ZIBERBIDAIA
2015eko
urriaren 2an izan genuen lehenengo elkartaratzea Donostin. Aurkezpena
arrakastatsua izan bazen ere, bertatik erabat kexkatuta atera nintzela ezin uka
dezaket, sare sozialen mundua ez bainuen ondo ezagutzen.
Urriaren
5ean, berriz, hezkidetzan eskuhartzen
ikastaroaren 1. autobusa (0-1) hartu genuen bidai birtual bati hasiera emanez,
autobusak geldiune ezberdinak egin zituen, Bloga, foroa eta eGlapi bezalako
txokoak bisitatuz; Ordurarte, foroetan eta blogetan parte zuzena hartu egin
izan ez arren, sarritan blog eta foro desberdinak bisitatuz ezagutzen nituen.
Bestalde, eGlapi, toki berria izan zen, baina pixkana-pixknaka hobeto ezagutzen
ari naiz. Bidaia atsegina eta interesgarria izan zen.
Aste
honetan 2. Autobusera igo gara (0-2) eta google+ , twitter, facebook, pinterest
eta instagram bezalako tokiak ezagutzeko aukera izan dugu.
Facebook,
gutxitan erabili izan badut ere, ezaguna nuen. Beste gehienak, entzundaz baino
ez nituen ezagutzen. Pinterest berriz, existitzen zenik be ez nekien.
Oso
leku erabilgarriak dira, batetik informazioa jasotzeko, eta bestetik,
informazioa konpartitzeko eta zabaltzeko ikaskideekin, lankideekin, lagunekin,
taldeekin, munduarekin… Geldiunetan eskaparate izugarriak, esteka, informazio, irudi…
intersgarri josiak ikusi ditut. Batzuk bisitatuz ezagutu ditut, beste batzuk
aldiz, denborarik ez ondo ezagutzeko. Bigarren bidai hori interesgarria,
izugarria, itzela izan dela aitortu behar dut, baina aurreko asteakoaren baino
bihurgune gehiagorekin. Ibibide korapiltsua instagram eta pinterest
instalatzerakoan, pinteresteko bide zail
bera pinak sortzeko… eta oraindik ez dakit
benetan egin beharrekoak egitea lortu dudan.
Uste
dut ziberaktibismo hezkidetzailea, sare sozialetan hezkidetza zabaltzea eta
murgiltzea izan daitekela, hezkidetza-sarea edo sareak sortuz.
Jada,
autobusean igonda gaude eta bidai etengabea martxan jarri da .
ZIBERLAGUNAK, BIDAI ONA IZAN !!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina