza
sortzea eta elkartrukatzea sustatzea.
Ekintza:
2.3.a.1. Hezkidetza landuko duen ikastetxe‐sare bat sortu.
Onurak:
Nire eskualdean, hezkidetzaren inguruan lan egiten dituzten ikastetxeen artean lankidetza eta errekurtsoen optimizazioa sustatzen  da.
Denok gogoz parte hartzen dute. Partaideen artean, ideiak eta erabakiak komunean pentsatzen eta hartzen dira.
Taldekide guztien poterea piztea lortzen da.
Informazioa konpartitzen gehiago ikasten da. Lanean zihurtasuna ematen du.   
Lorpen adierazleak:
Mintegi saioetan taldekideek dituzten ideiak eta kezkak askatasunez azaltzen dituzte .
Ikastetxeetan sortzen diren errekurtsoak erakusten eta elkartrukatzen dira.
Mintegian egiten eta erabiltzen den guztia partaideen artean erabakitzen da.  
Norberak bere ikastetxean, mintegian proposatu dena Berritzeguneko aholkularien laguntza barik aurrera eramaten du.
Taldekideek,  mintegiko foroan zalantzak  azaltzen eta konpontzen dituzte.
Taldekideen artean ikastetxei bisitaldiak egin dira (txoko moreak, liburutegia, materialak,... ikusteko).



2015/11/27

HEZKIDETZA-LEGEDIA MUNDUAN

Gure marko legala aztertu eta ezagutu ondoren hurbil ditugun beste herrien azterketa egin dut. Jakin badakigu mundo mailan erakunde  batzuk (ONU, UNESCO, OIT, OSCE, …) hezkidetzaren inguruan lanean ari direla duela urte batzuetatik hona. 
  Europa mailan gure Emakunde antzeko erakundea, hau da, Europa Berdintasuneko institutua 2006an eratu zen eta 2010tik lan egiten ari da. 


Europako hainbat estatuetan:Espainia, Alemania, Frantzia, Belgika, Italia eta Erresuma Batuan hezkidetzaren inguruan lege, gomendio, hitzarmen, jurisprudentzia eta laneko dokumentu nahiko egin dira; adibidez:
o   Berdintasuna lanean 2011
o   Ordainsariaren berdintasuna 2014
o   Gizon eta emakume autonomoen arteko berdintasuna 2010
o   Guraso-baimena 2010
o   Seme-alaben zainketa 2015
o   Duintasuna lanean 2007
o   Erabakien arloan berdintasuna 2006
o   Europar batasuneko komisioen berdintasun partaidetza 2006
o Sekuritate Sozialaren berdintasuneko tratua 2011
Beste estatu batzuk (Austria, Bulgaria, Chekia, Chipre, Croacia, Dinamarka, Eslovakia, Eslobenia, Estonia, Finlandia, Gretzia, Hungría, Irlanda, Letonia, Lituania, Luxemburgo, Malta, Holanda, Portugal, Rumanía eta Suedia) normak eta diskriminazioaren kontrako erakundeak martxan dituzte.

Historian arakatzen eta abokatu batekin hitz egiten, XIII. mendetik hona, Foro de Baylío Extremadura eta Ceutan indarrean dagoela jakin dut. Honetan, dirudienez bikotekide  bakoitzaren propietateak kudeatzen ditu eta aukera dauka heredentzian nahi duenari emateko. Garai horietan, indarrean zeuden beste legeekin konparatuz, izugarrizko aurrerapena suposatu zuen foru honek. Baina orokorrean, (eta Espainian zentratuko naiz) 1931rarte ez zen lortu emakumeentzako botua emateko aukera, 1970arte ez zen lortu emakumeentzako  hezkuntza maila guztietan egoteko aukera, 1978rarte ez zen lortu emakumeentzako erosi, saldu eta kontratatzeko aukera eta berdinatsuna hórrela adierazita konstituzioan.
Dena den , nahiz eta berdintasunaren inguruan mila legedia eduki, honen irakurketa eredu patriarkal batetik egiten bada generoen arteko diskriminazioa jarraituko da.


Helburua, emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzea da, hau da, biak balore berdina izatea, nahi dutenenan hitz egitea eta esaten dutena, besteek esanguratsua konsideratzea; hiritarren eskubidea da, besterik gabe. Ikastetxeetan lana daukagu, zeren eta gizarte guztien aldaketak hezkuntzaren bidetik datoz. Ikastetxeetan hezkidetza gaia arlo guztietan sartu behar dugu. Materialak hezkidetzaileak erabili behar ditugu, hau da, emakume eta gizonen presentzia bai espazio pribatu zein publikoetan orekatua adierazten dutenak,  hizkuntza ez sexista erabiltzen dutenak, agertzen diren ogibideak eredu tradizionaletik aldentzen direnak eta guztiei balore berdina ematen dutenak, … . Tratu onak erakutsi behar dira tratu txarrak uxatzeko. Ikasleak bere formazio prozesuaren jabe izan behar du. 

2015/11/22

GENEROA JAIAK ETA OSPAKIZUNETAN



Mundu osoan zehar, ezagutzen ditugun jai eta ospakizun gehienetan sexu-genero estereotipoak agerian daude. Aste honetan ikusi ditugun adibideak aparte telebistan, filmetan edota beste iturri desberdinetatik ezagutu eta bizi ditudan beste batzuk gogoratu ditut.
Horietan adierazten den emakumeen irudia da objektu sexuala (beti heterosexuala) eta gizonei gustatzeko hainbat soineko, kolore edota apaingarri guztiz deserosoak baina emakumearen gorputza adierazten eta erakusten dituztenak jantzi behar dituzte.
                              
Emakumeak besteen ongizatearen egile moduan agertzen dira beti eta, nola ez, besteen zaintzaz arduratzen direnak beti haiek izaten dira.
   
Jaiak alkoholaren kontsumoarekin nahiko lotuta daude eta askotan hau aitzaki bezala erabili ohi da genero indarkeria justifikatzeko.
Askotan ematen den fenomeno bat da: jaiak ligatzeko une aproposena da, poztasun momentua da, desinhibizio aldia da, alkohola asko edaten da, beste momentuetan egin ez dena egiteko aukera dago, … beraz, nahiz eta emakumeak gogorik ez  bere gorputza ukitu ahal izateko, musu bat emateko, … askotan bortxatuak izaten dira. Euskal herrietan horrelakoak gertatu eta gertatzen dira baina, adibide moduan, eta mundu osoan zabaldu zen Mexikoko alkate batek egin zuena: https://www.youtube.com/watch?v=O9EgjYANuus.                 Horrek esan nahi mundu osoan ematen den fenomenoa dela, emakumea objektua da besteen desioak betetzeko.
Gogoratzen dut nola nahiz eta leku guztietan berdin gertatu, San Fermin jaietan (famatuak mundu osoan eta non atzerritar asko parte hartzen duten) urtero antzeko egoerak errepikatzen ziren eta duela hamar bat urte “Eraso sexistarik EZ” kanpaina hasi zen. Orain, udal guztiek horrelako kanpaiak egiten dituzte eta denok (emakumeak, gizonak, gazteak, nagusiak, jasotzen duenak, lekukoak,…) kontzienteak gara arazo honetaz. 

  

Aipatuko nahiko nuke ere, gizarte bakoitza argi dauka genero bakoitzari zer adierazpen motak dagozkion eta finkatutako eredua jarraitzen ez duenak zigorra jasotzen duela. Zigorra baztertzea, iraina edota erasoa izan daiteke eta behin baino gehiagotan ikusi eta jasan dira. LGTB pertsonei buruz ari naiz.
Gutxitan ikusten ditugu honen inguruko aldarrikapena bistan geratzeko bakoitzaren askatasuna.El Pilar jaietan,  Aragoiko Purna taldeak guztientzat baina bereziki LGTB pertsonentzat sortu zuen kanpaina miresgarria zen: jaiak eredu patriarkalak markatzen zuen konbentzioetatik aldentzeko mesua. 

Horrelakoak egin beharko ziren gizarte mailan, zeren eta martxan jartzeko unea da. Eta gu, irakasle lez, gure esparruan, hau da ikastetxean eta ikastetxetan egiten diren hainbat ekintzetan, egiten duguna aztertu behar dugu, beti bezala aliatuak bilatu (eskola esparruan beste irakasleak, gurasoak, erakundeak, udalak, …) proposamenak sortu eta praktikara eraman.  

Mª Lourdes Díez Romero


2015/10/31

SEXU-GENERO SISTEMA


Generoen estereotipoen eredu tradizionalak bizirik jarraitzen dutela gure gizartean esango nuke ikusita aste honetan egin ditutan egoeren behaketak eta landu izan dudan esku hartze hezkidetzailea.
Ez da bakarrik nik jaso dudanagatik, baizik eta egin diren hainbat ikerketagatik (Emakunde, UPV, ISEI_IVEI, Ministerio de Igualdad) jaso dena.  Oso gai mingarri baten niretzat, tratu txarrak, argi dago, gazteen artean suertatzen diren tratu txar desberdinak (irainak, mespretsua, baztertzea, biolentzia fisikoa,…) estereotipoetan dutela oinarria.  Tratu txar hauek ez bakarrik gizon emakumeen kontra baizik eta norberaren kontra ere jasozten dute gazteek: arrisku gehiago hartzen, asko sexualizatzen egoera normalak, gehiegikeriak egitea eta habar. Hori baieztatzeko,  osasun zerbitzuetan zaintzen duten  gizonezkoen zenbakia begiratu baino ez dugu egin behar.     
Definizioak argi daude. Sexu-genero esterotipoak pertsonek bere sexuari dagokionez izan behar dituzten sentimenduak eta portaeren gaineko ideiak dira. Gizarteak  eraiki zituen eta belaunaldiz belaunaldi transmititzen dira. Denboraren poderioz, estereotipoak naturalizatzen dira eta “maskulinitatea eta feminitatea” egia borobila bezala onartzen dira.  Genero-estereotipo hauen bidez naturalizatzen dugu,   sozialki gizonei eta emakumeei  esleitu zaizkien rolak eta identitateak biologizatzen ditugu.


Generoaren ikuspegia, sexu-genero sistema orekatu, zuzen eta elkartasunezkoa da batez ere emakumeen baldintzak eta egoera aldatzeko. Momento honetan, herrialde aberats eta industrializatuetako politika da nahiz eta beste herrialde askok saiakerak egin.   
Gai honen inguruan hitz egiten dugunean, giza eskubideen inguruan hitz egiten ari garela ez dugu ahaztu behar.  Emakumeak eta gizonak batera hezi behar dira bizitza berdintasunean konpartitzeko, eta alde batera utzi bate bestearen dominantzia eta mendekotasuna.
Umeek eta gazteek eredu positiboak jaso behar dituzte identitate integratzaileak egiteko eta gizartean parte hartzeko berdintasunean. Horretarako, errespetua, berdintasuna, askatasuna eta hainbat balore batzuei beste zentzu bat eman behar diogu, eta hauek dira eskolak dituen erronka nagusiak.


2015/10/25

ZER DA HEZKIDETZA ?


Hezkidetza zer den erantzuteko nire irakasle izan zen Mª Jose Urruzola hitzak adi entzun eta ulertu behar ditugu. Askotan, guk irakasleok berak egiten dizkiguten galderei erantzuna eman beharko genuke:


Garrantzitsuena, nire ustez hauxe da, ea beste gizarte eta pertsona eredu bat eraiki nahi dugun edo ez. Guzti hau nik beti lotu dut eskubidearekin, pertsonak izateko eskubidearekin, genero  bakoitzak dauzkan baloreak eta jakinduriak hartuz.  Hau izan daiteke nire hezkidetzaren definizioa.
                Arestian aipatu dudan ildotik jarraituz, nire inguru hurbilean zein urrenean hezkidetza lantzeko aipatuko nituzke bost arrazoi garrantzituak hauexek izan daitezke: justizia lortzeko, pertsonak izateko eta elakrrekin bizitzen ikasteko, aniztasunari erantzuteko askeago izateko eta guztiei baloratzeko.
                Hezkidetza islatzen duen esaldia, 1993ko otsailak 25eko Euskal Eskola Publikoaren Legediatik hartu dut; oinarria delako  eta berarengandik beste dekretu, aginduak eta planak sortzen direlako aukeratu dut. I. idazpuruan, Euskal eskola publikoaren hastapen orokorrak eta helburuen barruan, Ematen den heziketaren hezkidetzasuna ziurtatzea aipatzen da. Argi dago nahiz eta 25 urte pasa eta gero helburua hau lortzeko bidea dugula. Eskola gizartearen zati bat dela badakigu eta oraindik gure gizartea guztiz androzentrista dela ere bai. Irakasle askok jaso dugun eredua hauxe da eta nahiz eta indarrean dagoen paradigmatik aldentzeko saiakera asko egin, nahi gabe, barneratuta daukagun aspektu batzuk curriculum ezkutuan agerian daude. Aipatzeko, hizkuntza eta denboraren erabilpena aipatuko nuke. Ikastetxe batzuetan erregistroak egin eta gero konturatu gara nola, nahi gabe , mutilei denbora gehiago ematen genuen nahi zutena adierazteko.
                Nire esparruan, hezkidetza dela eta, bai ikusten ditudala aurrerapenak: gero eta ikastetxe gehoagotan formazioa saioak egiten ditugu, gaiaren inguruan aburu, idei eta proposamen desberdinak agertzen dira, lan egiteko prest dauden taldeak (neska eta mutil gazteen artean elkarrekin ere) taldeak sortzen ari dira, …    
                Hau ez da bakarrik feministen borroka. Aintzindariak feministak izan ziren, baina hezkidetzarekin denok irabazten dugu. Hesiodok  (Grezia, k.a. 700) esan zuen bezala,  heziketak pertsonari izateko gai dena izatera laguntzen. 








2015/10/17

SARE SOZIALAK ETA INTERKOMUNIKAZIOA


       Egia esan, niretzat sare sozialak ez dira berriak izan.  Nire ikuspuntutik “Sei graduen teoría”rekin guztiz lotuta dago sare sozialen erabilpena. Horrela, persona batek mesu bat bere sarean bidaltzen badu 10.000 pertsonetara heltzeko aukera dago. 

       Nire kasuan, egunero etxeko gazteak ikusten ditut sare sozial desberdinak erabiltzen: munduko beste puntako pertsonekin harremanatzen  eta berriak,  argazkiak, ideiak, ikasgai,… elkartrukatzen.  Eta duela urte batzuetatik hona, esparru pertsonalean bakarrik,  Facebook, Flickr eta Youtube erabiltzen dut. Linkedin eta Twitter erabiltzen hasi nintzen baina arazoak direla medio utzi nuen. Erronka pertsonala argia dut, horietan gehiago murgildu. 

       Interkomunikazioa era eragin trukea dira ikusten dizkiodan sare sozialei erabilera. Sarritan nahi dugun gai guztien inguruan informazio, esperientziak, adituak, …topatu dezakegu.  Baina norberak bere esparruan elkartrukatu beharko zuen berak daukana. Hori da nire ustez, hemen gure sarean lortuko dugun etekina: ideiak, berriak, ekintzak, proeiktuak,… elkartukatu. Eta, baliteke ere lagun berriak egin eta kontaktuan jarraitu.

       Arestian aipatu dudan “Sei graduen teoría”ri jarraituz froga egingo dut jaso berri dudan bideoarekin gure sarean zenbat hedatzen den (Twitteren sartu dut). Ugatz minbizia duten emakumeen inguruko bideoa da eta, zenbat eta hedatuago hainbat eta diru gehiago lortu minbiziaren contra burrukatzeko. Nire lagun sareen artean hedatzen ari gara eta, jadanik, Alemania, Norbegia eta Estatu Batuetara heldu da. 


       Ziberaktibismo hezkidetzailea espero dut lortzea. Eta , horrela, beharbada gazteeen inplikazioa eta parte hartze handiagoa lortuko genuke .  

   

2015/10/14

NIRE AURKEZPENA


Kaixo guztioi:
Ni Lourdes naiz, Basauri-Galdakaoko Berritzeguneko Haur eta Lehen hezkuntzako aholkularia. 32 urte daramat hezkuntzan lan egiten; hauetatik 18 PAT eta Berritzegunean eta besteak Haur Hezkuntzan eta Hezkuntza Premia Berezian. Nahiz eta lan desberdinak izan beti pozik ibili naiz guztietan.
Txikitatik, nire amarengandik jasota, izan dut hezkidetzarekin harremana. Gero, institutoan, nire filosofia irakaslea Mª Jose Urruzola izan zen eta pozik entzuten nuen gelan eta gelatik kanpo egiten ziren ekintzetan. Ez ziren garai oso aproposak, oraindik bageneukan “Hogar”(edo antzeko izena zuen) arloa eta curriculumean eta notetarako balioa zeukan!!!!. Berari eta beste irakasle batzuei esker nire bizitzaren ikuspuntua gehiago zabaldu zen. Gero, lanean, orain dela urte asko hasi nintzen parte hartzen eta ikastetxeetan bultzatzen Naro eta Nahiko programak.
Zaila iruditzen zait talde-lan birtualean aritzea zeren eta niretzat lehen aldiz da eta beti lan egin dut talde-lan “presentzialetan”, baina gogo eta ilusio handiz saiatzen ari naiz. Espero dut elkarlaguntza suertatzea taldekideen artean; nik ahal dudan neurrian hemen naukazue.
Zer kolore bat aukeratuko nuke?. Asko ditut gogokoak, baina aukeratzekotan berdea aukeratuko nuke, naturaren kolorea delako.
Eta, animalia?, txoria izatea gustatuko litzaidake hemendik hara joateko eta leku eta jende desberdina ezagutzeko.
Abesti asko bete dute nire bizitzaren soinu-banda eta haien artean maitatuenetako bat Somewhere Over the Rainbow: https://www.youtube.com/watch?v=w_DKWlrA24k ametsen inguruan hitz egiten duelako.
Amaitzeko bakarrik esan, gauza berriak ikastea eta ideiak bereganatzea, nire zentruei langutzeko, direla ikastaroarekiko nire itxaropenak.