SARE SOZIALAK. Zelako mundu interesgarria. Egia esan bideojokoak eta teknologiak txikitatik gustoko izan ditut. Etxean zerbait konektatu edo konpondu behar genuenean beti niregana jotzen zuten.
Hala ere Teknologia mundua oso arin aldatu da eta egia esan nik ez dut astirik izan garaiarekin batera joateko.
Izan ere, sare sozialen munduan sartzea nahiko kostatu egin zait. Pertsonalki nahiko "Arriskutsua" ikusten nuen nire bizipenak, sentimenduak, argazkiak eta horrelakorik konpartitzea eta alde honetatik ez dut inoiz aurrera pausurik egin.
Profesionalki, aldiz, berehala posibilitateak ikusi nituen. Nire lehenengo esperientziak FOROetan izan ziren. Hasieran ez nuen parte hartzen baina handik komentatzen zena behintzat irakurtzen hasi nintzen eta murgiltzeko gogoak piztu egin ziren.
Hortik Blogger eta Google mundura salto egin nuen eta nire lanerako posibilitateak zabaldu egin ziren. Tresna hauek, batez be, materialak konpartitzeko erabili izan ditut.
Hainbat urte eman ditut bi tresna hauekin, baina berri berria izan dena niretzat TWITTER, PINTEREST, INSTAGRAM eta FACEBOOK izan dira.
Facebook eta Instagram, aurtengo ERRONKA berriak dira. Oraindik ez ditut inoiz erabili, nahiz eta nire inguruko jendearen sare nagusienak izan. Egia da nire ingurukoek haien bizitza pertsonalerako erabili ohi dutela, eta oraindik nire burua ez dut ikusten horren beharrarekin.
Twitter eta Pinterest pasaden urtean hasi nintzen erabiltzen eta oso tresna interesgarriak direla uste dut. Informazioa zabaltzeko eta modu arinean topatzeko aukera ezin hobeak dira.
Poliki poliki mundu hauetan sartzen ari naiz, baina esan behar dut oraindik nire mundu erreala nahiko pisua duela nire bizitzan. Aldiz, gazteen mundua esan dezakegu bi zatitan banatzen dela, erreala eta birtuala eta batzuetan bigarrena pisu handiena izaten du.
Hori ikusita helduok saiatu gara beti gure gazteei SARE SOZIALEN ARRISKUEN inguruan hezitzen, zer EZ dute esan behar, zer EZ dute egin behar, argazkiak EZ konpartitzea, lagunekin BAKARRIK harremanetan egotea,...
Baina hezteko modu honek ez du eragin handirik izan. Janire Estebanezek esaten zuen bezala, gazteen artean SARE SOZIALETAN murgiltzea ezinbestekoa da eta hezitzaileon diskurtsoa ezin da ARRISKUETAN soilik oinarritu. Janireren ustez SARE SOZIALEN POSIBILITATEAK askoz gehiago dira eta horretan jarri beharko genuke abiapuntua.
Gure burua defendatzeko, ideia berriak zabaltzeko, eredu desberdinak bultzatzeko,... horretarako hezitu behar dugu, benetan gizartean gaudenok Askatasunean oinarrituriko mundu eredua bultzatuz eta zabalduz, gure kasuan, HEZKIDETZA AKTIBOTASUNEAN HEZITUZ.
Janire Estebanezek aurkeztutako MEZU BERRIAK
(Janire Estebanezen hitzaldiaren ideiak IKUSI)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina