Nire erronka da aukeratutako Sare sozialak
erabiltzea baina etekina ateratzeko eta denbora ondo kudeatzeko plangintza
egokia egin behar da; bestela, gerta daiteke baztertzea denbora gehiegi kenduko
digutelako ustean.
Ea oraingoan lortzen dudan sare sozialak
erabiltzen jarraitzea baina denbora aprobetxatuz!!!
Beren erabilerari dagokionez, Twitter dela
interesgarriena pentsatzen jarraitzen dut, hitz gutxitan aukeratutako gaiaren
inguruan azken berriak eta baliabideak ezagutzeko eta interes bereko pertsonak
elkartzeko aukerak ematen baititu; Facebookek beste interes desberdinak
dituzten pertsonengana heltzeko aukera ematen duela uste dut; Google+
hezkidetza taldekoek lan egiteko aproposa dela interes bereko taldea sortzeko
aukera ematen duenez, geure zalantzak, erronkak, etabar azaltzeko eta
irtenbideak bilatzeko aprobetxa baitaiteke; Pinteres baliabideak ondo
sailkatuta izateko biltegia eta Instagram irudi biltegi bezala egokiak
iruditzen zaizkit.
Bukatzeko, sare sozial bakoitzak bere zer
egina betetzen duenez, guztiak
kudeatzeko talde bat egonez gero, beren erabilera hezkidetzaren inguruan
aritzeko pena merezi duela uste dut. Modu honetan, pertsona gehiagorengana hel
daiteke denbora gutxiagotan eta beraz, aurrean ditugun erronkak lortzeko aukera
gehiago egongo da. Hala nola, hezkidetza gaiarekiko gero eta jende gehiago
sentsibilizatzea, hezkidetzaren inguruan egiten
ari dena eta erronkak zabaltzea,
kolaboratzaile eta hezkidetzaile gehiago izatea...ez da gutxi
ezta ???
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina