Sare sozialak, berez, ez dira berriak
niretzat. Ez nituenak ezagutzen Pinterest, Spotify eta Instagram dira
Facebook bai
erabiltzen dudala aspalditik, baina boladaka, sartzen naizen bakoitzean denbora
pila botatzen dudalako bertan nabigatzen. Twiterren erabiltzailea ere banaiz, baina
ez zait hainbeste gustatzen, interesatzen zaizkidan pertsonak, erakundeak edo komunitateak jarraitzeko
erabiltzen dut batez ere. Hedabideei toki berezia eskaintzen diet.
Berrien artean,
Pinterest kuriosoa iruditu zait, muralak egiteko tresna egokia, karpeta
bisualean gordetzeko deigarria suertatu zaizun irudia.
Beste biak… denborapasak!.
Instagramen problemak izan ditut, pila kostatu zait sartzea, gero erabiltzeko
mugak jartzen zizkidan, … Aparte, azaleko bizitza, ERAKUSKETA bihurtzen den
egunerokoa islatzen dela bertan pentsatzen dut. Agian ez dudalako oraindik
sakonean ezagutzen, baina ez duela aukera gehiegi eskaintzen iruditu zait.
Google + eta Youtube, besterik gabe, blogaren oso
antzeko funtzioa bete dezaketela uste dut (beno, youtube oso lagungarria gero blogera eramateko bideoak,
noski), zerbitzu gehiagorik gabe.
Ea ikastaro honen zehar zerbait gehiago ikasten dudan sare soziali buruz.
Ondo izan, BEGOÑA
Ea ikastaro honen zehar zerbait gehiago ikasten dudan sare soziali buruz.
Ondo izan, BEGOÑA
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina