Egia esan, niretzat sare sozialak ez dira berriak izan. Nire ikuspuntutik “Sei graduen teoría”rekin
guztiz lotuta dago sare sozialen erabilpena. Horrela, persona batek mesu bat bere
sarean bidaltzen badu 10.000 pertsonetara heltzeko aukera dago.
Nire kasuan, egunero etxeko gazteak ikusten ditut sare
sozial desberdinak erabiltzen: munduko beste puntako pertsonekin harremanatzen eta berriak, argazkiak, ideiak, ikasgai,… elkartrukatzen. Eta duela urte batzuetatik hona, esparru
pertsonalean bakarrik, Facebook, Flickr
eta Youtube erabiltzen dut. Linkedin eta Twitter erabiltzen hasi nintzen baina
arazoak direla medio utzi nuen. Erronka pertsonala argia dut, horietan gehiago
murgildu.
Interkomunikazioa era eragin trukea dira ikusten dizkiodan sare
sozialei erabilera. Sarritan nahi dugun gai guztien inguruan informazio,
esperientziak, adituak, …topatu dezakegu. Baina norberak bere esparruan elkartrukatu beharko
zuen berak daukana. Hori da nire ustez, hemen gure sarean lortuko dugun etekina:
ideiak, berriak, ekintzak, proeiktuak,… elkartukatu. Eta, baliteke ere lagun
berriak egin eta kontaktuan jarraitu.
Arestian aipatu dudan “Sei graduen teoría”ri jarraituz froga
egingo dut jaso berri dudan bideoarekin gure sarean zenbat hedatzen den
(Twitteren sartu dut). Ugatz minbizia duten emakumeen inguruko bideoa da eta, zenbat
eta hedatuago hainbat eta diru gehiago lortu minbiziaren contra burrukatzeko. Nire
lagun sareen artean hedatzen ari gara eta, jadanik, Alemania, Norbegia eta
Estatu Batuetara heldu da.
Ziberaktibismo
hezkidetzailea espero dut lortzea. Eta , horrela, beharbada gazteeen
inplikazioa eta parte hartze handiagoa lortuko genuke .
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina