Indarkeria matxistataz hitz egin denean, arreta eta esku-hartzeak emakumeengan jarri izan dira. Hau da, nola atera daitezkeen egoera hortatik, zer egin hori bizitzera eraman dituzten baldintzak desegiteko,... Neurri hau ez dela egokia, ez nahikoa, salatutako egoerek diote.
"Doce mujeres han sido asesinadas por sus parejas o ex parejas en lo que va de año, 987 desde que empezaron a contarse en 2003"
Dos detenidos en Bilbao y Mondragón por agredir a sus parejas
Mugimendu feministaren esanetan begirada zabaldu behar dugu arreta gizonengan jarriz. Ildo honetatik, aurreko ikasturteko postan Anak bi estrategi nagusi azpimarratzen ditu:
1.- Gizonen inplikazioa maskulinitate heterosexual hegemonikoa
interpelatuz eta berriak eraikiz.
2.- Emakumeen ahalduntze
indibidual eta kolektiboa autodefentsa feministaren bidez.
Bi helburu nagusi hauek lortu ahal izateko, hainbat gai landu beharko genituzke ikasleekin:
- Emakumeen arteko ahizpatasuna,
elkartasuna, babesa eta konplizitatea indartzea.
- Emakumeak ahul eta biktima
bezala hautematearen ideia deseraikitzea.
- Autodefentsa feministaren
bitartez, indarkeria egoerak nola ekidin edo nola aurre egin irakastea,
nesken eta emakumeen ahalduntzea sustatzea.
- Maskulinitate eredu berriak
sustatzea, ereduak erakutsiz, ezagutaraziz.
- Maitasun erromantikoaren
mitoaren eta ideologiaren deseraikitzea.
- Mikromatxismoak identifikatzen
eta aurre egiten ikastea.
- LGTBIQ+fobien aurka, aniztasun
ereduak ezagutu eta baloratu.
Hona hemen lotura eta baliabide batzuk:
- Zarauzko Udaletxeko Parekidetasun Departamenduko orrialdea oso interesgarria iruditu zait, baliabide, informazio, protokolo, tailer,... eskuragarri jartzen dituelako. Merezi duela uste dut: https://berdintasunazarautz.wordpress.com/
2. Beldur barik programak kontzientziazioa lortzen laguntzeko baliagarriak dira
2. Beldur barik programak kontzientziazioa lortzen laguntzeko baliagarriak dira
3. Bideoak:
Bukatzeko irudi hau uzten dizuet, bakoitzak gure lekutik badugulako zer egina
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina