Twitter izan ezik (aldez aurretik kontua erabili izan dugulako), beste sare guztiak berriak izan dira guretzat. Konplikatua egin zaigu lehenengo pausoak ematea eta sare sozialen berri ez jakiteak eraginda estualdiak eta larrialdiak bizi izan ditugula aitortu behar da.
Alde batetik,
bertigoa sentitu dugu jarduera sinpleak burutzeko topatu dugun
aukera zabal eta ezezagunaren aurrean. Eskerrak Make hor egon dela animoak
emateko eta gure SOS-deiak erantzuteko prest. (Esker anitz Make!)
Argi geratu zaigu
denbora disponibilidadea nahiko handia eduki behar izan dugula,
eskatutakoa egin ahal izateko.
Behin lortuta, eta
poztasun handiz zama handi bat gainetik kendu dugulako, orain kontuak ditugu sare
guzti horietan, eta bigarren bertigoa datorkigu: zelan moldatuko gara hainbeste
sarerekin? Gu hain lasai bizi izan garenean twitter-rarekin bakarrik!
Espero dugu
erabilera eraginkorra ateratzea hemendik aurrera, sareek gu harrapa ez
gaitzaten, guk sareei etekina atera baino.
Begira, hezkidetzari esker denbora luzean alde batera utzita izan dugun “ziberrespazioa” ezagutzen ari gara, eta laster damututa ez gaudela esan ahal izango dugu.
Aida eta Itsaso
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina