Bukatu da hau ere, aurretik emozioa eta nolabaiteko erreparoa eragiten duten bizipen gehienak bezala eta hemen nago, ezin ordenaturik bizitako guztiak.
Gogorra izan da eta atsegingarria aldi berean, astebururo denbora lapurtu dit eta ordainetan balazta jarri eta nire buruarekin izan eta pentsatzeko aukera eskaini. Eskerrak konplize izan zaituztedan asteroko gogoetetan! Zuen lana eta irakasleon animoak akuilu izan dira nirea egiteko; ezin nuen inola ere galdu halako talde ederraren parte izatearen aukera.
Sakona da ikastaroak nigan utzitako arrastoa; eraman ditu berarekin nituen lotsa eta beldur batzuk eta loratu ditu hainbat poz eta ilusio. Aldi baterako irrintzia dut aldarri eta GORA BORROKA FEMINISTA! lelo.
Bueltarik ez duen bidea elkarrekin egiten jarraituko dugu, indartsuago, beteago.
Ontasunak ez du izen onik, denok
entzun izan dugu inoiz “Hain da ona, tontoa ere badela”. Eskola giroan,
bestalde, ohikoak dira nerabe batzuen artean elkarri zuzentzeko modu bortitzak
eta adierazpen iraingarriak, nork bere tokia aurkitu nahiak edo boterea
erakutsi beharrak zuzendutakoak.
Harreman onak identifikatzeko eta sustatzeko
baliabide ugari eskaintzen ditu aurreko urteetako Harremanak
zainduz tratu onak, nerabeekin lantzeko oso aproposak.
Tratu txarren desagerpenera baino
urrutiago iritsi nahi dugu; afektibitateari eta adeitasunari ongi etorria emateko
premia dugu bigarren hezkuntzako ikastetxeetan. Guztion ongizatea bermatuko
duen tratu onen kultura sustatzeko ezinbestekoa ikusten dut gure eskoletan honako
arlo hauek modu sistematikoan lantzea:
-Indarkeria eta dominazioa ardatz duten
gure harremanen azterketa sakona.
-Komunikazio ez bortitza
-Autoezagutza eta asertibitatea
-Norberaren eta ingurukoen zaintza,
ikaslearen garapen osoa bideratuko duena.
Azken erronkari lotuta dago asteko
irakurgaian Mª Angeles Durán soziologoaren behaketa: adineko emakumeen gainean jausten da zaintzak dakarren lan karga
guztia. Izan ere gero eta ohikoagoak dira umeak izan eta biak etxetik kanpo
lan eginez “guk heziko ditugu bakarrik, inoren laguntzarik gabe” esan eta egundoko lana amona-aitonen lepoan jartzen duten bikote gazteak. Hori ere,
maitasunaren izenean.
Baliabideei erreparatu eta Emakundek
sortutako Nahiko programa aurkitu dut lehen Hezkuntzarako. Gazte eta nerabeentzat, berriz, Ibai Fresnedo sexu-hezitzailearen Maskulinitatearen tranpak bideoa.
Berea da baita irakasleen formakuntzan lagungarri
izan daitekeen "Ikasle mutil
berdinzaleak hezteko erronka" bideoa
Aspaldikoa izanagatik Mari Luz
Estebanek Maitasun pentsamenduaren
kritika liburua mugarri izan da emozioen analisitik askotariko harremanen
azterketa sakona bideratu duelako. Arriskutsua
da maitasuna izatea gure baliabide bakarra elkarrizketan maitasun
pentsamenduaren sustrai sakonak aletzen ditu.
Bukatzeko, interdependentziaz eta elkar laguntzeaz hitz egiten du Josep Maria Esquirol filosofoak "El movimiento más humano es cuidarnos" bideoan.
Posez bizi dut azken
urteetan indarkeria matxistaren kontzientzian eta horren aurreko erantzunean
izan den garapena. Handia da lehen etxe barruko kontu gisa izkutatzen zen eta
oraindik aho batzuetan kirrink egiten duen indarkeria matxistak
medioetan, politikarien diskurtsoetan eta abarretan duen presentzia. Esango
nuke pertsonala politikoaren gainetik darabilgula oraindik, kanpora proiekzio
handia izan duenak ez duela neurri berean aurrera egin gure inguru hurbilean.
Kaleak bete ditugun gutako zenbatek esaten dio ozen lagunari, aitari,
anaiari edo lankideari indarkeriaz ari dela halako txistea kontatzean,
lekuz kanpo dagoen laudorioa botatzean edo nagusikeriaz jardutean?
Hain presente den
indarkeria matxista deseraikitzeko irakurketan proposatzen diren lan-ildoei
jarraituta hona baliabide batzuk ikasle nerabeekin lantzeko:
Orain arteko galdetegiek gazteek
eta nerabeek jasan edo gertutik bizi izan dituzten indarkeria matxista kasuak
aztertzen zituzten. Ikusitakoaz gain, Berta Gómez Santosek proposamenari
jarraituta, arreta norberak egiten dituenetan jartzeko garaia da mutilei zer egiten dut nik? Zer egin dezaket?galdetegiak prestatzeko
garaia.
Neska nahiz disidentzia praktikatu nahi duten guztientzat autodefentza feministarako baliabide ugari ditugu @BeldurBarik atalean.
Hau guztia jendartean
eta eremu hezitzailean landu beharra ikusten dut:
1.Indarkeria matxista pairatzen ari zela irratian entzuten ari
zenari esker jakin zuen emakumearen testigantza historia izan dadin.
2.Hainbeste emakume ditudalako inguruan “feminista
naiz” esateko beharra, gogoa edo ausardia ez dutenak.
3.Aspaldi Mari Jose Urruzolak ateratako Neskentzako gidaren pareko Mutilentzako
gida faltan dugulako, ahal balitz gizon batek idatzia.
4.Gutxi direlako oraindik hurbileko gizon
baten indarkeria adierazpena salatzen duten emakumeak eta gutxiago oraindik mutil
eta gizonak.
5.Hainbeste indarkeria estali duen “maitasuna”
desakralizatu eta, Mari Luz Estebanek dion gisan, emakumearen identitatearen
erdigunetik kentzea komeni delako.
6.Jendarteak berarengandik besterik espero
ez zuen arren ama zaintzea bere hautua zela defendatu zuen emakumea entzun
nuelako aurreko astean.
7. Bere lana utzi eta zaintzari lotutako lan
berria hartzeko erabakia hartu behar zuen gizon bakarra ezagutu dudalako, ekintza
feminista inondik ere!
Aurreko edizioetako SUNT HOMINES,
HABEMUS MATXISMUN! posta gustatu zait gizonen inplikaziorako arrazoi eta
baliabide ugari eskaintzen dituelako.
Indarkeria matxistak gainditzen
Across
4.
Gizonek emakumeak kontrolatzeko eta menderatzeko duten jokabide sotila.
8.
Gizonek emakumeekiko eta, oro har, emakumearekin zerikusia duen guztiarekiko gorrotoa, arbuioa eta mespretxua
9.
Indarkeria matxista gainditzeko egindako ahalegin bakoitza.
10.
Emakumeen aurkako indarkeriaren manifestazio guztiak.
Down
1.
Emakumeen ahalduntze indibidual eta kolektiboa lortzeko estrategia feminista, arlo fisikora mugatzen ez dena.
2.
Gizartearen antolamendu patriarkala sortu eta bertan emakumeek duten mendekotasuna zuritu duen gizontasun eredua.
3.
Sexu bereko pertsonenganako maitasuna sentitzeko beldurra eta ondorioz beste pertsona batzuengan agertzen diren halako sentimenduen aurkako gorrotoa.
5.
Soilik ongizatea sorrarazi behar lukeen maitasuna.
6.
Laguntza behar duen edonorekiko zein inguruarekiko guztiok dugun erantzukizuna.
7.
Emakumeen elkartasunari esker eskubide urraketak saihesteko konpetentzia.
Buruz dakigun isiltasun bakoitzaren atzean, askotan, gatazka bat ezkutatzen da; edo bi; edo hiru; edo lau; edo hamaika. Eta gatazka bakoitzaren atzean, eremu gutxietsi bat: plaza debekatuak, hizkuntza zigortuak eta politika azpiratzaileak. Gatazka lokatzetan. Pentsamendu feministan narrasean podakasteko hitzak dira.
Obedientzian eta ordenean hezitakook bagenekien isiltasunak beren lekuan eroso zirenen botere nagusitasunak sortutakoak zirela. Haien iritzirako gatazka ezarritakoa, ustez bakea dena, apurtzean sortzen da.
Horregatik nator bat podcast berean esaten duten honekin: Hitzak sor dizkiogu gatazkak mututzen dituen isiltasunari eta horretarako aukeratzen dugun hizkuntzan ere gatazka bat izkutatzen da; edo bi; edo hiru; edo lau; edo hamaika.
Gatazken generizazioaz irakurritakoak burutik kendu ezinda ditudala ederra izan da Ixabel Alkainek Hondarribiko alardearen etorkizunaz hitz egiten entzutea, amorruan gotortu gabe, Audre Lorde-nen aipuari jarraiki, elkarrizketa aldarrikatzen.
Bide berari ekin zioten Ahotsak taldeko emakume politikariek eta horregatik piztu zuen Maria Villellas ikerlariaren arreta. «Bestearekin akordioak lor daitezkeela eta lortu behar direla ikusaraztea izan da ekarpenik garrantzitsuenetako bat» zioen BERRIAn argitaratutako «Emakumeak subjektu politiko direla aitortu zuen Ahotsak taldeak» elkarrizketan.
Egiturazko indarkeriak sortutako gatazkek askotariko erantzunak behar dituzte ziurrenik. Eremu hezitzailean nahitaez ematen direnak bideratzeko erronka nagusia tratu onen kultura sustatzea da, gatazken ebazpen baketsuaren ekarpenez ohartzea eta ikaslea eskolaren parte dela sentiaraztea. Gatazka bakoitza desberdina denez gero haren analisitik abiatu, aurreiritziak alde batera utzi, isiltasunak apurtu, zaurgarritasunak onartu, genero ikuspegia txertatu, urkoa zaindu eta indarkeria adierazpen oro gaitzetsi.
Gatazkari aurre egitea, beraz, hezitzailea da:
Hainbeste trebezia lantzen lagunduko digu: gure emozioak aztertzen, adierazten, entzuten, irtenbideak adosten, irekiagoa izaten aniztasunaren aurrean, ezarritakoa zalantzan jartzen edo eraldatzen .
Hezkuntza arloan oso ezaguna da Paco Cascón-en lana. Hona haren ikuspuntua argi erakusten duen Educar en y para el conflicto dokumentua eta bideo pare bat.
Aurreko urteetako sarreretan Gatazkak hezkidetzaren ikuspuntutik aukeratu dut. Gatazka-bakea dikotomiaren irakurketa kritikoa egiten du,, feminismoaren ekarpenak azpimarratu eta ezagutzen ez nituen baliabideak eskaini.
Oi sexualitatea, gorputza ez ezik, burua ere dantzan jartzen gaituena!
Umetan “cunnilungus” hitzaren esanahia izkutuan irakurri beste heziketa afektibo sexualik izan ez zuten emakumeak sexuaz ari dira. Era gordinean aitortzen diote elkarri ez dutela txortaldi askorik behar izerdi trukaketan bikote dutenak zenbateraino asetzen duten, harremanak noraino eman dezakeen jakiteko. Hasierako bromak hizketaldi luzeari eman dio bide; gabeziak gabezi, xehe-xehe ari dira norbera “niago” egiten duen animalia apeta jostari eta, aldi berean, serioaz.
Gehienoi umetatik ukatu zaigu sexualitatea eta hor gabiltza batzuk agindutako zer egin eta zer ez, noiz, norekin eta nola korapilotik askatu nahi eta ezinean; beste asko, erositako espektatibak bete ez eta, frustrazioak itota. Bada bai, bide luzea egin ondoren, sexualitatea modu natural eta guztiz askean bizi duen jendartea.
Aurrerapausuak eman dira baina norbere sexualitatea modu askean bizi ahal izateko herritik alde egin beharrak asko esaten du oraindik egiteko dugunaz. 2020an Save the Children GKEk argitaratutako SEXU-(DES)INFORMAZIOA: PORNOGRAFIA ETA NERABEZAROA txostenak egoeraren analisiaz gain haur eta gazteen ongizatea eta garapen integrala zaintzeko proposamenak jasotzen ditu.
Hezitzaileok egiten ez dugunean ere egiten dugunez heldu diezaiogun behingoz Hezkidetzako 7. zutabeari: Berdintasunezko hezkuntza afektiboa eta sexuala. Hauek dira erronka behinenak:
Aurreko txostena edo antzerakoen analisitik beharrak identifikatu.
Klaustro osoaren eta familien inplikazioa lortu eta formazioa eskaini.
Plan zehatza adostu, praktikara eraman eta ebaluatu.
Plan horretan ezinbestekoak lirateke, besteak beste,sexualitatearen inguruko mitoak humoretik suntsitzea, afektibitatea sustatzea, pornografia ikasleekin aztertzea, aniztasunaren balioa aldarrikatzea eta eskola gune segurua bihurtzea.
Asko gustatu zait nerabeekin lantzeko Maialenek foroan ezagutzera emandako SER Buenismo bien bideo sortan, Henar Fernandez-en gonbidapena gureaz hitz egitera.
Aurreko urteetako post-en artean Irati B-k idatzitako hau aukeratu dut nerabe artean nabilelako eta haiei eskaintzeko baliabideak biltzen dituelako.
Afektoez ari garela ezin aipatu gabe utzi aspaldian ikusi dudan pelikula onenetakoa: CLOSE
Bukatzeko hona laster zinema aretoetan izango dugun 20.000 especies de abejas pelikularen inguruan Estibaliz Urresolak, filmaren zuzendariak, Berlinen egindako aurkezpenean esandakoak:
«Aniztasunaren balioa helarazi nahi dut filmeko adierazpen anitzetan: familiako erlauntza gorpuzten duten pertsonaia femeninoen aniztasunean; gu sostengatzen gaituzten sinesmenetan; sentitzeko eta maitatzeko moduetan; gure mugaren aberastasun linguistikoan. Lurrari eta naturari hain lotuta dagoen esparru honetan, transexualitatea bizitzaren aniztasunaren beste adierazpen bat bezala aurkeztu nahi dut. Eta hori guztia Luciaren bitartez eta planteatzen dituen eta entzuleei helarazten dizkien galdera erraz baina konplexuen bidez»
Estatuan trans legea aprobatu berritan zer pentsatua eman dit Miquel Missé soziologo trans-ak esandakoak:
“ Nire utopian, jendeak ez du generoz aldatu behar zoriontsu izateko. Transexualitatea albiste txar bat da, genero arauen zurruntasuna adierazten duelako”
Ildo beretik doa Josebe Iturriozen esana:“ mingarria da sexua eta generoa bortizki gorputzen gainean idazten diren gizarte batean jaiotzea”
Mingarriagoa badakigulako, Tomas Laquerrek egindako azterketa historikoari esker, sexu kategoria soziologikoa zela eta ez ontologikoa XVIII. mendera arte. Mende horren bukaeran, arrazoi politikoak bultzatuta, ordura arteko sexu bakarreko eredutik gaur egungo eredu bitarrera igaro zen.Sexu kategoria “naturalizatu” egin zen orduan, sexua emakume eta gizonen gorputz normatiboek erabakitzen hasi ziren.
Ordutik zorrotz aztertu dira eredu dikotomikotik aldentzen direnak, gutxietsiak izan dira estandarretik aparteko gorputzak eta heteroarautik aparteko sexu-orientazioak.
Nerabeekin lan egiten dut eta tolerantzia eta eskuzabaltasuna azpimarratu nahi izan ditut. leloarekin.
Markatutako xendratik ateratzen direnen ibilbidean lagungarri dira han eta hemen sortutako taldeak; esaterako Gasteizko Udalak Berdintasunaren alde baliabideen gidan argitara emanak.
Txalogarria horietako batzuk dibulgaziorako prestatu dituzten materialak. NAIZEN taldeak oraintsu sortutako 5 minutuko bost bideoetatik lehena da hau, umoretik egina.
Eremu hezitzailean ditugun erronkak finkatu eta Mailaenek bezala neuk ere beharrezko ikusten dudan sistematizaziorako gida izan daiteke Somos diversidad
Bitartean ahalegindu gaitezen eskola leku segurua bihurtzen, hori guztion ardura dela barneratzen eta horren alde lan egiten. Nola?
BAT taldearen eta Ikasleen Batzordearen elkarlana indartuz.
Bakoitza eskolan nor den sentitu dezan arreta berezia eskainiz ustez zaurgarriago izan daitezkeen ikasleei, hitza eman eta balioan jarrita haien ekarpenak. Tratu onen bidean ukaezina baita norberaren eta bestearen begiradaren garrantzia.
Inon intimitatea urratu gabe, guztiok momenturen batean zaurgarri garela erakutsiz.
Egun batzuk ospatzeko, Azaroaren 24, martxoaren 8, maiatzaren 17, egiten ditugun ekintza kolektiboetan arrakasta handia duten herriko nahiz kanpoko pertsonen testigantzak eskainiz.
Familien inplikazioa bilatuz, ikasturte hasierako bileretan bizikidetzaren alde egingo direnak jakinaraziz, protokoloak ezagutzera emanez, ospakizun egunetara gonbidatuz eta, aldian-aldian, interesgarriak aurkitzen ditugun baliabideak partekatuz.
Aurreko urteetako post-en artean desberdina eta erakargarria egin zait Emakume bizardunon iraultza . Testigantza pertsonala izateaz gain gorputz anitzen gaia du mami eta ondo baliatzen du ikasleekin hainbat aurreiritzi eta esterotipo zalantzan jartzeko.
Bukatzeko, Yogurina Borobaren kanta bat uzten dut gorputzak eta arimak astintzeko indarra duena.
Etxekoentzat “tortolea” izango da, betiko; maitasunez gogorarazten diote eskolatik etxera bueltan besteen denbora bikoitza behar zuela, ziren eta ez ziren mailukiak biltzen igarotzen zituela orduak. Gaur egungo lagunek ez dute inondik ere molde horretan ikusten.
Halako zenbat etiketa jarri dizkiguten! Eroso daramatzagu batzuk, azkura galanta eragiten dizkigute beste askok. Horregatik besarkatu egin dut determinismoaren kontrako aldarri den identitatearen izaera aldakorra.
IDENTITATEA ideiaren handiak hartu nau; nola ez bada aldi berean besteengandik bereizten banau eta jendarte baten partaide egin ere bai? Ia bakar egiten nauen izenak laztanduta harro egon naiteke euskaldun jendartekoa izanda.
Filosofiaren nahiz literaturaren historian izateari eta ez izateari eskaini zaizkion lan ugarietan sakondu gabe ere hemen dira betiko galderak. Zerk egiten nau emakume? Zerk euskaldun? Zerk langile? Izan naiteke aldi berean ama eta laguna? Zer esaten ari gara norbaitez nortasun handikoa dela esaten dugunean? Eta nortasunik ez duela esatean?
Identitate hitzaren inflazioaz dihardu Tere Maldonadok, filosofia irakasle eta feministAldeko kideak Identitate gutxiagoren alde artikuluan. Aspaldiko pertsonala politikoa da eta feminista batzuk identitatea IZAN baino EGON eta EGIN direlako ideiarekin bat eginda hala dio: “Identitateen puzteak nora garamatzan ikusita, politika feminista eta ezkertiarra proposatuko nuke, garenaren edo izateari uzten diogunaren ahalik eta kontzepzio txikienean oinarrituko dena. Beste era batera esanda, mundua eraldatzeko, gehiago egin behar dugu, eta gutxiago gara*.
Ezin ukatu, familarekin batera, eskolak ume eta gazteen identitatearen garapenean duen eragin handia. Curriculum izkutuaren bidez, askotan oharkabean, modu sotilean irakasten dugu nola jokatu, ibili, hitz egin, jantzi, elkarri zuzendu etab. Helduok lan handia dugu pentsatzen duguna eta egiten duguna bat datozen pentsatzen eta desikasten.
Berriak, ez-ezagunak sor ditzakeen errezeloak astintzeko bideo bilduma bateko ale hau: Nire inguru hurbilean gutxi dira genero-eskema arruntenetik atera direnak, gehiengo handi bat sistema bitarrera egokitu da. Feminismoan hazitako gazte bakan batzuk aldarrikatzen dute generoa apustu politiko gisa, egoteko eta egiteko modu gisa. Pozez hartu dugu izena aldatzeko adorea eta familia sostengua izan duen ikaslearen erabakia, inori nor-zer den adierazteko beharrik gabe, gainera.
Egun jakinetan eta ikasgai apurretan egiten diren ahaleginak ahaztu gabe eskolan asko dugu egiteko. Hauek izan daitezke erronka nagusiak:
Eskola gune segurua bihurtzea.
Arloetan genero aniztasuna eta binarismotik aparteko egoera eta erreferenteak argira ekartzeko aukerak aurkitzea.
Ikasleen kalitatezko hezkuntza afektibo-sexuala bermatzea.
Irakasleen prestakuntza modu antolatuan egitea.
Batzuetan ez dugu jakiten nola jokatu gertaera deseroso edo gatazka baten aurrean, ez dugu jakiten zein neurritan den egokia eta eraginkorra gure erantzuna.
Ikasturte honetan irakasleen prestakuntzaz arduratzen den taldeak aholkularitza ere eskainiko digu kezka eragiten diguten gaien inguruan hitz egin eta, ahal dela, adostasunak lortzeko.
Aurreko ikasturteko Nor naiz? post-ak ezagutu nituenean oso baliagarri izan nituen bideoak biltzen ditu.
Denetik aurkitu dut asteko
irakurketetan, gazitik eta gozotik. Oso interesgarriak iruditu zaizkit PISA
frogen emaitzen analisitik egindako hainbat zehaztapen: pozik hartu dut
zientzietan eta matematiketan genero arrakala gutxitzen doala jakiteak eta zer
pentsatua eman dit berresteak batetik, neskek porrotari dioten beldurra eta
bestetik, mutilek eskolan okerrago ibilita ere ausartago jokatzen dutela
ondorengo ikasketak aukeratzean. Okerrena da batxilerreko gazteek ez direla
diferentzia horren jakitun eta gustu kontua besterik ez dela defendatzen dutela
(Emakunderen ikerketa, 2016). Ustez libre egiten dituzten hautuek
etorkizuneko lan eta bizi baldintzetan izango duen eraginetik hain dira
urruti!
Etsigarria da jakitea zein goiz
otzantzen gaituzten, 4 urterekin genero estereotipoak barneratuta omen ditugu
eta 6 urteren bueltan neska askok eta askok bere abildade eta ahalmenen gaineko
duda egiten dute. Kantuz hausnartu dute guztiaren inguruan bertso
saioan lau emakumek.
Gaitasun handiko nesken eta mutilen
jarrerak ere zeharo desberdinak dira Pikara aldizkarian argitaratutako “Quería
saber más y resultaba odiosa” artikuluan esaten denez. Mutilengan
anbizioa ondo ikusia dagoen bitartean neskak ez dute lizentzia hori eta ez
nabarmentzeko ahaleginak egingo dituzte besteok jarritako ikasle finaren
etiketapean.
Eskerrak azterketa horietan
guztietan baden argi-izpirik. Egoeraren analisian sakondu eta gero badakigu
eskola dela, familiarekin batera, funtsezko eragilea. Horregatik orientazio
akademiko-profesional ez-sexista ezartzeko autoritatea aitortu zaio eta tresna
bat eskaini: II. Hezkidetza Plana, Berdintasunaren eta Tratu Onaren
Bidean. Tratu onak dira:
·Hezkuntza afektiboa lantzea eta orain arte oso onartuak izan ez
diren neska kontu eta moduak balioan jartzea eta mutilek gonbidatu praktika
ditzaten.
·Etxeko lan eta zaintza eremuei denbora bat eskaintzea
eskolan.
·Irakasle bakoitzaren egin beharra espektatiben teoriak gidatzea.
Teoria horren arabera haurrek heziketan aurrera egiteko gakoa autoestimua da,
eta espektatiben teoriak argi dio: irakasleak ikaslearenganako espektatiba onak
baldin baditu, bete egingo dira, eta berdin espektatiba txarrekin.
“Coach” izan gabe aurkituko ditugu ikasle bakoitzean hainbat indargune,
eskainiko dizkiogu gaizki egin eta zuzentzeko abaguneak eta lagunduko dugu bere
burua ezagutu eta maita dezan.
Ez ditut neuk Marian Morenok baino hobeto zerrendatuko orientazio ez-sexistarako gakoak; samurrak izan gabe batzuk errazago eramango ditugu aurrera. Gure eskolan gaur egun erronka nagusiena mutila izateko modu hegemonikoa ezbaian jarri eta mutilen konplizitatea lortzea dela esango nuke. Hezkidetza usaina duen edozein jardueraren aurrean badira hainbat mutil atezuan, deseroso sentitzen direnak. Ikastaroak aurrera darrai eta galderak ez du erantzun errazik, Eta mutilekin zer?
Bitartean gero eta gehiago dira
eskoletan zuzendaritza karguak hartzen dituzten emakumeak, indarrez beterik
daude beraien ekintzak atzetik datozen neska ikasleengan duen eragina
ezagututa. Bejondeiela!
Aske
erabaki, aske bizitzekopostako
izenburuak harrapatu nau, postak labur eta argi azaltzen ditu aste honetakoak.
Asko gustatu zait Maialenek argitaratu duen berria. Ametsak elikatu behar direla eta hark hasitakoaren bidetik jarraitu dut nik.
Ez dago begirada feminista sustatzerik baldin eta guztia egina dagoela pentsatzen badugu,
Horren inguruan hitz egiten du Amalia Barquinek Baina hori jada ez da gertatzen artikuluan. Egiten dugunaren analisia izan behar du abiapuntua curriculuma eta baliabideak hezkidetzara begira jarriko baditugu. Horretan lagungarri dira 'Desaprendiendo. Unamirada feminista a la etapa de secundaria' tankerako lanak. Katalunian egindakogida bigarren hezkuntzako ikastetxeetan lan egiten dutenentzat gonbidapena da, begirada kritikoaren alde egiteko eta ikasgeletan genero-ikuspegia txertatzeko.
Esango nuke Bigarren Hezkuntzan ari garenon gehienok ahalegin txikiak egin ditugula han eta hemen eta irla horien eraginari erreparatu diogula, ez oso ziur. Hasierako pausu hori emanda, nola lortu bakoitzak bere diziplinan hezkidetza gainontzeko guztiaren aterpe izatea? Begirada oso horretan aurkitzen dut nik zailtasun handiena.
Has gaitezen estrategia gutxi batzuekin:
Hizkuntza zaindu eta erne ibili guk eta ingurukook erabiltzen ditugun hitzekin eta esateko moduekin Hezkidetza planeko 2. zutabea aintzat hartuta.
Pilar Aristizabalen proposamenari jarraituta izan daitela aniztasuna gure azalpen, adibide eta proposatutako lanetako ardatza.
Bigarren hezkuntzako liburu asko, matematika ikasgaian bederen, lehengo moldeetan idazten dira oraindik. Betaurreko more barik ere azkura eragingo digu liburu oso erabiliaren azken edizioan 2. batxilerrerako proposatutako buruketa askoren formulazioak. Eskubikora ekarriko nik
Indartu dezagun Hezkidetza Planeko 3. zutabea. Emakumeen ekarpenekin batera, inguruan bertan ditugun zaharrenetik hasita, aitortu diezaiogun eremu domestikoari eta zaintzari duen garrantzia.
Aurreko ikasturteko Eskolan, genero ikuspegia, nonahi post-a aukeratu dut aberatsa delako zailtasunen analisian nahiz eskaintzen dituen baliabideetan.