#MaiderB etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
#MaiderB etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2020/03/06

Indarkeria Matxista

Indarkeriaz ari garenean sailkapen anitza egin dezakegu, egun konkretizatzeko noren edo zein den indarkeria horren pairatzailea kontzeptu konkretuak erabiltzen dira, hala nola, indarkeria matxista.
Mundu osoan zehar ematen da modu ezberdinetan eta mundu mailako izurritea da, horrela katalogatzea ez bada zilegia ere. Egunerokotasunean ikusten da, eta honekin bukatzeko beharrezkoak dira estrategia praktikoak burutzea, ez baita gautik egunera aldatuko den auzia.

Argia aldizkariak Indarkeria Matxistaren inguruko sarrera du, non gai honen inguruko berri guztiak biltzen dituen. https://www.argia.eus/indarkeria-matxista
Bestalde, EUSTAT (EAEko estatistika institutuak) Indarkeria Matxistaren inguruko estatistikak eta ikerketak burutzen ditu (noski, jakinaren gainean daudenaren inguruan soilik egin dezakete) https://www.eustat.eus/comun/gSearch.aspx?cx=014140064813943033481%3A9hg83rme6iw&cof=FORID%3A9&ie=ISO+8859-1&hl=es&q=indarkeria 

Bukatzeko, pasa den urteko sarrerei dagokienez, Marijorena hautatu dut, kontzientziaziorako gakoak eman eta gainera, programa ezberdinak aurkezten dituelako.

2020/02/11

Aniztasunak

Gorputz eta orientazio sexual anitzak daudela onartzea beharrezkoa da hauen normalizazioa lortzeko eta hauen bazterketa eta erasoak ekiditeko. Generoaren inguruan milaka teori eta hausnarketa daudela ikusi badugu, orientazioari buruz berdina da; eta sexua eraikuntza soziala baden edo ez, eztabaidarako luze eman dezaken gaia dela uste dut.

Pasa den urteko blogak ikusita, hurrengoa aukeratu dut:http://hezkeh0506.blogspot.com/2019/02/pertsonak-adina-aniztasun-amaigabea.html (Andoni)


Azkenik, emakumeon gorputz estetikoko presioaren inguruko bideo hau aurkitu dut kasualitatez: https://www.youtube.com/watch?v=jzDNdn0xjJo hemen neska gazte baten bere iritzia ematen du, eta oso positiboa iruditzen zait, izan ere, neska gaztea da eta kontziente da gizarteak zer nolako presioa ezarten digun emakumeoi (eta gero eta gehiago gizonei baita).

2020/02/10

Identitateak

Identitatea eta honen egituratzea konplexua da, ikusi dugunez, bakarkakoa izatetik, soziala izatera igarotzen da, izan ere, tokian tokiko gizarteak eta sozializazioak eragin handia du norbanakoaren genero-identitatea garatzen eta honen adierazpenaren nondik norakoak definitzen. Bide luzea dago identitate "berriak" aitortzen eta normalizatzen, baina txikitatik ikasi eta ikusi ezkero aniztasuna posible dela gero eta normalizatuago egongo da genero-identitate anitzak.

Heziberri 2020 programan, identitatearen garapen osoa izateko zenbait puntu markatzen ditu: komunikazioa zaindu beharra, parte hartze orekatua sustatu, pentsamendu kritikoa, eskubide eta betebeharren bermatzea, ekintzen ardura.... besteak beste. Guzti hauetan eta beste askotan pentsatu beharra dago identitatearen heziketa osoa bermatu dadin.


Pasa den urteko sarrerei dagokienez, Yolanda Artorena dakart.

2020/01/20

Curriculuma: hausnarketa

Bi ardatz nagusi ditugu hausnarketa-gai: zertan aldatuko litzateke jarduera hezitzailea curriculumean baliabide didaktiko hezitzaileak txeratu ezkero; eta, eremu hezitzaileetan baliabide eta hezkidetzan oinarrituriko begirada sustatzeko estrategia erabilgarria.

  
Lehenik eta behin jarduera hezitzaileak curriculumean txertatu ezkero beti inbisibilizatuak egon direnen jakintzak argitara emateko aukera ematen du. Hezkuntza sisteman orokorrean kontuan hartzen ez diren jakintzak edo teoriak, zein pertsonai eta artista ezezagunak (emakumeak batez ere). Gainera, curriculum aldaketarekin, berdintasun erreal batera heltzeko esperantzarekin, parte hartze parekidea sustatzea zilegiagoa litzateke.
Egia esan, aldaketa alderdi askotan ikus daiteke, baina bi aipatzekotan aurreko biak: parte hartzearena eta bistaratzearena.

Pasa den urteko blogetara sartu eta lehenak nik pentsatutako erakutsi dit, eta beno, horregatik aukeratu dut! http://hezkeh0506.blogspot.com/2019/01/emakumeen-ekarpenakliburutara-orain.html  

Beste baten hiztegien sarrera diskriminatorioak ikusteko aukera eduki genuen. Hori burura etorri zaidanez, bideo hau bilatu dut:
https://www.youtube.com/watch?v=DqBvpWbmdkQ 


2019/12/04

Emakumeak ikustarazten



(kar-kar, nire memea uste baino siniestroagoa da baina tira😂😂)

Pasa den urteko sarrerak begiratuta Yolandarena aukeratu dut, batez ere, Bizenta Mogel bezalako euskal-idazle bat gogora ekarri didalako.

Emakume esanguratsu bezala, Oriana Fallaci idazle italiarra aukeratu dut. Duela hilabete eskaz bat bere liburu bat irakurri nuen "Carta a un niño que nunca nacio" eta barruak mugitu zitzaizkidan bera irakurtzen. Askotan gai hauetaz hausnartu izan dugu lagun artean eta ondorio antzetsu batzuetara heldu izan gara (protagonistak liburu hasieran ikara eta presio jakin batzuk ditu) eta abortua, amatasuna, honen ikara oso modu egoki eta errespetuzkoan lantzen dituela iruditzen zait. Liburua bera ez da zaharra, 75ean argitaratu baitzen, baina oso esanguratsu eta gaur-egungoa iruditzen zait.

Bukatzeko, erronkak behin eta berriz aipaturikoak dira; emakumeen ekarpenak (egindakoak eta egiten ari direnak) ezagutara eman behar dira eta merezi duten garrantzia eman behar zaie, gizonezkoek bere izenean hartu dituzten lanen autoria erreala aitortu, eta ezagutza botereak sakabanatu eta desplazatu.

2019/11/25

Legeen bueltan






Pasa den urteko hausnarketak begira, hurrengoa aukeratu dut: sexualitatearen inguruko hausnarketa egiten baitu eta kasu honetan, oso beharrezkoa iruditzen baizait. Nik neuk ere hortik bideratuko dut neurea.

Legedi plan honetatik enuen ezer ezagutzen beraz, dena azpimarra dezaket, baina esan bezala, harreman afektibo-sexualei ematen dien garrantzia azpimarratuko dut, garrantzi handikoa baita txikitatik heziketa egokia ematea gai honetan; ni gaztea naizen arren, nire belaunaldiak ez du horrelakorik izan (21 urte) eta gainera, internetaren erraztasunekin birproduzitzen diren jarrerak ere irentsi ditugu eta hau batez ere, jai eremuetan oso nabarmena da.

Beraz, berriz 7.zutabeari eutsiko diot: "7. Berdintasunezko hezkuntza afektiboa eta sexuala. Hezkuntza sexualak, osasun eta garapen pertsonal gisa, helburu du pertsonalki haztea eta sexuarekiko jarrera baikor eta arduratsua izatea; hartara, arduraz jokatzen laguntzen du, ez norberarekin soilik, inguruan duen testuinguru sozialeko beste pertsonekin ere."  Eremu honetan eragintea beharrezkoa iruditzen zait baina oso tabu handia da oraindik gurean, beraz, gaia planteatzerako orduan bortitza izan daitekeela baita (pare bat aldiz sexologia klaseak izan ditugu, eta oso eredu androzentriko eta heterosexuala erakusten zutela alde batera utziz, klaseko neska-mutilok lotsa zela eta ezin genuen naturaltasunez hartu eta ikasi).


Bukatzeko, egia esan, legedia egotea garrantzitsua iruditzen zait, marko legala egotea ezinbestekoa delako, baina era berean, legeak arau hausteak zigortzeko soilik balio dute, hau da, egin eta gerokorako. Eta gainera, bizitzaren joan-etorrian helarazi izan didaten mezu nagusia beti berdina izan da: legeak egon badaude, baina ez dute ezertarako balio. Tira, ez dakit, nahiko ezkorra naiz gai honekin, baina ala ere hauen existentzia beharrezkoa iruditzen zait.

2019/11/18

Jai anitzak, ospakizun oparoak

Hasieran gaiari heldu genionean bestelako jai batzuetan nuen pentsamendua; udakoetan, herrikoietan zehazki. Inoiz ez dut entzun "jai egun morea" delakoa eta aipatzen eta ikusi diren jai/ospakizun ezberdinak oso barneratuta ditudan arren, "moreen" inguruan ez dut inoiz pentsatu nik jaia ulertzen dudan moduan. Ez dakit, ulertzen dut "jai" bezala izendatzearen zergatia, baina nire ustez, ez da egokia, ez dakit, ez dut gustoko.

Beno, dena den, urtean zehar askotariko jaiak egiten dira txoko guztietan; batzuk onartuagoak, besteak ezkutuagoak. Tradizioari, solztizioari, erlijioari, herriko jaiei, urtebetetzeei,... jarraiki izendatu genitzakeen ospakizunen zerrenda amaigabea da. Kontua ordea, gizartean zer nolako moldaketa, entzutea eta ospakizun eredu ematen den da.
Euskal Herriko jai ereduaren inguruan asko dago esateko eta hausnartzeko eta talde, ekintzaile eta banakako asko dabiltza horretan, baina horrek baino garrantzi handiagoa beharko luke egutegiak gorriz ematen dizkigun datak: esan bezala, gabonak, aste santua (erlijioa topera, ze ondo!), baina baita; espainiar konstituzioa, armada eguna, espaniarren naziotasun eguna... batzuei uko egitea eta hauen aurka azaltzea oso erraz egiten zaigu, baina egun tradizional/erlijiosoekin..... AI! nola aldatu hori...? bada, bagoaz hortan ere gutxinaka!
Adibide bat jartzearren, jakina da San Juan bezperako gauan (udako solztizioa ospatzen denean) sorginak erretzen direla sutan... eta norbaitek galdetuko balu zergatik? ba, tira tradizioa. Txikitan urteko dantzatu izan dut suaren inguruan sorgiñak erre aurretik eta super polita iruditzen zitzaigun, gerora, praktika honek zer pentsatu ematen du; eta honi ere alternatibak eman zaizkio.
1.-Sorginak erretzearen praktika alde batera utzi.
2.-Hernaniko herrian entzuna dut akelarrea egiten dutela eta "orgia" antzerako bat. https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/2017/06/24/vecinos/buruntzaldea/akelarrea-sutan 
Ez dakit asko honen inguruan, baina tira, badira jai konkretuei modu sinplean buelta emateko moduak.

Jaiak eta ospakizunak modu hezkidetzailean lantzeko metodoa ez zait bereziki erraza iruditzen, gizarteak beste jai eredu hegemoniko bat bultzatzen baitu beti, baina beharrezkoa iruditzen zait konturatzea ze praktika edo mezu diren ez-egokiak eta horiei erantzun alternatiboak ematea, askotan oso sinplea izan daitekelarik.

Bukatzeko, pasa den urteko sarreretatik hurrengoa aukeratuko nuke: http://hezkeh0506.blogspot.com/2018/11/ondo-pasatzeko-jaiak.html   (neu naiz edo ez ditut pasa den sarrera guztiak aurkitzen?? oso gutxi irakrtzeko aukera izan dut)

2019/11/07

Feminismoak

Eginiko kartelean nolabaiteko definizioa egiten saiatu naiz, erakutsiz, feminismoak emakumeon askapenerako baino gizartean dauden zapalkuntza anitzak erakusteko gai den mugimendua dela, eta denak kontuan hartu beharrekoak direla gizarte-eraldaketan. Atzeko argazkiak, "ni la tierra ni las mujeres somos territorio de conquista" asko gustatzen zaidan esaldia du, eta kasu honetan Argentinako herrialdean abortuaren aldeko borrokan erabili duten irudia dela dirudi.
Pasa den urteko postak begiratuz, Yolanda Artoren ekarpena nabarmenduko nuke (http://hezkeh0506.blogspot.com/2018/11/feminismoak-barneratzen.html), alde batetik, ariketa hezkidetzaileak edo eginbeharrekoak errealak iruditzen zaizkidalako eta bestetik, berak aukeratutako emakume esanguratsua aspalditik ezaguna dudalako, baina egia esan, honen bizitzaren inguruko informazio gehiago izatea gustatuko litzaidakelako, eta ikusi ez dudan arte, pixka bat ahatuta nuen (Dolores Ibarruri).

Nik nire aldetik, wikipediari jarraiki aski ezaguna den figura bat aukeratu dut; Virginia Woolf (https://eu.wikipedia.org/wiki/Virginia_Woolf). Dudak izan ditut, baina idazle honetaz ere gehiago irakurri behar dudanaren sentzazioa dut, izan ere, batxilergoko bigarren urtean "Literatura uniertsala" izeneko ikasgaian bere liburu bar irakurri genuen (Farorantz) eta bere bizipen eta teorien inguruan ikasi genuen, baina egia esan, erabiltzen dituen metaforak eta bestelakoak ez nituen ulertu gehiegi bere garaian. Bestalde, askotan gomendatu izan didate "Gela bat norberarena" izeneko liburua, genero-rolen inguruko saiakera bat baita.

Bukatzeko, lagun pare bati galdetu ondoren (emakumezkoak), argi geratu zait feminismoaren gaia ez dela lantzen oraindik graduetan, eta honen inguruko ezer jakin ezkero, antolatutako kurtsoen (klase orduetatik kanpo) bidez izan dela. Nire aldetik esango nuke, nire graduan nahiko ikusten den gaia dela (Soziologia ikasi dut), laugarren urtean "Generoaren soziologia" izeneko ikasgaia ere badago.

Interesa duenarentzat, abesti bat utziko dut: https://www.youtube.com/watch?v=4XWk4eq-Two (Tribade-La purga) feminismoari (edo feminismo hegemonikoari) kritika feminismotik. Nik entzun nuen lehen aldian gogorra edo oso zuzena egin zitzaidan, baina egia esan, gustoko dut justu berdinagatik.





2019/11/04

Indarkeria(K)

Ikusi dugunez genero-indarkeria modu askotan egituratzen da eta forma asko hartzen ditu, batzuk ezkutukoak eta besteak oso agerikoak.
Enuke esango "ezkutuko" horiek arriskutsuagoak direnik, izan ere, ez dira zuzenak eta ezta ere oso bortitzak edo identifikagarriak, baina justu horregatik kontu handiagoa izan behar dugu. Nire inguruan identifika ditzakedan indarkeriak sinbolikoak eta mikromatxismoak dira baina askotan, hurbilekoek eta lagunek egiten dituztenez, ez da ezta izendatzen ere. Bidezkoa iruditzen zait esatea, emakumezkook indarkeria jazaten dugun era berean, indarkeria erreproduzitzen dugula besteongan ere, ez da aldebakarreko auzia eta hau identifikatzea ere beharrezkoa dela deritzot.

Auzi honekin amaitzeko, identifikazioa da lehen bidea, eta gero eta argiago dugu denok noiz ematen den indarkeria kasu bat (dena delakoa). Egia da baita, erasotua sentitzea oso subjektiboa dela, denok ez baitugu indarkeria era berean identifikatzen ezta sufritzen. Adibidez, niretzako kalean ohiu bat eraso bat izan liteke baina nire lagun batentzat ez. 

Azaroan gaudela aprobetxatuta, jakina da Azaroak 25ean Nazioarteko Indarkeria Matxistaren aurkako eguna dela aproposa iruditzen zait emakumeok ez garela indarkeria jasotzen dugun bakarrak, askotan ahazten baikara genero auzia dela eta, transgeneroek ere indarkeria sistemikoa pairatzen dutela, eta are gehiago, atzerritarrek eta ezgaitasuna dutenak egoera zaurgarriagoan daudenez, indarkeria pairatzeko aukera handiago dute. Eta ez dut uste gehiegi hartzen denik kontuan.
Azkenik, esango nuke egun honek bisibilizazio modura balio duela bai, eta egun honetan denok gaudela indarkeriaren kontra, bai gizarte eragileak, bai alderdi politikoak eta bai gizarte zibila. Baina gerora, uste dut ezer gutxi egiten dela egoerari instituzionalki konponbidea emateko, eta salaketa egunera mugatzen direla.

Google irudietan "Azaroak 25" jarri ezkero agertzen dena: 

 


Azkenik, pasa den urteko blogari begira sarrera hau aukeratu dut: http://hezkeh0506.blogspot.com/2018/11/mundua-dugu-irabazteko.html  oso azalkorra baita!

2019/10/28

Sexu-genero sistema binariotik at

Sexu-generoaren inguruko problematika hau aurretiaz ere landua nuen, bai klasean, bai talde feministetan... beraz ez zait berria egin, baina beti da interesgarria gogora ekartzea, izan ere, binarismo horrekin "arazo handiegirik" ez dugunok, (nire ustetan) oso zail konprenitzen dugu arazoa dugun norbait. Bada, lagundu, apoiatu bai, baina ulertu.... ezetz esango nuke.

Sexu-genero binarismotik at, mundu osoa dugu sortua binarismo zurrun batean eta esango nuke, kasu askotan edo gehinetan gertatzen dela aldeetako bat bestearen behetik egotea. Aurkitu dudan Pdf honek teorian irakurritakoaren ia berdina dio, baina oso lagungarria da: https://idus.us.es/xmlui
Nik nire aldetik, argi dut sozializazioaren bitartez hartze ditugula gizon/emakumezkoek gure rolak eta batzuk erosoago gaudela besteak baino egun eta ze rolekin, baina badirela beste asko, ez direla identifikatzen genero batekin ere, erderaz "disforia de genero" deitua eta ez da bidezkoa, izan ere, hori binarimoaren ondorioa da. Bi idetitatetan mundu guztia sartzea oso injustu eta ezinezkoa da, eta beharrezkoa iruditzen zait izateko eta bizitzeko modu ezberdinak aldarrikatzea.

Gurasoen belaunalditik eta are gehiago, gure aiton-amonen belaunalditik hona aldaketak egon direla argi dago, baina oraindik bide luzea dugu egiteko.
Haurrak ezterako orduan, nire ustez, bai etxean eta bai eskolan/kalean, bere bidea egiten utzi behar zaio, inongo aurre iritzirik ezarri gabe (oso zaila da, guk ikasiak baititugu hainbat gauz, baina desikasi beharra dugu ikasteko).

Bukatzeko, bideo hau jarriko dut, oso deigarria eta gustokoa dut: alde batetik helduak daude, sozializazio jakin bat jazo dutenak eta bestalde, haurrak bere burua antzezten. Ezberdintasunak hain dira handiak, helduak konturatzen direnean, zein sexistak izan diren ikusten dutela: (adibide bat baino ezta, beste milaka aurki daitezke).
 
     https://www.youtube.com/watch?v=s82iF2ew-ykhttps://www.youtube.com/watch?v=s82iF2ew-yk

----

Hezkidetza: sexu-genero sistema suntsitzeko bidea Andoniren sarrera gustatu zait, bai azalpen eta bai bideo eta film ez-sexiten estekagatik. Bideoa oso identifikagarria egiten zait baina egia esan, inoiz ez dut pentsatu izan emotikonoen izanean...








2019/10/17

Hezkidetza, etorkizuna irabazteko

Arratsalde on!!
 
Lagun hurbilen artean galdetu dut Hezkidetzaren inguruan eta espero nuen bezala, inork ez zekien ezer (magisteritzako bi ikasleak barne). Nik neuk ere lagun batek honi buruz hitz egin aurretik ez nuen arinago entzun kontzeptua beraz, normala iruditu zait. Ia guztiek bideratu dute modu egokian gaia eta denek igarri dute hezkuntzarekin lotura zuzen duen zerbait dela. Batzuk gehiago busti dira eta hezkuntza ereduen inguruan jardun dugu, eta beste batzuk ez dute interes gehiegi erakutsi.

Hala ere, interesgarria izan da lagunekin honen inguruan solasean ibiltzea, kontaun izanik gainera, sarritan izaten ditugula eskola publiko/ikastolako ikasleon arteko eztabaidak hezkuntza sistema eta hezkuntza zentroen izaeren inguruan.😂😅

Gaia hasi bakarrik egin dugu, baina interesgarria iruditzen zait, beraz, nire leloa hurrengoa da:



Beste urteetako mezuak irakurriz, bereziki deigarri egin zait bat eta horregatik aukeratu dut: ixiar izenez sinatzen du eta #itziaririgoien traolarekin. Irudi eta hitz-kolore ezberdinekin jolastu du bere azalpenak emateko, eta oso modu didaktiko eta erraza iruditzen zait ikasteko orduan!

Onarte eta datorren astera arte! Ondo izan!!!

2019/10/14

"Z" BELAUNALDIA

97an jaio nintzenez, ez dut txiki-txikitatik mugikorra edo interneta izan, baina 12 urterekin gogoan dut jada nire inguruko zenbaitek erabili ez ezik, sare sozialetan oso murgilduta zeudela, beraz, internet eta teknologi berriekin sozializazio goiztiarra izan genuen.
Belaunaldi gazteoi egozten zaigu internetaren erabilera frenetiko eta ez-logikoa, izan ere, (batez ere) mugikorraren dependentzia garatu dugu (orokorrean oso fenomeno zabala da hau) baina bereziki gazteenengan jartzen da begirada.

Egungo panorama begiratuko bagenu, sare sozialen arrakastaren zergatia interpretatu genezake, izan ere, garai berrietan azkartasuna, erraztasuna, irudiak, harreman ez-solidoak, konplexutasun eza... eta horrelakoak baloratzen dira. Hau teknologia berriei eta batez ere sare sozialei lotuta dago eta honen inguruko hausnarketa ugari egina da Zygmunt Bauman  soziologoa. Bere aburuz, teknologia berriek garai berriei men egiten die eta sistemaren logika berdinak jarraitu eta erreproduzitzen ditugu sare erabiltzaileok, ez ditugu adibidez harreman finkoak bilatzen, sareetan horren aukera aurkitzen baitugu: konektatu/deskonektatu. Bere "modernitate likido" kontzeptua oso gustoko dut internetaren erabileraren nondik norakoak modu errazean azaltzen baititu. Interneten bidez beraz, esango nuke denbora bateko harremanak bilatzen ditugula baina hala ere, denbora gehiegi eskeintzen diogu internetari orokorrean; beraz, denbora pasa soila da (erabilera edozein dela ere) edo gure egunerokotasunean txertatu dira behin betiko?

Hausnarketa behingoz zentratzearren eta internetaren garrantzia jada aipatuta; hurrengo esaldia berreskuratu dut:


Sare sozialak gizartearen isla dira, eta gizartean jarrera sexistak daudenez, interneten hauek etengabe erreproduzitzen dira. Hala ere, eta testuetan aipatu izan denez, honi aurre egiteko milaka ekimen eta modu daude, ordea, zaila izaten da askotan, interneten logika ez baita beti ulerkorra. Esango nuke ordea, interneten dena ez dela txarra, izan ere, jarrera negatiboak erreproduzitzen baditu ere, informazio aukera oso anitza dago eta gure belaunaldietan eta ondorengoetan feminismoaren eta mikro-matxismoen inguruko pertzepzio handia dagoela somatzen da. Hau positiboa den arren, tendentzi berri bat ikusi dut irudiak partekatzen diren sare sozialetan nesken artean: neskek beren gorputza erakusteko "beharizana" dute, hau da, oso ohikoa da emakumeek bikinian edo bestelakoetan igotzen dituzten irudiak beraien ahalduntzearen isla balitz bezala, baina ahalduntze isla edo jendearen onespena bilatzen da horrela? Tendentzi hau noski, oso ohikoa da eta ez da gehiegi hausnartzen honen inguruan, izan ere, bakoitza askea da bere sare sozialetan nahi duena igotzeko eta erakusteko, baina nondik dator gure burua hainbeste erakusteko beharizana? Intimitatea guztiz galdua dugu eta ez dugu bat ere baloratzen.

Bukatzeko, esango nuke nik neuk Whats App, Twitter, Facebook eta Instagram kontuak ditudala, azkena (Instagram) desaktibatuta (jendearen atentzioa beharizanak, esango nuke, oso krudela dirudien arren, nekatzen nauelako) eta Facebooka ere desaktibatua nuen baina kurtso honetarako berriz aktibatu dut. Hauen artean Twitterra dut gustokoen izan ere iritzi anitzak irakurtzeko aukera eta informazio (guztiz sesgatua) irakurtzeko erabiltzen baitut (barregura ematen didaten bideoak eta istorioak irakurtzeko baita), baina zure gustoko kontuak jarraitzeko aukera duzu anonimotasun jakin bat izanik (gainera ez da zertan oso aktiboa izan behar honetan). Twitterren asko ikasi izan dut feminismo eta honen korronteen inguruan eta kasu praktiko asko analizatzeko aukera izan dut; testuetan aipatutako #ziberaktibismoa ikusgarriagoa da hemen beste sare sozialetan baino eta askotan ikasteko oso baliagarria den arren, internet den heinean, pribatutasuna ezerezean gelditzen da. Gauza positiboentzako baino, akosatzeko erabili izan da (askotan gezurrak eta argi ez dauden auziak biralizatu izan dira pertsonen biziak hondatuz). 
Beharrezkoa deritzot aktibismo mota hori, internetetik kanpo ere lekua duen arren; asko idatzi edo hausnartu dezaket interneten, baina hortik kanpora eraman ezean, zertarako balio dit? Ba, ezertarako. Intereneta mobilizatzeko tresna izan daiteke eta informazioa eskuratzekoa, baina hortik "mundu errealera" igarobidea beharrezkoa da.


 #saresozialenauzia #Zbelaunaldia #ziberaktibismoarengarrantzia




2019/10/02

Aurkezpena

Kaixo denoi,

Maider, Bermeotik. 
Soziologia ikaslea naiz eta hau bukatzeko GRALa falta zait (udan Guatemalan egon naizela aprobetxatuz bertako gai bat landu nahiean ibili naiz, baina alboratu egin dut) eta nire gaia ingurugiroan zentratuko da; azken aldian euskal basoetako monolaborantzaren inguruko ikerketa egitea planteatzen nagoelarik.

Kurtso honi dagokionez, jada egina duen lagun batek gomendatu zidan, interesgarria ezik, egun lan askotan eskatzen dutelako. Baina egia esan, ezer gutxi dakit hezkidetzaren inguruan, nire inguru sozialean hezitzaile gutxi ezagutzen ditudalako (izan zaiteke?), graduan ez dugulako landu (ezta Hezkuntzaren Soziologia ikasgaiean edo ez dut gogoratzen behintzat) eta zuzenean, hezkuntzaren inguruko ideia gehiegi ez dudalako.

Etorkizunera begira ez dakit lan akademikoetan ibili nahi dudan edo mundu hauetatik urruti joan, adibidez, aspalditik nabil arotz lanak ikasi nahian eta beno, ez dakit, denbora dut pentsatzeko. Oraingoz ikastaro honetan gauze berri anitz  ikasteko prest nago!

Bukatzeko, aspalditik oso gogoko dudan abestia utziko dut Berri Txarraken "Errari". https://www.youtube.com/watch?v=tJYHIC2rikQ