2015/10/14

NIRE AURKEZPENA


Kaixo guztioi:
Ni Lourdes naiz, Basauri-Galdakaoko Berritzeguneko Haur eta Lehen hezkuntzako aholkularia. 32 urte daramat hezkuntzan lan egiten; hauetatik 18 PAT eta Berritzegunean eta besteak Haur Hezkuntzan eta Hezkuntza Premia Berezian. Nahiz eta lan desberdinak izan beti pozik ibili naiz guztietan.
Txikitatik, nire amarengandik jasota, izan dut hezkidetzarekin harremana. Gero, institutoan, nire filosofia irakaslea Mª Jose Urruzola izan zen eta pozik entzuten nuen gelan eta gelatik kanpo egiten ziren ekintzetan. Ez ziren garai oso aproposak, oraindik bageneukan “Hogar”(edo antzeko izena zuen) arloa eta curriculumean eta notetarako balioa zeukan!!!!. Berari eta beste irakasle batzuei esker nire bizitzaren ikuspuntua gehiago zabaldu zen. Gero, lanean, orain dela urte asko hasi nintzen parte hartzen eta ikastetxeetan bultzatzen Naro eta Nahiko programak.
Zaila iruditzen zait talde-lan birtualean aritzea zeren eta niretzat lehen aldiz da eta beti lan egin dut talde-lan “presentzialetan”, baina gogo eta ilusio handiz saiatzen ari naiz. Espero dut elkarlaguntza suertatzea taldekideen artean; nik ahal dudan neurrian hemen naukazue.
Zer kolore bat aukeratuko nuke?. Asko ditut gogokoak, baina aukeratzekotan berdea aukeratuko nuke, naturaren kolorea delako.
Eta, animalia?, txoria izatea gustatuko litzaidake hemendik hara joateko eta leku eta jende desberdina ezagutzeko.
Abesti asko bete dute nire bizitzaren soinu-banda eta haien artean maitatuenetako bat Somewhere Over the Rainbow: https://www.youtube.com/watch?v=w_DKWlrA24k ametsen inguruan hitz egiten duelako.
Amaitzeko bakarrik esan, gauza berriak ikastea eta ideiak bereganatzea, nire zentruei langutzeko, direla ikastaroarekiko nire itxaropenak.  






1 iruzkin:

  1. Kaixo talde!!
    Azkenean nire aurkezpena blogean jartzea lortuko dut.
    Amaia naiz, Basaurikoa. Laudioko Lamuza eskolan musika irakaslea eta Hezkidetza arduraduna. Neska eta mutilen arteko berdintasuna gaiak beti erakarri nau. Agian, nire garaian, ikastolako patioan futbolera jokatzen zuen neska bakarra ni nintzelako; agian, "marichico" behin baino gehiagotan entzun behar izan nuelako,,, edo agian, 9 urteko alaba bat daukadalako, eta nik entzundako eta ikusitako gauza batzuk ez ditudalako nahi berarentzat, edo agian, 5 urteko seme bat daukadalako, eta berdintasunean haztea nahi dudalako.
    Hezkidetzaren gaia lantzen hasi ginenean eskolan bideo bat deskubritu nuen, eta oso identifikatua ikusi nuen nire burura.
    https://www.youtube.com/watch?v=xH-9nWaqpws

    ErantzunEzabatu