2015/10/16

SARE SOZIALETAN ZER??


Sare sozialak harremanak mantentzeko balio duten zerbitzuak dira. Hainbat sare sozial daude: Facebook, twitter, eta abar. Ni duela zenbait urte hasi nintzen mulgiltzen horietan: hasiera batean Messenger erabiltzen nuen lagunekin hitz egiteko eta argazkiak konpartitzeko eta fotologa argazkiak konpartitzeko eta komentatzeko. Horiek jada zahar geratu dira…

Aspalditik Facebook erabiltzen dut, informazioa eta edukiak elkartrukatzeko tresna baliagarria iruditzen zait, baita besteengan iritzia sortzeko gaitasuna duela uste dut! Eta gizartea mugiarazteko eta gai ezberdinen inguruan jende ezezagunerakin sareak sortzeko primerako tresna ere badela! Informazio iturri itzela da! Feminismoaren eta berdintasunaren inguruko pila bat artikulu eskuratu eta publikatzen ditut, bereziki interesgarriak izaten dira Pikara Magazine, Argia aldizkariak, eta Ianire Estebanez blogeko artikuluak, norbanakoen ekarpenez gain, noski!

Ildo beretik doa twitter, ze naiz eta karaktere mugatuak idatzi ahal diren, mezu zuzenak bizkortasun handiz zabaltzeko gaitasuna du! Twitter azkenengo hilabete honetan hari naiz erabiltzen apur bat gehiago…

Instagram eta Pinterest guztiz berriak dira niretzat! Ez ditut sekula erabili eta ez ditut besteak bezain erabilgarri ikusten, baina agian hainbeste ezagutzen ez ditudalako izango da… ikastaroa aurreroa doan heinean agian  etekina ateratzen joango naiz.

Ikastaro honetako etekinik handientakoa sare sozialek hezkidetzaren inguruan informazioa elkartrukatzeko emango diguten aukera eta sortuko dugun sarea da, duda barik! Espero dut ere sare sozialek ikastaroa egiten ez dutenen gain eragina izatea, hau da, ziberaktibismo hezkidetzailearen aldeko pausuak ematen laguntzea!

“Garrantzizkoa da feminismoa ziberkatibatzea belaunaldi berriak erakartzeko”

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina