HEZKIDETZAN ESKU HARTZEN talde-bloga
2015-2022 (1.ed. - 7. ed.)
2022/05/02
Esker mila
Talde handirako agurra egin ondoren. Honen gibelean dagoen talde txiki hori ondokoa erran nahi dizuet. Arras interesgarria izan da, zuekin egindako bidea.
Laurentzako oparitxo hau:
2022/05/01
Agur esateko unea iritsi da
Esperientzia gora-behartsua izan da hau.
Laburpena egitea zaila da, ea egindako blog sarrera honekin lortzen dudan.
Bestalde, berriro nahi dut partekatu abesti hau zuekin.
2022/04/26
Bidean elkartuko gara!
Plazer bat izan da espazio hau hezkidetzarekiko interesa duten beste hainbat kiderekin partekatzeaz gain, erritmo, pauta edota doktrina zehatzik gabe burututako hausnarketa anitzei denbora eskaintzea.
Azken sarrera hau, ene lagun min batek bere garaian idatzitako olerkitxo bat partekatzeko aprobetxatu nahi nuen, zeinak hitz gutxi batzuen bidez, mila korapilo sortzen zein askatzen dizkidan irakurtzen dudan bakoitzean.
Ez erritmodun, ez pautadun, ez doktrinadun, ez etapadun, zerbait hori, askea.
Konpromezua deseraikitzea erabaki duten hainbat izakiren arteko trukea...
Izan ere, barnetik datorkigu zain bero eta esploratzailea....
Beraz, zergatik aintzat hartu hau eternoa izan behar denaren ustea?
Nik pertsonalki nahiago dut une honetas haratago ez begiratzea
Gaur asetu dezagun hortaz, elkarrekiko daukagun gosea,
Ahaztu gabe gugandik haratago mundu bat badagoela.
Ezin nezake imagina ene desioei uko eginez eternuki zuri begira egotea
Itogarria baitzait pertsonak jabetza bihurtzeko gizakiak daukan grin amaigabea.
Besterik gabe nahiko nuke gure artekoa librea dela aldarrikatzxea,
Eta nahi dugunean hasi eta nahi dugunean amaitzen den harreman sano, errespetuzko zein
konfidantzazko baten gestionamenduan trebeak garela demostratzea.
G.A.
Bidean egingo dugu topo!
2022/04/25
FEMINISMOAREN SOKATIK HEZKIDETZA ERDITZERA
Plazera izan da zuekin gizarte hezkidetzailearen ernaldian urratsak ematea.
Erditu bitartean, jarrai dezagun feminismoaren iturritik edaten.
2022/04/20
AGURRA
LASTER ARTE!!
Ikastaro honek garapen pertsonal handia ahalbidetu dit. Aitortu behar dut izena ematen dudanean gure eskolako ama batek horretara animatzen nauelako eta ikastaroari buruzko informazio askorik ez nuelako eman nuela izena, baina oso egokia izan da eta asko pozten naiz pertsona gisa asko hazteko aukera eman didalako.
HURRENGORA ARTE!
Batzuetan lan asko izan dugun arren, aitortu behar dut ikasi egin dudala. Nire inguruan dagoena beste era batera ikusten ikasi dut eta ikusitakoaren hausnarketak lagunekin eta familiarekin partekatzen ikasi dut. Eskertu nahi diet Ikastaro kideei partekatu dituzten baliabideak, estekak, albisteak, abestiak… Ikastaro honen zati interesgarri eta garrantzitsuenetako bat izan delako.
Hezkidetzari dagokionez, oraindik bide luzea
dago egiteko, baina uste dut gu guztiok jadanik hasi garela gizon eta emakumeen
arteko etorkizun berdinzaleago baten oinarriak sortzen. Eutsi goiari!