Ikastaroa amaitzen ari da, baina hasitako lanak aurrera
jarraitzen du.
Pozten naiz hilabete hauetan zuekin egon izanaz. Agur esan
nahi dizuet aurreko blog batean konpartitu nuen abesti batekin. Errealitate bera eta erronka bera historian zehar izan duten emakume desberdin
agertzen baitira, eta oso ondo islatzen baitu, nire ustez, hilabete hauetako
lana.
Aste honetako gaia kontuan hartuta gomendatzen dut aurreko urtean Ohianak egindako blogari begirada botatzea. Gauza asko eta interesgarri bildu zituen bere publikazioan.TRATU ONEN OINARRIAN, ELKAR-ARDURA ETA ZAINTZA.
Tratu onak arlo askotan bultzatu behar dira. Zainketa eta etxeko lanak dira horietako batzuk. Nabaria dirudi pertsonek, norberaren aukera bezala, etxeko lanen erantzukizunen ardura bere gain hartzea hautatzen dutela, baina praktikak erantzukizun hauek batez ere emakumeek hartzen dituztela erakusten digu. Hala ere, aintzat hartzen ez den lan bat da, ez bada afektuzko arloan, eta honek nahigabea eta estresa sortzen ditu normalean lan hori egiten duten pertsonengan.
Pandemia garaian zaintza erdigunean jarri dela entzun dugu behin baino
gehiagotan; edo zaintzaren beharraz kontziente egin garela, ezkutuan
zegoena agerian geratu dela. Feminismoak aspalditik zioena
komunikabideetako titularretan inoiz baino gehiago agertu da garaiotan,
ikerlarien ahotan ere bai, eta berdin soziologoen eta iritzi-emaileen esanetan ere: funtsezkoa da zaintza erdigunean jartzea,
pandemia edo krisi honek agerian utzi du zaintzaren garrantzia. Baina
horren jakitun izan arren, nola lortzen da eguneroko bizimoduan,
familian, etxean, eskolan, lantokian, auzoan, herrian... zaintza
erdigunean jartzea eta denok ongi tratatuak izatea?
Hemen uzten dizuet klasean lantzeko materialaren aurkezpena.
Urte honi zerbait eskatzen hasita, ez legoke gaizki elkar ondo
zaintzea eskatzea. Hasteko, nork bere burua ongi zaintzea, eta ondoren,
norberak besteak ongi zaintzea eta bueltan haiek bera ere bai.
Harremanak onak izatea eta elkarri tratu ona ematea. Horrek denok
hobeto, lasaiago eta osasuntsuago bizitzeko aukera eman dezake, tratu
txarrak saihestu eta guztiok tratu onen kulturan bizitzea.